Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

11. IKASKETARAKO ARTIKULUA

sjj 129. KANTA Iraun dezagun

Jehoba zerbitzatzen jarraitu dezakezu dezepzioak izan arren

Jehoba zerbitzatzen jarraitu dezakezu dezepzioak izan arren

«Niregatik nekeak jasan dituzu» (AP. 2:3).

IDEIA NAGUSIA

Dezepzioak sufritu arren, Jehoba zerbitzatzen jarraitu dezakegu.

1. Zeintzuk dira Jehobaren erakundearen parte izateagatik jasotzen ditugun bedeinkapen batzuk?

 ZEIN eskertuta gauden azken egun zail hauetan Jehobaren erakundearen parte izateagatik! Bizitza mundu honetan gero eta konplikatuagoa da. Baina Jehobak familia espiritual bat eman digu gu laguntzeko (Sal. 133:1). Gainera, familia zoriontsua izaten laguntzen gaitu (Efe. 5:33–6:1). Eta antsietateari aurre egiteko eta zoriontasuna izateko jakinduria ematen digu.

2. Zer egin behar dugu, eta zergatik?

2 Hala ere, gogor lan egin behar dugu Jehoba leialki zerbitzatzen jarraitzeko. Zergatik? Batzuetan, besteek esan edo egiten dutenarengatik minduta sentitu gaitezkeelako. Gainera, egiten ditugun akatsengatik desanimatu gaitezke, bereziki behin eta berriz akats berean erortzen bagara. Horregatik, Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko gai izan behar dugu hurrengo egoeretan: 1) anaia edo arreba batek mintzen gaituenean, 2) gure ezkontideak dezepzionatzen gaituenean, eta 3) gure akatsen erruz desanimatuta sentitzen garenean. Artikulu honetan, egoera bakoitza aztertuko dugu. Horretaz gain, leial mantendu ziren hiru Biblia eredutatik zer ikasi dezakegun ikusiko dugu.

JEHOBA ZERBITZATZEN JARRAITU NAHIZ ETA ANAIA EDO ARREBA BATEK ZU MINDU

3. Zer zailtasuni egiten diogu aurre Jehobaren zerbitzariok?

3 Zailtasuna. Anai-arreba batzuen izaeraren gauza batzuk molestatzen gaituzte. Beste batzuek, agian, dezepzionatu edo zakarki tratatu gaitzakete. Bestalde, aurrea hartzen duten anaiek akatsak egin ditzakete. Ondorioz, batzuek hau Jainkoaren erakundea ote den zalantzan jarri dezakete. Mindu dituztenengandik urruntzera edo bileretara joateari uztera ere iritsi daitezke, «denek bat eginik» Jainkoa zerbitzatu beharrean (Sof. 3:9). Baina, erabaki zuhurra al da hau? Biblia garaiko zerbitzari leial batek antzeko zailtasunak izan zituen. Azter dezagun zer ikasi dezakegun bere eredutik.

4. Zer zailtasuni egin zizkion aurre Paulo apostoluak?

4 Bibliako eredua. Paulo apostolua ez zen anai-arrebekin azkar ofenditu. Adibidez, Jerusalemgo kongregazioko batzuek Paulo ezagutzean, ez zuten sinetsi kristau bihurtu zenik (Eg. 9:26). Beranduago, Pauloren izena zikintzeko asmoz, batzuek berari buruz gauza txarrak esaten hasi ziren (2 Ko. 10:10). Bestalde, Paulok adindun bat erabaki txar bat hartzen ikusi zuen. Erabaki honek anai-arrebak estropezu egitera eraman ahal zituen (Gal. 2:11, 12). Azkenik, Pauloren gertuko lankide zen Markosek asko dezepzionatu zuen (Eg. 15:37, 38). Mindu egin zuten anai-arrebekin gehiago ez elkartzea erabaki zezakeen Paulok. Baina, hori egin beharrean, anai-arreben gauza onak ikusten jarraitu zuen eta Jehobaren zerbitzuan lanpeturik mantendu zen. Zerk lagundu zion Paulori Jehoba zerbitzatzen jarraitzen?

5. Zerk lagundu zion Paulori anai-arrebengandik gertu mantentzen? (Kolosarrei 3:13, 14) (Ikusi irudia ere)

5 Paulok asko maite zituen anai-arrebak. Besteei zien maitasunak anai-arreben ezaugarri onetan, eta ez beraien inperfekzioetan, arreta jartzen lagundu zion. Gainera, maitasun horrek Kolosarrei 3:13, 14 (Irakurri) bertsetetan idatzi zuena praktikan jartzera bultzatu zuen. Honen adibide bat Paulok Markosekin jokatu zuen modua da. Pauloren lehen misiolari bidaian, Markosek alde egin zuen. Hala ere, Paulo ez zen betirako haserre egon. Beranduago, Kolosako kongregazioari idazterakoan, Markos lankide ona zela esan zuen, baita berarentzat «oso kontsolagarri[a]» izan zela ere (Kol. 4:10, 11). Gainera, Paulo Erroman preso egon zenean, Markos etortzeko eskatu zuen, bera lagundu zezan (2 Tim. 4:11). Beraz, argi dago Paulok anai-arrebei barkatzen eta beraiengandik gertu egoten jarraitu zuela. Zer ikasi dezakegu Pauloren eredutik?

Hasiera batean, Paulo eta Bernabe Markosen inguruan desados egon ziren. Baina, Paulo ez zen beraiekin betirako haserre egon eta, beranduago, Markosekin lan egiteko prest egon zen (Ikusi 5. paragrafoa)


6, 7. Anai-arrebek akatsak egin arren, nola jarraitu dezakegu beraiei maitasuna erakusten? (1 Joan 4:7)

6 Ikasgaia. Guk anai-arrebei maitasuna erakusten jarraitzea nahi du Jehobak (Irakurri 1 Joan 4:7). Anaia edo arrebaren batek gurekin gaizki jokatzen duenean, ez genuke pentsatu behar nahita mindu gaituenik. Hobe da honakoa pentsatzea: Biblia printzipioak jarraitu nahi dituela eta pentsatu gabe jokatu duela (Esa. 12:18). Jainkoak bere zerbitzari leialak maite ditu, nahiz eta hauek akatsak egin. Berak ez gaitu baztertzen eta ez du erresuminduta jarraitzen (Sal. 103:9). Zein garrantzitsua den gure Aita barkabera imitatzea! (Efe. 4:32–5:1).

7 Bestalde, gogoratu azkena gero eta gertuago dagoenez, gure anai-arrebengandik gertu mantendu behar dugula. Pertsekuzioa areagotzea espero dezakegu. Agian, gure fedearengatik kartzelara eramango gaituzte. Hori gertatzen bada, gure anai-arrebak inoiz baino gehiago beharko ditugu (Esa. 17:17). Ikusi zer gertatu zitzaion Josep a izeneko Espainiako adindun bati. Bera eta beste anaia batzuk espetxeratuak izan ziren euren neutraltasunarengatik. Berak dio: «Espetxean denok elkarrekin bizi ginenez, erraza zen batzuetan gure artean haserretzea. Beraz, elkarren artean ondo eramaten saiatu behar genuen eta askatasunez elkarri barkatu behar genion. Honi esker, batuta mantendu ginen eta elkar babestu genuen. Hau oso beharrezkoa zen, Jehoba zerbitzatzen ez zuten pertsonez inguratuta geundelako. Behin, besoa zauritu nuen eta benda bat jarri behar izan zidaten. Ondorioz, ez nintzen gauzak neure kabuz egiteko gai. Baina anaia batek nire arropa garbitu eta ni zaindu ninduen. Benetako maitasuna sentitu nuen gehien behar nuen momentuan». Dudarik gabe, arrazoi asko ditugu anai-arrebekin ditugun arazoak orain konpontzeko!

JEHOBA ZERBITZATZEN JARRAITU NAHIZ ETA ZURE EZKONTIDEAK ZU DEZEPZIONATU

8. Zer zailtasuni egiten diote aurre ezkonduta daudenek?

8 Zailtasuna. Ezkonduta daudenek beraien bizitzan «zailtasunak izango» dituztela onartzen du Bibliak (1 Ko. 7:28, NWT). Zergatik? Senarra eta emaztea inperfektuak direlako, eta bakoitzak gustu eta ezaugarri ezberdinak dituelako. Gainera, baliteke kultura edo jatorri ezberdinak izatea. Bestalde, ezkontideek ezkondu aurretik bistakoak ez ziren jokabide batzuk azaldu ditzakete denborarekin. Hauetako gauzaren batek arazoak sor ditzake ezkon bizitzan. Ondorioz, bakoitzak bere akatsak onartu eta konponbidea bilatzeko lan egin beharrean, elkarri errua bota ahal diote. Aukera bakarra banatzea edo dibortziatzea dela pentsatzera iritsi daitezke. Baina konponduko al dira euren arazoak erabaki hori hartzen badute? b Biblian, ezkon harreman oso-oso zaila izan zuen emakume bati buruz hitz egiten da. Azter dezagun zer ikasi dezakegun bere eredutik.

9. Zer zailtasuni egin zion aurre Abigailek?

9 Bibliako eredua. Abigail Nabal izeneko gizon batekin zegoen ezkonduta. Nabal zakarra eta gaiztoa zela dio Bibliak (1 Sam. 25:3). Beraz, oso zaila izan beharko zen Abigailentzat horrelako gizon batekin bizitzea. Izan al zuen Abigailek bere ezkon harremana amaitzeko aukerarik? Bai. Nabalek Dabid eta bere gizonak iraindu zituen. Ondorioz, Dabidek Abigailen senarra hiltzeko intentzioa izan zuen (1 Sam. 25:9-13). Abigailek momentu hori aprobetxatu zezakeen, ihes eginez eta Dabidi Nabal hiltzen utziz. Baina, horren ordez, Dabidekin hitz egin eta Nabal ez hiltzeko konbentzitu zuen (1 Sam. 25:23-27). Zerk motibatu zuen Abigail hau egitera?

10. Zerk motibatu zuen ziurrenik Abigail bere ezkon harremana mantentzen hau zaila izan arren?

10 Abigailek Jehoba maite zuen eta Berak ezkon harremanerako ezarritako arauak errespetatzen zituen. Ziurrenik bazekien Jainkoak zer esan zien Adam eta Ebari elkartu zituenean (Has. 2:24). Abigailek bazekien Jehobarentzat ezkon harremana sakratua zela. Jehoba poztu nahi zuenez, bere etxekoak, baita bere senarra ere, babesteko edozer gauza egitera motibatuta sentitu zen. Emakume honek azkar jokatu zuen Dabidek Nabal hil ez zezan. Gainera, barkamena eskatzeko prest egon zen nahiz eta berak gaizki ez jokatu. Dudarik gabe, Jehobak berekoia ez zen emakume ausart hau maite zuen. Zer ikasi dezakete emazteek eta senarrek Abigailen eredutik?

11. a) Zer eskatzen die Jehobak senar-emazteei? (Efesoarrei 5:33) b) Carmenek bere ezkon harremana salbatzeko egindakoa ikusiz, zer ikasten dugu? (Ikusi irudia ere)

11 Ikasgaia. Jehobak senar-emazteei ezkon harremana errespetatzeko eskatzen die, baita ezkontidearekin bizitzea zaila bada ere. Ezkontideek arazoak konpontzeko gogor lan egiten dutenean eta berekoia ez den maitasuna eta errespetua elkarri erakusten diotenean, Jehoba pozten dute (Irakurri Efesoarrei 5:33). Aztertu dezagun Carmenen eredua. Ezkondu eta sei urtetara, Carmen Jehobaren lekukoekin Biblia aztertzen hasi eta, denborarekin, bataiatu egin zen. Carmenek dio: «Nire senarrari ez zitzaion gustatu hartu nuen erabakia. Bileretara joateko berarekin denbora gutxiago pasatzen nuenez, nirekin haserretu egin zen. Ni iraintzen ninduen eta utzi egingo ninduela esaten zidan». Egoera zaila izan arren, Carmenek ez zuen amore eman. 50 urtez gogor saiatu zen bere senarra maitatzen eta errespetatzen. «Urteak joan ahala, nire senarra nola sentitzen zen hobeto ulertu eta modu atseginean hitz egiten ikasi nuen. Jehobarentzat ezkon harremana sakratua dela dakidanez, ahal nuen guztia egin nuen hau babesteko. Jehoba maitatzen dudanez, ez nuen inoiz nire senarra utzi». c Beraz, zailtasunak azaltzen badira, ziur egon zaitezke Jehobak zure ezkon harremanean amore ez ematen lagunduko zaituela.

Abigail bere etxekoak babesteko ahal zuen guztia egiteko prest egon zen. Zer ikasi dezakegu bere eredutik? (Ikusi 11. paragrafoa)


JEHOBA ZERBITZATZEN JARRAITU NAHIZ ETA ZURE AKATSENGATIK DESANIMATUTA SENTITU

12. Bekatu larri batean erortzen bagara, zer zailtasuni egin beharko diogu aurre agian?

12 Zailtasuna. Bekatu larri batean erortzen bagara, oso desanimatuta sentitu gaitezke. Gure bekatuaren erruz «hautsita eta zapalduta» sentitu gaitezkeela onartzen du Bibliak (Sal. 51:17, NWT). Aztertu dezagun Albert izeneko anaia baten eredua. Hainbat urtez gogor saiatu ondoren, kongregazioko laguntzaile izendatu zuten. Hala ere, beranduago, bekatu larri batean erori zen. Jehoba traizionatu zuela konturatzean, berak dio: «Nire kontzientziak lur jota utzi ninduen. Negarrez nengoela, otoitz egin nion Jehobari. Honakoa pentsatzen nuela gogoratzen dut: Jehoba dezepzionatu nuenez, ez zituela nire otoitzak inoiz entzungo». Bekatu larri batean erortzen bagara, Jehobak abandonatu gaituela sentitu dezakegu. Eta ondorioz, Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko arrazoirik ez dugula pentsatu dezakegu (Sal. 38:4). Horrela sentitu bazara, Pedroren eredua aztertzeak lagunduko dizu. Zergatik? Bekatu larri batean erori zen arren, Jehoba zerbitzatzen jarraitu zuelako.

13. Zer bekatu larrian erori zen Pedro apostolua, eta zerk eraman zuen hori egitera?

13 Biblia eredua. Jesus hil aurreko gauean, Pedro apostoluak akats asko egin zituen, eta ondorioz, bekatu larri batean erori zen. Hasteko, Pedrok bere buruarengan gehiegizko konfiantza zuela erakutsi zuen. Izan ere, beste apostoluek Jesus abandonatzen bazuten ere, bera leial mantenduko zela esan zuen (Mar. 14:27-29). Ondoren, Getsemaniko baratzean zegoela, Pedrok ez zuen esna mantentzea lortu (Mar. 14:32, 37-41). Gero, Jesus atxilotzera etorri zirenean, Pedrok abandonatu egin zuen (Mar. 14:50). Azkenik, Pedrok Jesus ezagutzen zuela hiru aldiz ukatu zuen; zin egin eta guzti egin zuen (Mar. 14:66-71). Egin zuen bekatu larriaz konturatu zenean, nola erreakzionatu zuen Pedrok? Erruarengatik lur jota geratu zen eta negarrari eman zion (Mar. 14:72). Ezin dugu imajinatu zer sentimendu izango zituen Pedrok ordu batzuk beranduago bere lagun Jesus exekutatu zutenean. Ezer gutxi zela sentituko zuen Pedrok.

14. Zerk lagundu zion Pedrori Jehoba zerbitzatzen jarraitzen? (Ikusi irudia)

14 Hainbat arrazoirengatik Pedrok Jehoba zerbitzatzen jarraitu ahal izan zuen. Hasteko, ez zen besteengandik isolatu. Izan ere, beste dizipuluengana jo eta beraiengandik kontsolamendua jaso zuen (Luk. 24:33). Gainera, Jesus berpiztu zenean, Pedrori agertu eta, ziurrenik, animatu egin zuen (Luk. 24:34; 1 Ko. 15:5). Beranduago, Jesusek bere lagun Pedrori errieta egin beharrean, ardura gehiago emango zizkiola esan zion (Joan 21:15-17). Pedrok bekatu larri bat egin zuela jakin arren, ez zuen amore eman. Zergatik? Ziur zegoelako bere Maisu Jesusek oraindik maite zuela. Gainera, beste dizipuluek Pedro laguntzen jarraitu zuten. Zer ikasi dezakegu Pedroren eredutik?

Joan 21:​15-17 aipuak erakusten duen bezala, Jesusek Pedro maitatzen jarraitu zuen. Honek Pedrori Jehoba zerbitzatzen jarraitzen lagundu zion (Ikusi 14. paragrafoa)


15. Zertaz nahi du Jehobak gu ziur egotea? (86. Salmoa 5; Erromatarrei 8:38, 39) (Ikusi irudia ere)

15 Ikasgaia. Jehobak gu ondorengoaz ziur egotea nahi du: maite gaituela eta barkatzeko prest dagoela (Irakurri 86. Salmoa 5; Erromatarrei 8:38, 39). Bekatu egiten dugunean errudun sentitzen gara. Hau normala da, baita ona ere. Baina ez dugu pentsatu behar Jehobak ez gaituela maitatuko edo ez digula barkatuko. Horren ordez, laguntza bilatu beharko genuke segituan. Aurretik aipatutako Albert-ek dio: «Tentazio baten aurrean konfiantza neure buruan jarri nuenez, bekatu egin nuen». Adindunekin hitz egin behar zuela konturatu zen. Berak dio: «Adindunekin hitz egitean, Jehobak maite nauela sentitzen lagundu zidaten. Eta beraiek ere maite nindutela sentitu nuen. Jehobak ez ninduela abandonatu sinesten lagundu zidaten». Gu ere ziur egon gaitezke gure bekatuez damutzen bagara, laguntza bilatzen badugu eta akats berberak ez errepikatzen gogor saiatzen bagara, Jehobak bihotz-bihotzez maitatuko gaituela eta barkatuko digula (1 Joan 1:8, 9). Honetaz ziur egoteak akats bat egitean amore ez ematen lagunduko gaitu.

Nola sentitzen zara adindunek zu laguntzeko gogor lan egiten dutenean? (Ikusi 15. paragrafoa)


16. Zergatik duzu Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko determinazioa?

16 Jehobak asko eskertzen ditu azken egun zail hauetan bera zerbitzatzeko egiten ditugun esfortzuak. Jehobaren laguntzarekin, dezepzioak izanda ere, bera zerbitzatzen jarraitu ahal dugu. Lehenik, gure anai-arrebek mintzen gaituztenean ere, maitatzen jarraitu eta barkatu ahal diegu. Bestalde, Jainkoa bihotz-bihotzez maite dugula eta ezkon harremana errespetatzen dugula erakutsi dezakegu. Nola? Gure ezkontidearekin izan ditzakegun arazoak konpontzeko ahal dugun guztia eginez. Azkenik, bekatu batean erortzen bagara, Jehobaren laguntza bilatu, bere maitasuna eta barkamena onartu eta bera zerbitzatzen jarraitu dezakegu. Ziur egon gaitezke bedeinkapen ugari jasoko ditugula ondo dagoena egiten jarraitzen badugu amore eman gabe (Gal. 6:9).

NOLA JARRAITU DEZAKEGU JEHOBA ZERBITZATZEN ...

  • anaia edo arrebaren batek mintzen gaituenean?

  • gure ezkontideak dezepzionatzen gaituenean?

  • gure akatsen erruz desanimatuta sentitzen garenean?

sjj 139. KANTA Ikusi zeure burua mundu berrian

a Izen batzuk aldatuak izan dira.

b Jainkoaren Hitzak ez du banatzea gomendatzen, eta banatzen direnak berriro ezkontzeko libre ez daudela argi azaltzen du. Hala ere, egoera batzuetan kristauek banatzeko aukeran pentsatu dezakete. Ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. oharra: «Banatzea».

c Beste eredu bat ikusteko, ikusi Ez gaitzala imitaziozko bakeak engainatu: Darrel eta Deborah Freisinger bideoa, jw.org webgunean.