HANKAZ GORA DAGO MUNDUA
3 | Zaindu maite dituzunak
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
Arazoz jositako mundu honetan, geroz eta antsietate gehiago dago. Horregatik, pertsona asko, konturatu gabe, maite dituztenez gutxiago arduratzen hasten dira.
-
Jendea isolatu egiten da.
-
Senar-emazteek gehiago eztabaidatzen dute elkarren artean.
-
Gurasoek seme-alaben kezkei garrantzia gutxi ematen diete, edo batere ez.
Ba al zenekien?
-
Lagunak oso garrantzitsuak dira. Izan ere, fisikoki eta emozionalki osasuntsu egoten lagundu ahal dizute, bereziki momentu zailetan.
-
Mundu honek sortzen duen estresak zure familiari uste ez duzun moduan eragin ahal dio.
-
Berri larriek imajinatzen duzuna baino eragin handiagoa izan dezakete zure seme-alabengan.
Zer egin dezakezu?
Bibliak dioena: «Adiskidea, edozein garaitan adiskide: egun beltzetan, anaia azaltzen da» (Esaera Zaharrak 17:17, Ol).
Pentsatu ulerkorra den eta aholku onak eman ahal dizkizun lagunen batean. Norbait zutaz arduratzen dela jakiteak arazoei aurre egiteko indarra emango dizu.