BIBLIAKO IDEIA BATEN AZALPENA
Erreskatea ordaindu aurreko bekatuen barkamena
Jesusek bere odolarekin ordaindutako sakrifizioaren bidez, hau da, erreskatearen bidez bakarrik lortu dezakegu gure bekatuen barkamena (Efe. 1:7). Baina Bibliak honakoa dio: «Jainkoa tolerantea izan zenez, iraganeko bekatuak barkatu zituen»; hau da, Jesusen erreskatearen aurreko bekatuak barkatu zituen Jainkoak (Erm. 3:25, NWT; oharra). Orduan, nola barkatu ahal zituen Jehobak erreskatea ordaindu aurreko bekatuak eta, aldi berean, Jainko justua izaten jarraitu?
Jehobak «ondorengotza» bat promestu zuen. Ondorengotza honi esker, Berarengan eta bere promesetan fedea zutenek salbamena lortuko zuten. Jehobak promes hori egin zuenean, momentu horretan bertan erreskatea ordaindu izan balu bezala izan zen (Has. 3:15; 22:18). Jehoba guztiz ziur zegoen, Berak eskatutako momentuan, Jesus erreskatea eskaintzeko prest egongo zela (Gal. 4:4; Heb. 10:7-10). Jesus lurrean egon zenean, Jehobak bekatuak barkatzeko autoritatea eman zion, nahiz eta erreskatea oraindik ordainduta ez egon. Jesusek bazekien etorkizunean eskainiko zuen sakrifizioak fedea zutenen bekatuak estaliko zituela. Horregatik barkatu ahal izan zituen pertsona hauen bekatuak (Mat. 9:2-6).