Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

HANKAZ GORA DAGO MUNDUA

1 | Zaindu zure osasuna

1 | Zaindu zure osasuna

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Krisialdi edo larrialdiek modu askotan izan dezakete eragina gure osasunean.

  • Ezbeharrak gertatzen direnean jendea estresatu egiten da, eta estresak denbora asko irauten badu, errazagoa da gaixotzea.

  • Osasun zerbitzuak kolapsatu egin daitezke eta baliteke pertsona guztientzat botikarik ez egotea.

  • Jendeak zailtasunak izaten ditu oinarrizko gauzak ordaintzeko, esaterako, janaria edo botikak.

Ba al zenekien?

  • Gaixotasun larri batengatik edo estresarengatik argi pentsatzeari utzi eta osasun arloan erabaki txarrak hartu ditzakezu. Ondorioz, are gehiago gaixotu zaitezke.

  • Osasun arazo horiek tratatzen ez badituzu, okerrera joan daitezke eta zure bizia arriskuan jarri daiteke.

  • Zenbat eta osasuntsuago egon, orduan eta erabaki hobeagoak hartuko dituzu egoera larrietan.

  • Zure egoera ekonomikoa zein den axola gabe, zure osasuna zaintzeko gauzak egin ditzakezu.

Zer egin dezakezu?

Pertsona zentzudunak, posible denean, egon daitezkeen arriskuak aztertu eta horiek saihesteko neurriak hartzen ditu. Gaixotzeko aukerak edo gaixotasunen larritasuna murrizteko, izan higiene ohitura onak. Esaten den moduan: «Arriskuari aurrez begiak ezarri, kalte handiak ez daitezen etorri».

«Gure gorputza eta etxea garbi mantentzen ditugunez, diru gutxiago gastatzen dugu mediku eta botiketan» (Andreas). a

a Aldizkari honetako izen batzuk aldatu egin dira.