Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

BIZIRAUNGO OTE DU GURE PLANETAK?

Basoak

Basoak

BASOAK edo oihanak pertsona bat bizirik mantentzen duten birikekin konparatu daitezke. Birikek bezala, zuhaitzek airea filtratzen dute. Karbono dioxidoa xurgatzen dute, guretzat kantitate handian kaltegarria dena, eta oxigenoa botatzen dute, arnasteko beharrezkoa duguna. Gainera, uretatik kanpo hazten diren landareen eta lehorreko animalien % 80 basoetan bizi da. Basorik gabe ezingo ginateke bizi.

Mehatxua

Urtero, milioika zuhaitz mozten dira, batez ere lurrak nekazaritzarako erabiltzeko. Munduko oihanen erdia desagertu da 40. hamarkadaren amaieratik.

Basoak suntsitzen direnean, bertan bizi diren landareak eta animaliak ere suntsituak dira.

Gure planeta bizirauteko diseinatuta dago

Deforestatutako eremuetan, basoetako landare eta zuhaitzek berriro hazteko eta zabaltzeko gaitasun txundigarria dute. Ekologistak zur eta lur gelditu dira prozesu hau bere kabuz eta zein azkar gertatzen den ikustean. Aztertu ditzagun adibide batzuk:

  • Nekazaritzan erabiltzeko garbitu ziren basoak eta denborarekin landu gabe utzi zirenak ikertu dituzte. Ameriketan eta Afrika mendebaldean mota honetako 2.200 eremu aztertu dira. Ikerketa horren arabera, hamar urte baino gutxiagotan, baso horiek berriro hazten hasi daitezke.

  • Science aldizkariak argitaratu zuen ikerketa baten arabera, ehun bat urtetan, basoak euren kabuz lehen zuten egoerara bueltatu daitezke, hasieran zuten biodibertsitatearekin.

  • Duela gutxi, Brasilgo zientzialari batzuek deforestatutako bi eremu mota konparatu dituzte. Alde batetik, gizakiaren laguntzarik gabe euren kabuz basoberritzen ari diren eremuak eta, bestetik, gizakia zuhaitzak landatzen ari den eremuak. Ikerlari horien inguruan, National Geographic-ek dio: «Euren poztasunerako, zuhaitzak landatzea ez zela beharrezkoa ikusi zuten». Bost urtetan soilik, gizakiaren laguntzarik izan ez zuten eremuak «zuhaitz autoktonoz bete ziren».

Gizakia arazoa konpontzeko egiten ari dena

Mundu osoan esfortzu handiak egin dira dauden basoak babesteko eta kaltetutakoak berreskuratzeko. Ondorioz, Nazio Batuen iturri baten arabera, «mundu mailako deforestazioa % 50 baino gehiago moteldu da» azken 25 urteotan.

Baina basoak babesteko egiten ari diren ahaleginak ez dira nahikoak. «Suntsituak izaten ari diren oihan tropikalen kopurua ez da gehiegi aldatu azken urteotan», dio Global Forest Watch erakundeak argitaratutako txosten batek.

Zuhaitz mozketa ilegala dirutza izugarria sortzen duen negozioa da. Diru gose hori da oihan tropikalak suntsituak izatearen arrazoi nagusia.

Baso kudeaketa taldeek zuhaitz helduen kopuru txiki bat mozten dute eta berriak landatzen dituzte basoak babesteko

Zer esperantza ematen digu Bibliak?

«[Jainkoak] orotariko zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak» (Hasiera 2:9).

Baso guztien Sortzaileak gizakiaren erabilera orekatsuaren ondorioetatik errekuperatzeko gaitasunarekin diseinatu zituen. Basoak eta modu zoragarrian diseinatutako hauen ekosistemak mantendu eta zaindu nahi ditu Jainkoak.

Bibliaren arabera, Jainkoak lurreko baliabideen erabilera txarrarekin bukatuko du, gure planetak eta bertako biziak iraun dezan. Ikusi «Jainkoak gure planetak biziraungo duela promesten du» artikulua 15. orrialdean.