IKASKETARAKO PROIEKTUA
Nola iraun dezakegu injustizien aurrean?
Irakurri Hasiera 37:23-28; 39:17-23ko pasartea eta Joseren bizipena aztertu injustizien aurrean nola iraun ikasteko.
Aztertu testuingurua. Zergatik tratatu zuten Jose modu injustuan? (Has. 37:3-11; 39:1, 6-10). Zenbat denbora iraun behar izan zuen Josek injustizien aurrean? (Has. 37:2; 41:46). Garai hartan, zer egin zuen Jehobak Joseren alde, eta zer ez? (Has. 39:2, 21; w23.01 17 ¶13).
Sakondu. Potifarren emazteak Joseri buruz esandakoa gezurra zen. Hala ere, Bibliak ez du esaten Josek bere burua defendatu zuenik Potifarren emaztearen salaketa faltsuen aurrean. Hurrengo aipuek honetan pentsatzen laguntzen digute: Zergatik aukeratu zuen beharbada Josek isilik mantentzea? Zergatik ez dugu xehetasun guztiak ezagutzea espero behar? (Esa. 20:2; Joan 21:25; Eg. 21:37). Zer ezaugarrik lagundu zioten ziurrenik Joseri injustizien aurrean irauten? (Mik. 7:7; Luk. 14:11; St. 1:2, 3).
Pentsatu irakaspenetan. Galdetu zeure buruari:
-
«Zer tratu injustu espero dezaket Jesusen dizipulua izateagatik?» (Luk. 21:12, 16, 17; Heb. 10:33, 34).
-
«Zer egin ahal dut orain injustizien aurrean irauteko?» (Sal. 62:8, 9 [62:7, 8, NWT]; Sal. 105:17-19, NWT; w19.07 2-7).