Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO PROIEKTUA

Jehoba poztu nahi dutenek erabaki onak hartzen dituzte

Jehoba poztu nahi dutenek erabaki onak hartzen dituzte

Irakurri Hasiera 25:29-34 pasartea Esau eta Jakobek erabaki onak hartu ote zituzten ikusteko.

Sakondu testuinguruan. Zer gertatu zen lehenago? (Has. 25:20-28). Zer gertatu zen ondoren? (Has. 27:1-46).

Sakondu detaileetan. Garai hartan, zer pribilegio eta ardura zituen seme nagusiak? (Has. 18:18, 19; w10-S 5/1 13).

  • Beharrezkoa al zen seme nagusia izatea Mesiasen arbaso izateko? (w17.12-S 14-15).

Pentsatu irakaspenetan eta ikasitakoa praktikan jarri. Zergatik ziren Jakobentzat seme nagusiaren bedeinkapenak Esaurentzat baino garrantzitsuagoak? (Heb. 12:16, 17, NWT; w03-S 10/15 28-29). Zer iritzi zuen Jehobak bi anaia hauen inguruan, eta zergatik? (Mal. 1:2, 3). Zer egin ahal izan zuen Esauk erabaki hobeak hartzeko?

  • Galdetu zeure buruari: «Nola erakutsi dezaket Jehoba poztu nahi dudala asteko ordutegia antolatzean, esaterako familia adoraziorako denbora ateratzean?»