Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Berreraiki Jehobarekin duzun adiskidetasuna

Berreraiki Jehobarekin duzun adiskidetasuna

URTERO-URTERO, ardi baliotsu asko kristau kongregazioan berriz onartuak izaten dira. Pentsa zein «poz handia» dagoen zeruan hauetako bat itzultzen denean (Lk 15:7, 10, oharra). Zure kasua hau bada, ziur egon Jesus, aingeruak eta Jehoba bera, berriz ere kongregazioko parte zarelako izugarri pozten direla. Hala ere, Jehobarekin duzun adiskidetasuna berreraikitzen duzun heinean, erronka batzuk izan ditzakezu. Zeintzuk dira eta zerk lagundu zaitzake?

ZERGATIK DA ZAILA?

Kongregaziora itzuli ondoren, askok sentimendu negatiboen aurka egin behar dute borroka. Agian Dabid erregea nola sentitu zen ulertzen duzu. Bere bekatuak barkatuak izan ondoren ere, esan zuen: «Neure erruek inguratua naukate» (Sal 40:13; 65:4 [40:12; 65:3, NWT]). Jehobarengana itzuli ondoren ere, lotsa edo erru sentimenduek urtetan iraun dezakete. Isabelle 20 urte baino gehiagoz kanporatuta egon zen. * Berak dio: «Oso zaila egiten zait Jehobak barkatu didala sinestea». Desanimatzen bazara, espiritualki ahuldu zaitezke (Es 24:10). Ahal duzun guztia egin zuri hori ez gertatzeko.

Beste batzuek Jehobarekin zuten harremana berreskuratzeko zenbat lan egin behar den ikustean, beldurtu egiten dira. Kongregazioan berriz onartua izan ondoren, Antoinek esan zuen: «Lehen neraman kristau bizimodua guztiz ahaztua nuela sentitzen nuen». Horrelako sentimenduen ondorioz, batzuk jarduera espiritualetan guztiz murgiltzeko zalantzatan ibiltzen dira.

Pentsa dezagun adibide honetan. Etxe batek urakan baten ondorioz kalte handiak jasaten ditu. Jabeak etxea maite du eta berreraikitzeko behar duen denbora eta esfortzuan pentsatzen duenean, berarentzat gehiegi dela sentitu dezake. Era berean, bekatu larri baten ondorioz, Jehobarekin duzun adiskidetasunak kalte handiak jasan baditu, hau konpontzeko izugarrizko esfortzua egin beharko duzula sentitzen duzu agian. Baina ez zaude bakarrik, laguntza esku-eskura duzu.

Jehobak honako gonbidapena egiten digu: «Zatozte, erabaki dezagun auzia» (Is 1:18). Honezkero auzia edo arazoa konpontzeko gogor saiatu zara. Ahalegin hori egiteagatik Jehobak asko maite zaitu. Pentsatu: Jehobarengana itzuli zarenez, Satanasen salaketei erantzun argia emateko erabili zaitzake! (Es 27:11).

Jehobarengana itzuliz, dagoeneko berarengana hurbildu zara eta berak zugana hurbilduko dela promesten dizu (St 4:8). Kongregazioko anai-arrebek itzuli zarela ikustea ona da, baina hori baino gehiago egin behar duzu. Zure Aita eta lagunari, Jehobari, diozun maitasuna indartzen jarraitu behar duzu. Nola?

BETE DITZAKEZUN HELBURUAK JARRI

Saiatu bete ditzakezun helburuak jartzen. Seguraski Jehobari eta paradisuari buruz ikasitako oinarrizko gauzak gogoratzen dituzu oraindik. Baina orain, ohitura onak berreskuratu behar dituzu, adibidez, predikatu, bileretara joan eta anai-arrebekin denbora pasatzea. Aztertu hurrengo helburuak.

Jehobarekin sarri hitz egin. Zure Aitak badaki erru-sentimenduek hor jarraitzen badute, berarengana otoitzean hurbiltzeko zailtasunak izango dituzula (Erm 8:26). Hala ere, ez etsi, jarraitu otoiz egiten, Jehobari bere adiskidetasuna zenbateraino nahi duzun esanez (Erm 12:12). Andrejek gogoratzen du: «Izugarrizko erru eta lotsa sentimenduak nituen, baina otoitz bakoitzaren ondoren, sentimendu hauek arindu egiten ziren. Barne bake gehiago sentitzen nuen». Ez badakizu zeri buruz otoitz egin, Dabid errege damutuaren otoitzak aztertu 51 eta 65. Salmoetan.

Biblia aztertzeko ohitura izan. Honek, fede sendoa izaten eta Jehoba gehiago maitatzen lagunduko dizu (Sal 19:8-12 [19:7-11, NWT]). «Ahultzeko eta Jehobari huts egiteko arrazoi nagusia, ohitura espiritualak galdu nituela izan zen», dio Felipek. «Ez nion berriro huts egin nahi, beraz, ikasketa pertsonala egiteari ez niola utziko erabaki nuen». Zuk ere gauza bera egin dezakezu. Ikasketa pertsonalerako zer gai aukeratu ez baldin badakizu, zergatik ez diozu lagun heldu bati laguntza eskatzen?

Anai-arrebekin duzun adiskidetasuna berreraiki. Kongregaziora itzultzen diren batzuk, besteak beraiekin haserre egongo direla uste dutenez, kezkatu egiten dira. Larissak aitortu zuen: «Oso lotsatuta nengoen. Kongregazioa traizionatu nuela sentitzen nuen. Denbora luzez egon nintzen sentimendu hauekin borrokan». Ziur egon adindunek eta kongregazioko anai-arreba helduek zure espiritualtasuna berreraikitzen laguntzeko irrikan daudela (Ikusi « Zer egin dezakete adindunek?» taula). Itzuli zarelako poz-pozik daude eta zu zoriontsu izatea nahi dute (Es 17:17).

Zerk hurbildu zaitzake kongregaziora? Anai-arreben jardueretan guztiz murgildu: bileretara joan eta predikatze-lanean parte hartzeko ohitura izan. Nola lagunduko dizu honek? Felixek dio: «Kongregazioa ni itzultzeko irrikan zegoen. Baliotsua sentitu nintzen. Barkatua eta berriro familiaren parte sentitzen eta aurrera egiten lagundu zidaten guztiek» (Ikusi « Zer egin dezakezu?» taula).

EZ AMORE EMAN!

Satanasek urakanak bidaltzen jarraituko du Jehobarekin duzun adiskidetasuna berreraikitzeko lana oztopatzeko (Lk 4:13). Prest egon zure etxe espirituala orain indartuz.

Jehobak bere ardiei buruzko honako promesa egiten du: «Ardi galduaren bila joango naiz, desbideraturik dabilena artalderatuko, hautsia duenari hanka lotuko, gaixoa indartu egingo dut» (Ez 34:16). Jehobak espiritualki atzerapausoak eman dituzten askori lagundu die. Zuk ere berarekin inoiz izan duzun harremanik estuena eraikitzea nahi du. Ziur egon Jehobak horretan lagundu nahi dizula.

^ § 4 Artikulu honetako izen batzuk aldatuak izan dira.