Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Garaipena lortu dezakezu!

Garaipena lortu dezakezu!

Garaipena lortu dezakezu!

ORDUA heldu da! Beraz, «izan adore eta ekin lanari!» (1 Kronikak 28:10). Zer gehiago egin dezakezu garaipena lortzeko?

Jarri egun bat. Estatu Batuetako Osasun eta Giza Zerbitzuen Departamentuak ondorengoa gomendatzen du: Behin erretzeari uzteko erabakia hartuta, gehienez bi asteko epemugan, hasteko egun bat jartzea. Horrela, motibazioa mantentzea lortuko duzu. Beraz, idatzi data egutegian, esan zure lagunei eta, edozer gertatzen dela ere, data ez aldatu.

Egin txartel bat. Bertan, ondorengo informazioa jarri dezakezu, zure motibazioa indartuko duen edozerekin batera:

● Erretzeari uzteko dituzun arrazoiak

● Berriro erretzeko desioa pizten zaizunean lagundu ahal dizuten pertsonen telefono zenbakiak

● Zure helburua betetzen lagunduko dizuten ideiak, esaterako Galaziarrei 5:22, 23 bezalako Biblia aipuak

Eraman txartela beti gainean eta behin baino gehiagotan irakurri egunero. Erretzeari utzi ondoren ere, erretzeko desioa duzun bakoitzean txartela berriro irakurri.

Hartu neurriak aldez aurretik. Erretzeari uzteko erabaki duzun eguna heldu baino lehen, aldatu erretzearekin lotutako ohiturak. Adibidez, jaiki eta jarraian zigarroa pizteko ohitura baduzu, saiatu ordu bat beranduago egiten. Jaten duzun bitartean edo amaitzean erretzen baduzu, utzi ohitura hori. Ez joan besteek erretzen duten tokietara. Bakarrik zaudenean, ozenki praktikatu honako esaldia: «Ez, eskerrik asko. Erretzeari utzi diot». Gauza hauek erretzeari uzteko egunerako prestatuko zaituzte. Horretaz gain, laster erretzaile ohia izango zarela ere gogoraraziko dizute.

Prestatu zure ingurua. Erretzeari uzteko erabaki duzun eguna heltzen den heinean, erosi zigarroa ordezkatzeko azenario makiltxoak, txikleak, fruitu lehorrak edo horrelakoak. Gogorarazi lagunei eta familiari erabakitako data eta nola lagundu zaitzaketen. Dataren aurreko egunean, bota hautsontzi, pizgailu eta etxean, kotxean, poltsikoetan edo lanean izan ditzakezun zigarro guztiak. Azken finean, lagun bati zigarro bat eskatzea edo pakete bat erostea kajoitik bat hartzea baino zailagoa da. Horretaz gain, jarraitu Jainkoari otoitzean laguntza eskatzen, batez ere zure azken zigarroa erre ondoren (Lukas 11:13).

Pertsona askok erretzeari uztea lortu dute. Beraz, zuk ere lortu dezakezu! Horrela, osasun hobea eta askatasun sentimendu handia izango dituzu.

[Irudia]

Eraman txartela beti gainean eta behin baino gehiagotan irakurri egunero