Errespetua norberari
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA NORBERAK BERE BURUARI ERRESPETUA ERAKUSTEA?
Euren buruari errespetua diotenek, hau da, autoestimua dutenek, bizitzako erronkei konfiantzaz aurre egin ahal diete. Ez dute erraz amore ematen.
-
Ikerketen arabera, autoestimua ez dutenek antsietatea, depresioa eta elikadura nahasmenduak izateko joera dute, baita alkohol gehiegi edatekoa edo drogak hartzekoa ere.
-
Autoestimua dutenek ez dute euren burua besteekin konparatzen. Horrek inguruan dagoen jendearekin ondo konpontzea errazten du, baita adiskidetasun sendoak lortzea ere. Bestalde, autoestimu gutxi dutenek kritikatzaileak izateko joera izaten dute eta jarrera horrek harremanak kaltetu ditzake.
-
Erronken aurrean ere, autoestimua dutenak tinko mantentzen dira. Zailtasunek ez diete traba egiten euren helburuak lortzeko garaian. Autoestimu gutxi dutenek, ordea, porrot txikiak oztopo handiak balira bezala ikusten dituzte askotan. Horrek azkarregi amore ematea eragin dezake.
EGIN DEZAKEZUNA
Animatuko zaituzten lagunak aukeratu. Elkartu errespetua erakusten duten, zutaz arduratzen diren eta animatzen zaituzten lagunekin.
Lagundu besteei. Atsegina bazara eta besteen alde gauzak egiten badituzu, emateak ekartzen duen benetako zoriontasuna izango duzu. Pozik sentituko zara nahiz eta besteek zuk egindakoa ez ikusi edo mesedea bueltatu ezin badizute ere.
Lagundu zure seme-alabei autoestimua izaten. Hori egiteko modu bat beraien arazoak ahal duten neurrian euren kabuz konpontzen uztea da. Horrek arazoak gainditzen edo konpontzen ikasten lagunduko die. Hori egiten ikasten badute, autoestimu gehiago izango dute orain, baita helduak izatean ere.
JEHOBAREN LEKUKOOK EGITEN ARI GARENA
Gure bilerek eta Biblia ikastaroek bizitza eta autoestimua hobetzen laguntzen diote jendeari.
ASTEROKO GURE BILERAK
Asteroko gure bileretan Biblian oinarritutako hitzaldiak entzuten ditugu. Horietan autoestimua hobetzeko aholkuak ematen dira askotan. Gure bileretara edonor etorri daiteke eta ez dago ordaindu beharrik. Bileretan, besteak beste, honakoa ikasiko duzu:
-
Zergatik zara garrantzitsua Jainkoarentzat?
-
Zein da bizitzaren helburua?
-
Nola izan ditzakezu adiskidetasun sendo eta iraunkorrak?
Gainera, «bata besteaz arduratzen» diren benetako lagunak aurkituko dituzu (1 Korintoarrei 12:25, 26).
Gure bilerei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bilatu jw.org-n Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideo laburra.
GURE BIBLIA IKASTAROA
Doako Biblia ikastaro interaktiboak eskaintzen ditugu Gozatu bizitzaz betirako! liburua erabiliz. Liburu honek ikasleari Biblia printzipioetan arrazoitzen laguntzen dio galdera eraginkorren bidez. Gainera, bideo interesgarri eta irudi politak ditu irakaspenak indartzeko. Biblia ikastaro honek jendeari bizitza hobetzen laguntzen dio eta, ondorioz, euren autoestimua ere handitzen da.
Jehobaren lekukoekin Biblia aztertzeak nola lagundu zaitzakeen ikusteko, bilatu jw.org-n Zergatik Biblia ikasi? bideo laburra.