Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

BIZIRAUNGO OTE DU GURE PLANETAK

Airea

Airea

AIREA behar dugu, eta ez soilik arnasteko. Aireak eguzkiak igortzen duen erradiazio kaltegarri ia guztitik babesten gaitu. Airerik gabe, mundu osoan zehar tenperaturak zero azpitik egongo lirateke.

Mehatxua

Aireko kutsadurak lurreko biziarekin amaitu dezake. Munduko Osasun Erakundeak gizakiarentzat segurua den airearen kutsadura maila zehazten du eta munduko biztanleriaren % 1ak soilik arnasten du baldintza horiek betetzen dituen airea.

Airearen kutsadura arnas eritasunekin, biriketako minbiziarekin eta gaixotasun kardiobaskularrekin erlazionatuta dagoela ikusi da. Aire kutsaduraren ondorioz, urtero, zazpi milioi pertsona behar baino lehenago hiltzen dira.

Gure planeta bizirauteko diseinatuta dago

Gure planetak bizidun guztiok behar dugun aire garbia sortzeko berezko gaitasuna du. Baina hau egiteko gai da, soilik, gizakiok ingurugiroa gehiegi kutsatzen ez badugu. Aztertu ditzagun gaitasun honen adibide batzuk:

  • Oso ezaguna da basoek eta oihanek karbono dioxidoa xurgatzeko duten gaitasuna. Baina kostaldeko hezeguneetako mangladiek lan hobeagoa egiten dute. Izan ere, mangladiek oihan tropikalak baino bost aldiz karbono dioxido gehiago xurgatu dezakete.

  • Azken ikerketek frogatu dute tamaina handiko algek, esaterako kelp algek, karbono dioxidoa xurgatzeaz gain, hau lurperatzeko gai direla. Kelp algen hostoek airez betetako poltsatxoak dituzte. Poltsatxo hauei esker, uretan flotatu eta distantzia luzeak egin ditzakete. Kostatik urrun, poltsatxo hauek eztanda egiten dute eta karbono dioxidoz betetako alga hauek ozeanoan ondoratzen dira. Badirudi bertan lurperatuta gelditzen direla mende askoz.

  • Gure atmosferak kutsadura maila altuetatik errekuperatzeko duen gaitasuna argi ikusi zen COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduan zehar. 2020an, munduan zehar fabrikak eta ibilgailuak ia guztiz gelditu zirenean, airearen kalitatea segituan hobetu zen. 2020ko txosten baten arabera, ikertu ziren lurraldeen % 80 baino gehiagoren airea, konfinamendua hasi eta gutxira, garbiagoa zela ikusi zen (2020 World Air Quality Report).

Gizakia arazoa konpontzeko egiten ari dena

Lanera bizikletan joateak aireko kutsadura murriztu dezake

Gobernuek enpresak presionatzen jarraitzen dituzte gutxiago kutsatzeko. Gainera, zientzialariek kutsaduraren efektuei buelta emateko modu berriak aurkitzen jarraitzen dute. Adibidez, prozesu batek mikrobioak erabiltzen ditu kutsakorrak diren substantziak toxikoak ez diren substantzia bihurtzeko. Horrez gain, adituek biztanleriari hainbat aholku eman dizkiote, esaterako: kotxean ibili beharrean oinez edo bizikletan mugitzea, edota etxean energia gutxiago gastatzen saiatzea.

Gobernu batzuk airea gutxiago kutsatzen duten sutegi edo sukaldeak banatzen ari dira biztanleen artean, baina beste leku askotan askok oraindik ezin dute horrelakorik izan

Baina Munduko Osasun Erakundea eta Munduko Bankua bezalako nazioarteko erakundeek parte hartu duten 2022​ko txosten baten arabera, zerbait gehiago egin behar da.

Txosten honek dio 2020an gutxi gorabehera munduko biztanleriaren hirutik batek airea kutsatzen duten sutegi edo sukaldeak erabiltzen dituztela. Zonalde askotan, jende gutxik du sutegi edo sukalde berriak, edo beste erregai batzuk erabiltzeko aukera.

Zer esperantza ematen digu Bibliak?

«Hau diotso bere zerbitzariari Jainko Jaunak, zeru zabalak egin zituenak, lurra finkatu eta landaretza sortu zuenak, gizakiei eta lurrean mugitzen diren guztiei bizi-arnasa eman zienak» (Isaias 42:5).

Jainkoak arnasten dugun airea eta airea garbitzeko ziklo naturalak sortu zituen. Gainera, mugarik gabeko boterea dauka eta gizadia maite du. Beraz, ez al da arrazoitsua pentsatzea kutsatutako airea garbitzeko zerbait egingo duela? Ikusi «Jainkoak gure planetak biziraungo duela promesten du» artikulua.