Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

38. IKASKETARAKO ARTIKULUA

sjj 25. KANTA Jabego berezia

Abisuei kasu egiten ari al zara?

Abisuei kasu egiten ari al zara?

«Bata eraman egingo dute, eta bestea utzi» (MAT. 24:40).

IDEIA NAGUSIA

Artikulu honetan, Jesusen hiru konparaketa aztertuko ditugu, baita hauek sistemaren amaiera iritsi baino justu lehenago izango den epaiketa garaiarekin zer lotura duten ere.

1. Zer epaiketa gertatuko da hemendik gutxira?

 GARAI zirraragarri batean bizi gara! Laster, Jesusek lurrean bizi diren pertsona guztiak epaituko ditu. Berak, epaiketa hori gertatu aurretik lurrean zer gertatuko zen azaldu zigun. Horretarako, bere presentzia ikusezinaren eta «sistemaren amaieraren seinale» profetiko bat eman zien bere dizipuluei (Mat. 24:3). Profezia hori Mateo 24 eta 25 kapituluetan agertzen da, baita Markos 13 eta Lukas 21 kapituluetako pasarte paraleloetan ere.

2. Zer aztertuko dugu artikulu honetan, eta zergatik izango da lagungarria?

2 Jesusek hiru konparaketa erabili zituen guri erne egoten laguntzeko: ardi eta ahuntzena, birjina zentzudun eta zentzugabeena, eta talentuena. Konparaketa horiek hurrengoa ulertzen laguntzen digute: Jesusek pertsona bakoitza bere ekintzen arabera epaituko duela. Artikulu honetan, konparaketa horiek aztertuko ditugu, baita horietatik zer ikasi dezakegun ere. Aztertuko dugun lehenengo konparaketa ardi eta ahuntzena da.

ARDIAK ETA AHUNTZAK

3. Noiz epaituko ditu Jesusek pertsonak?

3 Ardi eta ahuntzen konparaketan, Jesusek pertsonak ondorengo bi gauzen arabera epaituko dituela azaldu zuen: berri onei nola erantzungo dioten eta gantzutuen alde jarriko diren ala ez (Mat. 25:31-46). «Larrialdi handia[ren]» amaiera aldera, justu Harmagedon aurretik, Jesusek pertsona bakoitza ardia edo ahuntza den erabakiko du (Mat. 24:21). Artzain batek ardiak eta ahuntzak separatzen dituen bezala, Jesusek honakoa egingo du: Gantzutuen alde egiten dutenak, beraien alde egiten ez dutenengandik separatuko ditu.

4. ​Isaias 11:3, 4​ bertseten arabera, zergatik egon gaitezke ziur Jesusek jendea modu justuan epaituko duela? (Ikusi irudia ere)

4 Bibliaren arabera, Jehobak Jesus Epaile izendatu du. Berak jendea modu justuan epaituko du beti (Irakurri Isaias 11:3, 4). Jesusek pertsonek egiten, pentsatzen eta esaten duten horretan jartzen du arreta, baita bere anaia gantzutuak tratatzen dituzten moduan ere (Mat. 12:36, 37; 25:40). Gantzutuen eta hauen lanaren alde nortzuk jarri diren ere jakingo du. a Nola egiten dute Jesu Kristoren anaien alde ardiak bezalakoak direnek? Modurik garrantzitsuenetako bat beraiei predikazioan laguntzea da. Hori egiten dutenek «zintzo» bezala izango dira epaituak, eta lurrean «betirako bizi[tzeko]» esperantza izango dute (Mat. 25:46; Ap. 7:16, 17). Hori bai sari paregabea! Larrialdi handian zehar eta ondoren leial mantentzen badira, beraien izenek «biziaren liburuan» egoten jarraituko dute (Ap. 20:15).

Hemendik gutxira, Jesusek pertsonak ardi edo ahuntz bezala epaituko ditu (Ikusi 4. paragrafoa)


5. Zer ikasten dugu ardi eta ahuntzen konparaketatik, eta nori dago zuzenduta?

5 Erakutsi leiala zarela. Ardien eta ahuntzen konparaketa lurrean bizitzeko esperantza dutenei bereziki dago zuzenduta. Hauek hainbat modutan erakusten dute fedea dutela. Alde batetik, gantzutuei predikazioan laguntzen diete. Bestetik, Jesusek aukeratu duen morroi leial eta zentzudunaren gida leialki jarraitzen dute (Mat. 24:45). Baina zeruan bizitzeko esperantza dutenek ere konparaketa horren abisuari kasu egin behar diote. Zergatik? Jesusek, gantzutuek egiten, pentsatzen eta esaten duten horretan ere jarriko duelako arreta. Beraz, beraiek ere leialak direla erakutsi beharko dute. Horregatik, Jesusek Mateo 25. kapituluan agertzen diren beste bi konparaketa aipatu zituen. Konparaketa horietan, gantzutuentzat abisu zehatzak daude. Azter dezagun lehenik birjina zentzudun eta zentzugabeen konparaketa.

BIRJINA ZENTZUDUNAK ETA ZENTZUGABEAK

6. Zergatik izan ziren zentzudunak bost birjinak? (Mateo 25:6-10)

6 Birjinen konparaketan, Jesusek senargai batekin elkartuko ziren hamar birjinari buruz hitz egin zuen (Mat. 25:1-4). Denek senargaiarekin ezkontzara joan nahi zuten. Jesusek bost birjina «zentzudun[ak]» zirela esan zuen, eta beste bostak, aldiz, «zentzugabe[ak]». Birjina zentzudunak prestatuta eta adi zeuden, senargaiari behar bezainbeste itxaroteko prest, baita gauean berandu heltzen bazen ere. Horregatik, olio lanparak erosi zituzten gauean argia izateko. Gainera, behar baino olio gehiago erosi zuten senargaia berandu iristen bazen ere lanparak piztuta mantendu ahal izateko (Irakurri Mateo 25:6-10). Senargaia heldu zenean, birjina zentzudunak berarekin batera ezkontzara sartu ziren. Antzera, Jesus heltzen denean, gantzutuek adi egonez eta leial izanez prest daudela erakusten badute, beraien saria jasoko dute: senargaiarekin, Jesusekin batera zeruko Erreinuan sartzea b (Ap. 7:1-3). Baina zer gertatu zen birjina zentzugabeekin?

7. Zer gertatu zitzaien birjina zentzugabeei, eta zergatik?

7 Birjina zentzudunak ez bezala, bost birjina zentzugabeak ez zeuden senargaia heldu zenerako prest. Beraien lanparak itzaltzear zeuden, eta ez zuten olio gehiagorik eraman. Senargaia handik gutxira iritsiko zela jakin zutenean, olio gehiago erostera joan behar izan zuten. Baina senargaia heldu zenerako, beraiek ez ziren oraindik itzuli. Orduan, «prest zeuden birjinak ezkontzara sartu ziren [senargaiarekin], eta atea itxi egin zen» (Mat. 25:10). Beranduago, birjina zentzugabeek, bueltatzean, ezkontzara sartu nahi izan zuten. Baina senargaiak esan zien: «Ez zaituztet ezagutzen» (Mat. 25:11, 12). Birjina horiek ez zeuden senargaiari behar bezainbeste itxaroteko prestatuta. Zer ikasten dute gantzutuek konparaketa horretatik?

8, 9. Zer ikasi dezakete gantzutuek birjinen konparaketatik? (Ikusi irudia ere)

8 Erakutsi prestatuta eta adi zaudela. Jesusek ez zuen aurresan bi talde ezberdinetako gantzutuak egongo zirenik, hau da, sistema honen amaiera arte itxaroteko prestatuta egongo zirenak eta hori egingo ez zutenak. Horren ordez, gantzutuei, azkenera arte leial mantentzeko prestatuta ez bazeuden, zer gertatuko zitzaien azaldu zuen: Ez zuten beraien saria jasoko (Joan 14:3, 4). Hori oso serioa da! Zeruko edo lurreko esperantza dugun axola gabe, denok egin beharko genioke kasu birjinen konparaketan ematen den abisuari. Beraz, gutako bakoitza azkenera arte irauteko erne eta prestatuta egon beharko genuke (Mat. 24:13).

9 Birjinen konparaketaren bidez, Jesusek prestatuta eta adi egotea zein garrantzitsua den erakutsi zuen. Ondoren, beste konparaketa bat azaldu zuen: talentuena. Konparaketa horretan, langileak izatearen garrantzia azpimarratzen da.

Garrantzitsua da gu guztiok birjinen konparaketari arreta jartzea, prestatuta, adi eta amaiera arte irauteko prest egonez (Ikusi 8 eta 9 paragrafoak)


TALENTUAK

10. Nola erakutsi zuten bi morroik leialak zirela? (Mateo 25:19-23)

10 Talentuen konparaketan, Jesusek hiru morroiri buruz hitz egin zuen. Horietako bi beraien nagusiari leialak izan ziren; bestea, aldiz, ez (Mat. 25:14-18). Nola erakutsi zuten bi morroik leialak zirela? Beraien nagusiarentzat diru gehiago lortzeko gogor lan eginez. Atzerrira bidaiatu aurretik, nagusiak hiru morroiei talentuak, hau da, diru kopuru handiak eman zizkien. Bi morroi leialak langileak ziren eta dirua zentzu onez erabili zuten. Zein izan zen emaitza? Nagusia itzuli zenerako, jasotako dirua bikoiztu zuten. Orduan, nagusiak zoriondu zituen, eta bi morroiak berarekin batera poztu ziren (Irakurri Mateo 25:19-23). Baina zer gertatu zen hirugarren morroiarekin? Zer egin zuen berak nagusiak eman zion diruarekin?

11. Zer gertatu zitzaion «alferra» zen morroiari, eta zergatik?

11 Talentu bat jaso zuen hirugarren morroia, aldiz, «alferra» zen. Nagusiak morroiak honakoa egitea espero zuen: jaso zuen talentua zentzu onez erabiltzea. Baina berak lurperatu egin zuen eta nagusia itzuli zenean, jasotako talentu bakar hori bueltatu zion. Beraz, morroiak ez zuen jarrera onik izan. Izan ere, bere nagusiarentzat diru gehiago lortzeko ez saiatzeagatik barkamena eskatu ordez, bere nagusia «gizon zorrotza» zela esan zuen. Ondorioz, morroiak ez zuen bere nagusiaren aprobazioa jaso. Gainera, nagusiak talentua kendu eta bere etxetik bota egin zuen (Mat. 25:24, 26-30).

12. Nortzuk irudikatzen dituzte bi morroi leialek gaur egun?

12 Bi morroi leialek kristau gantzutu leialak irudikatzen dituzte. Beraien nagusiak, Jesusek, berarekin batera poztera gonbidatzen ditu. Gainera, zeruko saria jasoko dute: lehenengo berpizkundea (Mat. 25:21, 23; Ap. 20:5b). Bestalde, morroi alferraren eredu txarretik, gantzutuek abisu bat jasotzen dute. Zergatik diogu hau?

13, 14. Zer ikasten dute gantzutuek talentuen konparaketatik? (Ikusi irudia ere)

13 Erakutsi langilea zarela. Talentuen eta birjinen konparaketetan, Jesusek ez zuen gantzutuak alfer bihurtuko zirenik aurresan. Horren ordez, gantzutuek beraien gogo bizia galtzen badute zer gertatuko den azaldu zuen. Horregatik, Jainkoak «deitu eta aukeratu» dituen arren, dei hori «sendotzen» saiatzen ez badira, gantzutuek ezingo dute zeruko Erreinuan sartu (2 Ped. 1:10).

14 Birjinei eta talentuei buruzko konparaketek argi uzten dute kristau gantzutu guztiek prestatuta eta adi egon behar dutela, baita langileak izan behar dutela ere. Baina horretaz gain, Mateo 24:40, 41 pasartean aurkitzen dugun beste abisu bat ere eman zien Jesusek. Abisu hori gantzutuen azken epaiketarekin, hau da, gantzutuek azken zigilua jasotzen duten momentuarekin lotuta dago.

Jesusek gantzutuek amaiera arte gogor lan egitea nahi du (Ikusi 13 eta 14 paragrafoak) d


NOR «ERAMAN[GO] DUTE»?

15, 16. Nola azpimarratzen dute Mateo 24:40, 41​eko hitzek gantzutuek erne mantendu behar dutela?

15 Hiru konparaketa horiek azaldu aurretik, Jesusek gantzutuen azken epaiketa deskribatu zuen, aprobazioa nork jasoko zuen adieraziz. Soroan lan egiten ari ziren bi gizon eta errotan lan egiten ari ziren bi emakumeri buruz hitz egin zuen. Bi gizonek eta bi emakumeek lan berdina egiten zutela eman zezakeen. Baina Jesusek «bata eraman egingo [zutela], eta bestea utzi» egingo zutela esan zuen (Irakurri Mateo 24:40, 41). Ondoren, bere jarraitzaileei hurrengo abisua eman zien: «Beraz, segi erne egoten ez dakizuelako zuen Jauna zein egunetan etorriko den» (Mat. 24:42). Jesusek antzeko zerbait esan zuen birjinen konparaketa azaldu ondoren (Mat. 25:13). Dirudienez, Jesusen hitz horiek birjinen konparaketan azaldutakoarekin lotuta daude. Berak leialak diren gantzutuak bakarrik «eraman[go]» ditu zeruko Erreinura (Joan 14:3).

16 Erakutsi erne zaudela. Espiritualki erne mantentzen ez diren gantzutuak ez dira «aukeratuak» direnekin batera elkartuak izango (Mat. 24:31). Eta lurrean betirako bizitzeko esperantza dutenek ere erne eta leial mantendu beharko lukete.

17. Zergatik ez dugu kezkatu behar Jehobak azken urteotan norbait gantzutu izateko aukeratu badu?

17 Jehoba ondo ezagutzen dugunez, ziur gaude berak egiten duen guztia zuzena dela. Beraz, ez dugu kezkatu behar Jehobak azken urteotan pertsona leial batzuk gantzutu izateko aukeratu baditu. c Gogoratu dezagun Jesusek, mahastiaren konparaketan, 11. orduan lanean hasi ziren langileei buruz esan zuena (Mat. 20:1-16). Mahastian egunaren amaieran lanean hasi zirenek eta egunaren hasieran lanean hasi zirenek soldata bera jaso zuten. Era berean, leial mantentzen diren gantzutu guztiek jasoko dute zeruko saria, aukeratuak noiz diren inporta gabe.

KASU EGIN ABISUEI

18, 19. Zer ikasi dugu aztertutako konparaketetatik?

18 Zer aztertu dugu artikulu honetan? Ardi eta ahuntzen konparaketak lurrean betirako bizitzeko esperantza dutenenei Jehobari leial mantentzearen garrantzia azpimarratzen die, bai orain, baita larrialdi handian zehar ere. Etorkizunean, justu Harmagedon aurretik, Jesusek leial bezala epaituko dituenak «betirako bizia» lortuko dute (Mat. 25:46).

19 Gantzutuek beste bi konparaketen bidez abisuak jasotzen dituztela ere aztertu dugu. Birjina zentzudun eta zentzugabeen konparaketan, bost birjina zuhurrak izan ziren. Beraiek prestatuta eta adi egon ziren, senargaia behar bezainbeste itxaroteko prest. Birjina zentzugabeak, aldiz, ez ziren prestatuta egon. Horregatik, senargaiak ez zien ezkontzara sartzen utzi. Guk ere, Jesusek sistemaren azkena ekarri arte behar bezainbeste denbora itxaroteko prestatuta egon behar dugu. Bestalde, talentuen konparaketan, langileak izan ziren bi morroi leialen eredua aztertu dugu. Beraiek gogor egin zuten lan bere nagusiarentzat diru gehiago irabazteko eta, ondorioz, bere aprobazioa lortu zuten. Morroi alferra, aldiz, baztertua izan zen. Zer ikasten dugu? Jehobaren zerbitzuan lanpetuta mantendu behar dugula azkenera arte. Azkenik, Jesusek gantzutuak zerura «eraman» ditzan, hauek erne mantendu behar dutela ikusi dugu. Gantzutuek irrikaz espero dute Jesusek zeruan «elkartuko» dituen momentua. Harmagedon ondoren, Jesusen emaztegai izango dira Bildotsaren ezkontzan (2 Tes. 2:1; Ap. 19:7, 9).

20. Zer egingo du Jehobak bere abisuei kasu egiten dietenen alde?

20 Jesusen epaiketa iristear dago, baina ez dugu beldurrik izan behar. Leial mantentzen bagara, gure zeruko Aita maitekorrak «normala dena baino handiagoa den indarra» emango digu «Gizonaren Semearen aurrean zutik egon ahal izateko», hau da, zintzo bezala epaituak izateko (2 Ko. 4:7, NWT; Luk. 21:36). Gure esperantza zeruan edo lurrean bizitzea den axola gabe, Jesusen konparaketetan azaltzen diren abisuei kasu egiten badiegu, Jehoba poztuko dugu. Gainera, Jehobaren merezigabeko eskuzabaltasunari esker, gure izenak «biziaren liburuan» idatzita egongo dira (Dan. 12:1; Ap. 3:5).

sjj 26. KANTA Lagundu nauzue

a Ikusi «Zer dakigu Jehobak larrialdi handian pertsonak epaituko dituen moduari buruz?» artikulua, aldizkari honetako 2024​ko maiatzeko alean.

b Informazio gehiagorako, ikusi «¿Logrará usted mantenerse alerta?» («“ Veilleras-tu “ ?») artikulua, aldizkari honetako 2015​eko martxoaren 15​eko alean.

d IRUDIAREN AZALPENA: Arreba gantzutu bat predikazioan aurkitu duen emakume gazte batekin Biblia aztertzen ari da.