Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Errespetua familiari

Errespetua familiari

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA FAMILIARI ERRESPETUA ERAKUSTEA?

Familiakideei errespetua erakusteak giro ona eta egonkorra sortzen du. Horrela, senarra, emaztea eta seme-alabak seguru sentitzen dira.

  • Ezkontza bizitzari buruz hitz egiten duen liburu baten arabera, senar-emazteek elkar errespetatzen dutenean, maitasuna adierazten diote elkarri «ez bakarrik gauza nabarmenekin, baizik eta eguneroko gauza txikiekin» (The Seven Principles for Making Marriage Work, John M. Gottman eta Nan Silver).

  • Ikerketek erakusten dutenez, besteak errespetatzen ikasten duten haurrek autoestimu handiagoa eta gurasoekin harreman hobea dute. Horretaz gain, arazo psikologiko gutxiago dituzte.

EGIN DEZAKEZUNA

Egin plangintza familiarekin batera. Lehenengo, ziurtatu familiakide guztiek ulertzen dutela zer esan nahi duen errespetua erakusteak. Bigarren, idatzi familiak izan behar dituen jokabideak, baita saihestu beharrekoak ere. Hirugarren, hitz egin elkarrekin adostutakoari buruz familiakide bakoitzak errespetua nola erakutsi dezaken jakiteko.

«Plangintzarik gabe egitasmoek porrot, askoren aholkuez arrakasta» (Esaera Zaharrak 15:22).

Jarri eredua. Kritikatzen al dituzu familiakideak egiten dituzten akatsengatik? Barregarri uzten al dituzu beraien iritziengatik? Mozten al dituzu zurekin hitz egiten ari direnean? Gogoratu zu izan behar zarela lehenengoa besteei errespetua erakusten.

Aholkua: Ez pentsatu zure ezkontideak eta seme-alabek zure errespetua irabazi behar dutenik. Horren ordez, ikusi errespetua beraiei zor diezun zerbait bezala.

«Aurrea hartu batak besteari ohorea erakustean» (Erromatarrei 12:10, NWT).

Errespetua erakutsi besteekin ados ez zaudenean ere. Hitz egiten ari zarenean, saihestu «zuk beti» edo «zuk inoiz ez» bezalako gauzak esatea. Horrelako komentarioek zure familiakideak mindu ditzakete eta desadostasun txiki bat haserre handi batera eraman dezakete.

«Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen» (Esaera Zaharrak 15:1).

JEHOBAREN LEKUKOOK EGITEN ARI GARENA

Jehobaren lekukook familiakide artean errespetua erakustea bultzatzen dugu. Sarritan gai horri buruz hitz egiten da argitaratzen ditugun artikulu, liburu, liburuxka eta bideoetan. Guzti horiek dohainik daude eskuragarri.

SENAR-EMAZTEENTZAT: Familiari buruzko jw.org webguneko artikulu sailean, senar-emazteek ondorengoa egiteko laguntza aurkituko dute:

  • Entzule onak izateko

  • Komunikazio ona izateko

  • Eztabaidatzeari uzteko

(Bilatu «Ayuda para las familias» jw.org-n) a

GURASOENTZAT: Familiari buruzko sail berean, gurasoek seme-alabei ondorengoa irakasteko laguntza aurkituko dute:

  • Obedienteak izateko

  • Etxean dauden lanetan laguntzeko

  • Edukazio onekoak izateko, «mesedez » eta «eskerrik asko» esanez

(Bilatu «La educación de los hijos» eta «Hijos adolescentes» jw.org-n) b

Ikusi Lo que los jóvenes preguntan. Respuestas prácticas (volumen 1) liburuko «Los padres preguntan» eranskina (Bilatu «Los padres preguntan» jw.org-n) c

GAZTEENTZAT: JW.ORG-n nerabe eta gazteei buruzko sailean, artikulu eta bideoak daude, besteak beste. Hauek gazteei ondorengoa egiteko laguntza emango diete:

  • Familiarekin ondo konpontzeko

  • Gurasoekin arauei buruz errespetuz hitz egiteko

  • Gurasoen konfiantza irabazteko

(Bilatu «Nerabeak eta gazteak» jw.org-n)

JW.ORG webgunea erabiltzea dohainik da. Ez dago kuotarik, ezta harpidetzarik ere, eta ez da beharrezkoa erregistratzea edo datu pertsonalik ematea.

c Frantsesez Les jeunes s’interrogent. Réponses pratiques (volume 1) liburuko «Les parents s’interrogent» eranskina