Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Irakurleen galderak

Irakurleen galderak

2 Tesalonikarrei 3:14 (NWT) aipuan pertsona batzuk «seinala[tzeko]» hitz egiten da. Nork erabakitzen du hori egitea? Adindun taldeak ala kongregazioko anai-arreba bakoitzak?

Paulo apostoluak hurrengoa idatzi zien Tesalonikako kristauei: «Norbaitek gutun honetan esaten duguna ez badu obeditzen, seinalatuta mantendu» (2 Tes. 3:14, NWT). Lehen, jarraibide hori adindunei zuzenduta zegoela esaten genuen. Horrela, kongregazioan norbaitek, aholkua behin baino gehiagotan jaso arren, Biblia printzipioak ez jarraitzea erabakitzen bazuen, adindunek ohartarazpen hitzaldi bat eman ahal zuten. Ondorioz, berriemaileek ez zuten bileretatik eta predikaziotik kanpo anaia edo arreba horrekin harreman sozialik izaten.

Orain, aldiz, aipu hori beste modu batera ulertzen dugu. Pauloren aholkuak kristau bakoitzak egoera zehatz batzuetan hartu beharko duen erabakiari egiten dio erreferentzia. Beraz, ez da beharrezkoa adindunek ohartarazpen hitzaldi bat ematea. Zergatik ulermen aldaketa hau? Azter dezagun Paulok emandako aholkuaren testuingurua.

Paulok kongregazioko batzuek «modu diziplinatuan jokatzen ez» zutela adierazi zuen. Izan ere, Jainkoaren Hitzean oinarritutako aholkua jaso zuten arren, ez zuten kasurik egin nahi. Pauloren aurreko bisita batean, honako agindua eman zuen: «Norbaitek ez badu lanik egin nahi, ez dezala jan». Hala ere, batzuek ez zuten euren beharrak asetzeko lanik egin nahi, nahiz eta hori egiteko gai izan. Gainera, anai-arreba batzuk beraien ardura ez ziren gauzetan sartzen ari ziren. Orduan, nola jokatu behar zuten kristauek modu diziplinatuan jokatzen ez zutenekin? (2 Tes. 3:6, 10-12, NWT).

Paulok honakoa esan zuen: «Seinalatuta mantendu». Jatorrizko hitz grekoak hurrengoa adierazten du: horrelako pertsona bat guretzat influentzia txarra izan daitekeela konturatzea. Paulok jarraibide hori kongregazio osoari eman zion, ez bakarrik adindunei (2 Tes. 1:1; 2 Tes. 3:6, NWT). Beraz, kristau batek beste anaia edo arreba batek Jainkoaren Hitzean oinarritutako aholkuren bati kasurik egiten ez ziola ikusten bazuen, «berarekin adiskidetasuna edukitzeari u[ztea]» erabakiko zuen.

Esan nahi al zuen horrek pertsona horrekin kongregaziotik aterea izan zen norbaitekin bezala jokatu behar zela? Ez, Paulok honakoa ere esan zuelako: «Jarraitu anaia bati bezala aholku ematen». Beraz, kongregazioko anai-arrebek seinalatua izan zenarekin harremana izaten jarraituko zuten bileretan eta predikazioan. Baina aldi berean, bilera sozial edo aisialdian berarekin harreman sozialik ez izatea erabakiko zuten. Zergatik? Paulok esan zuen moduan, «lotsatu dadin». Seinalatua izatearen ondorioz, modu diziplinatuan jokatzen ez zuen kristaua bere jarreraz lotsatu ahalko zen eta, ondorioz, jokabidez aldatzea erabaki zezakeen (2 Tes. 3:14, 15, NWT).

Orduan, nola jakin dezakegu noiz seinalatu norbait? Hasteko, Paulok azaldu bezala, pertsona horren jokabidea diziplinatua ez dela ziurtatu behar dugu. Kristau batzuek, agian, kontzientzian edo gustu pertsonaletan oinarrituta, guk hartuko ez genukeen erabaki bat hartu dute. Eta, beharbada, beste batzuek ofenditu gaituzte. Baina Paulo ez zen kasu horietaz hitz egiten ari. Horren ordez, Jainkoaren Hitzean oinarritutako aholku argiak jaso ondoren nahita desobeditzea erabaki zutenei buruz hitz egiten ari zen Paulo.

Norbaitek Jehobaren arauren bat desobeditzen jarraitzen duela a konturatzen bagara, kristau bakoitzak anaia edo arreba horrekin bilera sozial edo aisialdian harreman sozialik ez izatea erabakiko du. Erabaki hori pertsonala denez, ez genuke horri buruz hurbileko senidea ez den inorekin hitz egingo. Baina pertsona horrekin bileretan eta predikazioan harremana izaten jarraituko genuke. Bere jokabidea zuzentzean, berarekin harreman soziala izango genuke berriro.

a Adibidez, anaia edo arreba batek agian ez du bere beharrak asetzeko lanik egin nahi horretarako gai izan arren, bataiatuta ez dagoen norbaitekin ateratzen jarraitu nahi duela insistitzen du, polemika sortzen du kongregazioan ematen den gida edo Biblia irakaspenak zalantzan jarriz, edo mina egiteko asmoarekin zurrumurruak zabaltzen ditu (1 Ko. 7:39; 2 Ko. 6:14; 2 Tes. 3:11, 12, NWT; 1 Tim. 5:13). Horrelako gauzak egiten jarraitzen dutenek ez dute «modu diziplinatuan» jokatzen.