BIBLIAKO IDEIA BATEN AZALPENA
Federik al duzu?
Fedea izatea ezinbestekoa da Jehoba pozteko. Hala ere, Paulo apostoluak honakoa esan zuen: fedea ez dela denek duten zerbait (2 Tes. 3:2, NWT). Paulok hitz hauek idatzi zituenean, bera pertsegitzen ari ziren «gizon oker eta gaiztoe[i]» buruz hitz egiten ari zen. Baina beste pertsona askok ere ez dute federik. Adibidez, pertsona batzuek ez dute gauza guztiak sortu dituen Jainko bat dagoenik sinetsi nahi (Erm. 1:20). Beste pertsona batzuek, aldiz, gu baino boteretsuagoa den zerbait edo norbait existitzen dela uste dute. Hala ere, hau ez da benetako fedea eta, ondorioz, ez da nahikoa Jehoba pozteko.
Ziur egon behar dugu Jehoba existitzen dela eta benetako fedea dutenak «saritzen» dituela (Heb. 11:6). Fedea Jainkoaren espiritu santuaren fruituaren parte da. Beraz, espiritu santua jaso nahi badugu, Jehobari otoitzean eskatu behar diogu (Luk. 11:9, 10, 13). Espiritu santua jasotzeko beste modu inportante bat Biblia irakurtzea da. Izan ere, Jehobak, bere espirituaren bitartez, liburu honen idazleak inspiratu zituen. Ondoren, irakurri dugunari buruz pentsatu eta ikasi duguna praktikan jartzen saiatu behar dugu. Hau egitean, Jehobaren espirituak gure bizitzan eragina izan dezake eta, ondorioz, Jainkoa poztuko duen fedea izango dugu.