Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO IDEIA

Jehobari leial direnek beraien botoak betetzen dituzte

Jehobari leial direnek beraien botoak betetzen dituzte

Irakurri Epaileak 11:30-40 aipuan Jefte eta bere alabaren pasartea. Bertatik, aztertu botoak betetzearen inguruan zer ikasi dezakegun.

Aztertu testuingurua. Zer pentsatzen zuten israeldar leialek Jehobari egindako botoei buruz? (Zen. 30:3 [30:2, NWT]). Nola erakutsi zuten Jeftek eta bere alabak Jehobarengan fedea zutela? (Ep. 11:9-11, 19-24, 36).

Sakondu. Zertan pentsatzen ariko zen agian Jefte Jehobari botoa egitean? (w16.04-S 7 ¶12). Zer sakrifizio egin zituzten Jeftek eta bere alabak botoa betetzeko? (w16.04-S 7-8 ¶14-16). Zer promes garrantzitsu egin ahal dizkiogu kristauok gaur egun Jehobari? (w17.04-S 5-8 ¶10-19).

Pentsatu irakaspenetan. Galdetu zeure buruari:

  • «Zerk lagunduko dit Jehobari egin diodan eskaintza botoa betetzen?» (w20.03-S 13 ¶20)

  • «Zer sakrifizio egin ditzaket Jehobari gehiago emateko?»

  • «Nola sendotu dezaket nire ezkontza botoa betetzeko determinazioa?» (Mat. 19:5, 6; Efe. 5:28-33).