Jainkoak gure planetak biziraungo duela promesten du
«Lurra uste genuena baino gogorragoa da».
Horixe da klima aldaketaren inguruan nazioarteko ikertzaile talde batek ondorioztatu zuena. Gizadiaz arduratzen den Sortzaile batengan sinesten baduzu, ikertzaileen ondorio honek hurrengoa gogoraraziko dizu seguruenik: Jainkoak gure planeta bere kabuz konpontzeko prozesu askorekin diseinatu duela.
Baina gizakiak lurra hainbeste kaltetu duenez, prozesu naturalak baino zerbait gehiago behar da gure planetak biziraun dezan. Zergatik egon gaitezke ziur Jainkoak honen inguruan zerbait egingo duela?
Hurrengo aipuek lurrak biziraun eta aurrera egingo duela ziurtatzen digute.
Gure planeta Jainkoak sortu zuen. «Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen» (Hasiera 1:1).
Jainkoa da gure planetaren jabea. «Jaunarena da lurra eta bertan dagoena» (24. Salmoa 1).
Jainkoak gure planeta bizirauteko diseinatu zuen. «Lurra sendo oinarritu zenuen eta ez du sekula kolokarik egingo» (104. Salmoa 5).
Biziak gure planetan betirako aurrera egingo duela promesten du Jainkoak. «Jaunak […] eratu eta egin du lurra, berak finkatu; ez du hutsik egoteko sortu, bizileku izateko baizik» (Isaias 45:18).
Gizakia gure planetan betirako biziko dela promesten du Jainkoak. «Justuak herentziaz hartuko dute lurra, eta bertan biziko dira beti» (36. Salmoa 29, Ur [37:29, NWT]).
Jainkoak lurra gizakiaren jarduerei aurre egiteko berezko sistemekin diseinatu zuen, jarduera hauek arrazoitsuak diren bitartean. Jehobak a berak ezarritako garaian gure planeta kaltetu duten abusu eta esplotazioa kenduko dituela aurresaten du Bibliak (Apokalipsia 11:18).
Bibliak promesten duenaren arabera, Jainkoak gure planeta paradisu zoragarri eta garbia bihurtu eta izaki bizidun guztion desioa aseko du (145. Salmoa 16).
a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi jw.org webgunean Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».