Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

33. IKASKETARAKO ARTIKULUA

sjj 130. KANTA Barkatzeko prest egon

Nola imitatzen du kongregazioak Jehobak bekatarien inguruan duen ikuspuntua?

Nola imitatzen du kongregazioak Jehobak bekatarien inguruan duen ikuspuntua?

«Norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea» (1 JOAN 2:1).

IDEIA NAGUSIA

Korintoko kongregazioko anaia batek bekatu larri bat egin zuen. Zer ikasi dezakegu egoera hori konpondua izan zen modutik?

1. Zer nahi du Jehobak jendearentzat?

 JEHOBAK erabakitzeko askatasunarekin sortu gintuen. Izan ere, egunero-egunero erabakiak hartzen ditugu. Hartu dezakegun erabakirik garrantzitsuena Jehobari geure burua eskaintzea eta bere familiaren parte izatea da. Jehobak gu guztiok erabaki hori hartu dezagun nahi du. Zergatik? Maite gaituelako eta gurentzat onena nahi duelako. Gainera, bere lagunak izan eta betirako bizi gaitezen nahi du (Deu. 30:19, 20; Gal. 6:7, 8).

2. Zer nahi du Jehobak bekatu larri bat egin eta damutu ez denak egitea? (1 Joan 2:1)

2 Hala ere, Jehobak ez du inor bera zerbitzatzera behartzen. Pertsona bakoitzari zer egingo duen erabakitzen uzten dio. Baina, orduan, zer gertatzen da kristau bataiatu batek bekatu larri bat egin badu? Damutzen ez bada, kongregaziotik aterea izan behar da (1 Ko. 5:13, NWT). Hala ere, egoera horretan ere, Jehobak bihotz-bihotzez espero du bekatu egin duena berarengana itzultzea. Izan ere, Jehobak arrazoi garrantzitsu batengatik eman zuen erreskatea: damututako bekatariei barkatu ahal izateko (Irakurri 1 Joan 2:1). Jehoba oso maitekorra da, eta bekatu larri bat egin dutenei damutzeko eskatzen die (Zak. 1:2-3 [1:3, NWT]; Erm. 2:4; St. 4:8).

3. Zer aztertuko dugu artikulu honetan?

3 Jehobak norbaitek bekatu larri bat egin duenean nola sentitzen den azaltzen digu, eta gu modu berean sentitzea nahi du. Artikulu honetan hori nola lortu dezakegun aztertuko dugu. Horretarako, hurrengo galderak erantzungo ditugu: 1) Zer egin zen lehen mendean Korintoko kongregazioan norbaitek bekatu larri bat egin zuenean? 2) Zer gida eman zuen Paulo apostoluak bekataria damutu zenean? 3) Zer sentitzen du Jehobak bekatu larri bat egin dutenei buruz?

ZER GERTATU ZEN LEHEN MENDEAN ANAIA BATEK BEKATU LARRI BAT EGIN ZUENEAN?

4. Zer gertatu zen Korintoko kongregazioan? (1 Korintoarrei 5:1, 2)

4 Irakurri 1 Korintoarrei 5:1, 2. Hirugarren misiolari bidaian, Paulok sortu berria zen Korintoko kongregazioan zerbait ikaragarria gertatu zela entzun zuen: Anaia bat sexu harremanak izaten ari zen bere amaordearekin. Jokabide penagarri hori ez zen ezta jentilen artean ere gertatzen! Kongregazioko anai-arrebek jarrera hori onartzeaz gain, baliteke anaia horren jokabideaz harro ere egotea. Batzuek, beharbada, Jainkoaren errukia imitatzen ari zirela pentsatzen zuten. Baina Jehobak ez du bere herrian bekatua onartzen. Jokabide lotsagabe horrekin, gizon hori seguruenik kongregazioaren izen ona zikintzen ari zen. Horretaz gain, kongregazioko beste kristauentzat eragin txarra izan ahal zen. Beraz, zer gida eman zion Paulok kongregazioari?

5. Zer idatzi zion Paulok kongregazioari, eta zer esan nahi izan zuen? (1 Korintoarrei 5:13, NWT) (Ikusi irudia ere)

5 Irakurri 1 Korintoarrei 5:13 (NWT a). Paulok inspirazioz gutun bat idatzi zion kongregazioari. Bertan, damutu gabeko bekataria kongregaziotik atera behar zutela azaldu zuen. Zer tratu izan behar zuten anai-arrebek bekatariarekin? Paulok «berarekin egoteari uzteko» esan zien, eta berarekin ez zutela «ezta jan ere» egin behar (1 Ko. 5:11, NWT). Norbaitekin jaten dugunean, normalean berarekin elkarrizketa bat izatera eta denbora gehiago pasatzera iristen gara. Beraz, Paulok kongregazioko anai-arrebek gizon horrekin ez zutela harreman sozialik izan behar esan nahi zuen. Horrela, kongregazioa bere eragin txarretik babestuta egongo zen (1 Ko. 5:5-7). Bestalde, gizon bekatariari Jehoba zenbat mindu zuen konturatzen lagundu ahalko zion eta, ondorioz, egindakoagatik lotsatu eta damutzera bultzatuta sentituko zen.

Paulok inspirazioz gutun bat idatzi zion kongregazioari, damutu gabeko bekataria kongregaziotik atera behar zutela azalduz (Ikusi 5. paragrafoa)


6. Nola erantzun zion kongregazioak Pauloren gutunari, eta horren ondorioz zer egin zuen bekatariak?

6 Bere gutuna Korintoko kristauei bidali ondoren, Paulok kongregazioak nola erantzungo zuen galdetu zion bere buruari. Handik gutxira, Titok berri onak eman zizkion: Kongregazioak ondo erantzun zuen eta Pauloren jarraibideak bete zituen (2 Ko. 7:6, 7). Are gehiago, Paulok gutuna bidali eta hilabete gutxi batzuetara, gizon hura egindakoaz damutu egin zen. Jokabidez eta jarreraz aldatu, eta Jehobaren arau justuak jarraitzen hasi zen (2 Ko. 7:8-11). Horren ondoren, zer beste jarraibide eman zion Paulok kongregazioari?

ZER TRATU IZAN BEHAR ZUEN KONGREGAZIOAK DAMUTUTAKO BEKATARIAREKIN?

7. Zer lortu zen bekataria kongregaziotik aterea izan ondoren? (2 Korintoarrei 2:5-8)

7 Irakurri 2 Korintoarrei 2:5-8. Paulok honakoa esan zuen: «Horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz». Beste modu batera esanda, diziplinak bere helburua bete zuen: gizon hura damutzera eramatea (Heb. 12:11).

8. Zer egiteko esan zion ondoren Paulok kongregazioari?

8 Orduan, Paulok ondorengoa egiteko eskatu zien kongregazioko anai-arrebei: akats larria egin zuen anaiari maitasunez barkatzea, kontsolatzea eta bera maite zutela ziurtatzea. Gizon hura Jehobaren herrira itzultzen uztea ondo zegoen. Baina Paulok anai-arrebek hori baino gehiago egitea nahi zuen, alegia, gizonari benetan barkatu ziotela eta hitzez eta ekintzez maite zutela adieraztea. Horrela, damututako anaiari argi geratuko zitzaion kongregazioko anaia-arrebak bera itzultzeaz pozik zeudela.

9. Zergatik izan zen beharbada zaila batzuentzat damututako anaiari barkatzea?

9 Pasarteak aipatzen ez duen arren, baliteke kongregazioan batzuentzat damututako bekatariari ongietorria ematea zaila izatea. Azken finean, bere ekintzek arazoak ekarri zizkion kongregazioari. Eta beste batzuk bekatariak egindakoagatik beharbada minduta sentituko ziren. Agian batzuek bekatu hain larriak egindako norbait kongregaziora itzultzen uztea injustua zela pentsatzen zuten, kongregazio hartako anai-arrebek Jehobaren arauak obeditzeko gogor egin baitzuten lan (Konparatu Lukas 15:28-30). Orduan, zergatik zen hain garrantzitsua kongregaziora itzuli zen anaiari benetako maitasuna erakustea?

10, 11. Zer gertatu ahal zen adindunek damututako bekatariari kongregaziora itzultzen utzi izan ez baliote?

10 Nola sentituko zen gizon hura damutu ondoren adindunek kongregaziora itzultzen utzi izan ez baliote? Edo nola sentituko zen itzuli ondoren anai-arrebek maitasunik erakutsi izan ez baliote? «Gehiegizko nahigabeak» lur jota utzi ahalko zuen, edota Jehoba berriro zerbitzatzea ezinezkoa zela pentsatu ahalko zuen. Jehobarengana gerturatzeko saiakerek ez zutela ezertarako balio pentsatzera ere iritsi ahal zen.

11 Are okerrago, kongregazioko anai-arrebek damututako bekatariari barkatu nahi izan ez baliote, Jehobarekin zuten adiskidetasuna arriskuan jarriko zuten. Zergatik? Ez zirelako Jehoba imitatzen ariko, berak damututako bekatariei barkatzen baitie. Alderantziz, Satanas imitatzen ariko ziren, bera krudela eta errukirik gabekoa baita. Nolabait esateko, Deabruaren tresnak izango ziren gizon hura desanimatzeko eta, ondorioz, berak Jehoba zerbitzatzeari uzteko (2 Ko. 2:10, 11; Efe. 4:27).

12. Nola imitatu ahal zuen kongregazioak Jehoba?

12 Orduan, nola imitatu ahal zuen Korintoko kongregazioak Jehoba, eta ez Satanas? Jehobak damututako bekatariekin jokatzen duen modua imitatuz. Azter dezagun Biblia idazle batzuek Jehobari buruz esandakoa. Dabidek, adibidez, Jainkoa «ona […] eta barkabera» dela esan zuen (Sal. 86:5). Mikeasek honakoa idatzi zuen: «Zein zu bezalako Jainkorik […] gaiztakeria barkatu, haien errebeldiari ezikusia egiten diozun hori bezalakorik?» (Mik. 7:18). Eta Isaiasek beste hau esan zuen: «Utz beza gaiztoak bere bidea, gaizkileak bere asmo txarrak. Bihur dadila Jaunarengana, gupidaz hartuko baitu; bihurtu gure Jainkoarengana, guztiz barkabera baita» (Is. 55:7).

13. Zergatik zen egokia damututako gizona kongregazioan berriz onartzea? (Ikusi « Noiz izan zen berriz onartua Korintoko gizona kongregazioan?» taula ere)

13 Jehoba imitatzeko, Korintoko kongregazioko anai-arrebek damututako gizonari ongietorria eman behar zioten, baita maite zutela ziurtatu ere. Anai-arrebek Pauloren jarraibidea bete zutenez, «gauza guztietan esaneko» zirela erakutsi zuten (2 Ko. 2:9). Egia da gizon hura kongregaziotik atera zutenetik hilabete gutxi batzuk baino ez zirela pasa. Baina jasotako diziplinari esker, damutu egin zen. Beraz, ez zegoen gizon hura kongregazioan berriz onartua izateko denbora gehiago itxaroteko beharrik.

NOLA IMITATU DITZAKEGU JEHOBAREN JUSTIZIA ETA ERRUKIA?

14, 15. Zer ikasten dugu Korintoko kongregazioan gertatu zen egoeratik? (2 Pedro 3:9, NWT) (Ikusi irudia ere)

14 Korintoko kongregazioan gertatu zena «guri irakasteko» idatzi zen Biblian (Erm. 15:4, NWT). Pasarte horretatik honakoa ikasten dugu: Jehobak ez dituela kongregazioan bekatu larriak onartzen. Jehoba «errukitsua» denez, damutzen ez den norbait kongregazioan egoten utziko diola pentsa dezakete batzuek. Baina hori ez da Jehobak errukia erakusten duen modua. Jehoba errukitsua da, baina ez permisiboa. Gainera, ez ditu bere arauak beheratzen (Jud. 4). Izan ere, ez litzateke errukitsua izango damutzen ez den norbait bere herrian egoten uztea, horrek kongregazio osoa arriskuan jarriko luke eta (Esa. 13:20; 1 Ko. 15:33).

15 Bestalde, Jehobak ez duela inor suntsitua izaterik nahi ikasten dugu. Berak ahal den guztietan pertsonak salbatu nahi ditu. Beraz, Jehobak errukia erakusten die pentsaera eta jokabidez aldatu eta bere lagunak berriro izan nahi dutenei (Eze. 33:11; irakurri 2 Pedro 3:9, NWT b). Horregatik, Korintoko gizona damutu zenean eta jokabidez aldatu zuenean, Jehobak Paulo erabili zuen kongregazioari hurrengoa azaltzeko: gizon horri barkatu eta kongregazioan ongietorri beroa eman behar ziotela.

Jehobaren maitasuna eta errukia imitatzen ditugu kongregazioan berriz onartuak izan direnei ongietorri beroa ematen diegunean (Ikusi 14 eta 15 paragrafoak)


16. Korinton gertatu zena aztertu ondoren, zer sentitzen duzu Jehobari buruz?

16 Korinton gertatutakoak Jehoba maitekorra, zuzena eta justua dela ikusten laguntzen digu (Sal. 33:5). Ez al gaitu horrek Jainkoa gehiago gorestera motibatzen? Azken finean, denok gara bekatariak eta denok behar dugu bere barkamena. Oso eskertuta gaude Jehobak erreskatea emateaz. Izan ere, horri esker, gure bekatuak barkatu ahal ditu. Zein kontsolagarria eta lasaigarria den Jehobak benetan maite gaituela eta guretzat onena nahi duela jakitea!

17. Zer aztertuko dugu hurrengo artikuluetan?

17 Norbaitek gaur egun bekatu larri bat egiten badu, nola imitatu dezakete adindunek Jehobaren maitasuna eta pertsonari damutzen lagundu? Eta nola erreakzionatu beharko genuke adindunek kongregaziotik norbait ateratzea edo berriz onartzea erabakiko balute? Galdera horiek hurrengo artikuluetan aztertuko ditugu.

sjj 109. KANTA Bihotz-bihotzez maitatu

a 1 Korintoarrei 5:13, NWT: «Jainkoak kanpokoak epaitzen dituen bitartean? “Atera pertsona gaiztoa zuen artetik”».

b 2 Pedro 3:9, NWT: «Jehoba ez da bere promesa betetzeko motela, pertsona batzuek hori uste arren. Horren ordez, zuekin pazientzia dauka ez duelako inor suntsitua izaterik nahi; denak damutzera iristea nahi du».