Errespetua biziari
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA BIZIARENGATIK ERRESPETUA ERAKUSTEA?
Norberaren edo besteen osasuna kaltetzen duten gauzak egiteak biziari errespetu falta adierazten du.
-
Erretzeak minbizia sortzeaz gain, gorputzak minbiziari aurre egiteko gaitasunean eragina du. Are gehiago, biriketako minbiziaz hil direnen % 90 inguru, beraiek edo inguruko norbaitek erretzen zuelako hil dira.
-
Urtero, tiroketa masiboek trauma emozionalak sortzen dizkiote askori. Stanford Unibertsitateko txosten baten arabera, eskoletako tiroketetan zauri fisikorik gabe ihes egin dutenek ere, urtetan zehar zauri emozional eta mentalak dituzte.
-
Alkoholaren edo drogen menpe gidatzen dutenek errepideak eta espaloiak arriskutsu bihurtzen dituzte. Jendeak biziaz arduratzen ez dela erakusten duenean, askotan, errugabeak izaten dira kaltetuak.
EGIN DEZAKEZUNA
Zaindu zure osasuna. Inoiz ez da beranduegi ohitura kaltegarriak uzteko, esate baterako, erretzea, bapeatzea, alkohol gehiegi edatea edo drogak hartzea. Ohitura horiek zure bizia kaltetzen dute eta inguruan dituzunen bizia, zure familiakideena barne, ez duzula errespetatzen erakusten dute.
Pentsatu zure eta besteen segurtasunean. Istripuak saihesteko, mantendu egoera onean etxea eta ibilgailua. Arretaz gidatu. Besteek lesio larriak edo heriotza eragin dezaketen jarduerak egitera bultzatzen bazaituzte, ez eman amore beraien presioaren aurrean.
Atsegina izan besteekin. Biziari errespetua badiogu, arraza, nazionalitate edo maila sozial desberdineko pertsonekin atseginak izango gara. Azken finean, gorrotoa eta aurreiritziak dira biolentziaren eta gerren arrazoi nagusiak.
JEHOBAREN LEKUKOOK EGITEN ARI GARENA
Bizimodu orekatsu eta osasuntsua bultzatzen dugu. Biblian oinarritutako gure hezkuntza programak jende askori lagundu dio adikzioak eta ohitura kaltegarriak gainditzen.
Segurtasun arau zorrotzak jarraitzen ditugu gure eraikuntza proiektuetan. Biltzeko tokiak eta beste instalazio batzuk eraikitzen laguntzen duten boluntarioek istripuak saihesteko trebakuntza jasotzen dute. Gainera, segurtasun kontuetan bertako legeak betetzen dituztela ziurtatzeko, gure eraikinak sarritan aztertzen dira.
Laguntza humanitarioa ematen dugu. 2022an, dohaintza bidez emandako 11,2 milioi euro inguru erabili genituen, munduan zehar 200 bat hondamendi natural jasan zituztenei laguntzeko.
Mendebaldeko Afrikan (2014an) eta Kongoko Errepublika Demokratikoan (2018an) ebola agerraldiengatik jende asko hiltzen hasi zenean, hango biztanleei gaixotasun hilkor horren zabalkuntza saihesten irakatsi genien. Ordezkariak bidali genituen taldeekin «Obedientziak biziak salbatzen ditu» gaiari buruz hitz egiteko. Jainkoa adoratzeko biltzen garen toki bakoitzean eskuak garbitzeko ontziak jarri genituen sarreran. Gainera, gaixotasuna ez zabaltzeko eskuak garbitzearen eta beste neurri batzuk hartzearen garrantzia azaldu genuen.
Sierra Leonan, irratian emandako berri batek Jehobaren lekukoak zoriondu zituen Lekukoei eta Lekukoak ez zirenei ebola birusa saihesten laguntzeagatik.
a Antzinako Ekialde Hurbilean, etxeetako teilatuak lauak izaten ziren eta eguneroko jardueretarako erabiltzen ziren. Beraz, neurri zentzudun horrek familiakideen eta besteen segurtasunarengatik ardura erakusten zuen.