Gogoratzen al duzu?
Irakurri al dituzu aurtengo Talaiaren aleak adi-adi? Hala bada, ea galdera hauek erantzun ditzakezun:
Zer eredu jarri du Jehobak emakumeak tratatzeko moduan?
Inpartzialtasunez tratatzen ditu, eta ez ditu gizonak emakumeak baino gogokoago. Jainkoak emakumeak entzuten ditu, eta beraien sentimendu eta kezkez arduratzen da. Beraiengan konfiantza du, bere lana burutzeko ardura emanez. [w24.01, 15-16 orr.]
Nola jarri ditzakegu praktikan Efesoarrei 5:7ko «ez izan halakoen kide» hitzak?
Paulo apostoluak Jehobaren arauak obeditzea zaildu ahal diguten pertsonekin ez elkartzeko ohartarazten digu. Kontuz ibili behar dugu denbora norekin pasatzen dugun, bai aurrez aurre gaudenean, baita sare sozialak erabiltzen ditugunean ere. [w24.03, 22-23 orr.]
Zer istorio faltsu motekin ibili beharko genuke kontuz?
Kontuz ibili behar dugu intentzio oneko anai-arrebek partekatzen dituzten istorioekin, ezezagunek bidalitako emailekin eta gure mezuan itxuraz interesa erakusten duten apostatekin. [w24.04, 12 or.]
Zer dakigu, eta zer ez, Jehobak Salomon erregea, eta Sodoma eta Gomorran, eta Uholdean hil ziren pertsonak epaituko dituen moduari buruz?
Ez dakigu Jehobak betirako suntsituak izango zirela erabaki zuen ala ez. Baina badakigu Jehobak gauza guztiak ezagutzen dituela eta errukiorra dela. [w24.05, 3-4 orr.]
Zer ziurtatzen digu Jehoba gure «harkaitza» izateak? (Deu. 32:4)
Jehoba babesleku bat da. Bera konfiantzazkoa da, bere promesak mantentzen dituelako. Gainera, egonkorra da, bere izaera eta helburua aldaezinak direlako. [w24.06, 26-28 orr.]
Zerk lagundu ahal dizu kongregazio berri batera egokitzen?
Izan konfiantza Jehobarengan. Berak lagunduko dizu, iraganean bere zerbitzariak lagundu zituen bezala. Ez konparatu zure kongregazio berria aurrekoarekin. Murgildu kongregazio berrian, eta lagun berriak egiten saiatu. [w24.07, 26-28 orr.]
Zer ikasten dugu Mateo liburuko 25. kapituluan agertzen diren hiru konparaketetatik?
Ardien eta ahuntzen konparaketak fedea erakustearen eta leial izatearen garrantzia azaltzen du. Birgina zentzudunen eta zentzugabeen konparaketak prestatuta eta adi egotearen garrantzia erakusten du. Eta talentuen konparaketak gogo biziz lan egitearen garrantzia azpimarratzen du. [w24.09, 20-24 orr.]
Zer altuera zuen Salomonen tenpluaren atariak?
2 Kronikak 3, 4-an, antzinako eskuizkribu batzuek atariaren altuera «120 ukondokoa» zela esaten dute, hau da, 53 metroko altuerakoa. Baina beste testu garrantzitsu batzuetan, ataria «20 ukondokoa» zela esaten da, hau da, bederatzi metroko altuerakoa. Azken altuera hori tenpluko pareten lodierarekin bat dator. [w24.10, 31 or.]
Zer esan nahi du kongregazioko laguntzaile batentzat «emazte bakarreko senarra» izateak? (1 Tim. 3:12, NWT)
Emakume bakar batekin ezkonduta dagoela eta sexu moralgabekerian aritzen ez dela esan nahi du. Gainera, ez die inoiz beste emakumeei arreta desegokirik erakutsi behar. [w24.11, 19 or.]
Zergatik esan dezakegu Joan 6:53ko hitzek ez dutela Jaunaren Afariarekin zerikusirik?
Joan 6:53 aipuak Jesusen haragia jatearen eta bere odola edatearen beharraz hitz egiten du. Hitz horiek Jesusek oraindik berarengan fedea jarri behar zuten juduei esan zizkien Galilean, K.o. 32. urtean. Baina Jaunaren Afaria urtebete beranduago ezarri zen Jerusalemen. Bertan, Jesusek berarekin zeruan aginduko zutenei hitz egin zien. [w24.12, 10-11 orr.]