Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Edonork egin dezakeen galdera sinple bat

Edonork egin dezakeen galdera sinple bat

Filipinetako pertsona asko Mary eta bere senarra John a bizi diren herrialdera joaten dira bizitzera eta lan egitera. Ondorioz, beraiei predikatzeko aukera dute. COVID-19 pandemian zehar, Maryk Biblia ikastaroak hasi zituen, ez bakarrik bere herrialdean bizi ziren pertsonekin, baita munduko beste herrialdetako pertsonekin ere. Nola lortu zuen hori?

Maryk honakoa galdetzen zien bere Biblia ikasleei: «Ezagutzen al duzu Biblia aztertu nahi duen norbait?». Baietz esaten bazuten, beraiek ezagutzen lagundu ahal zien galdetzen zuen. Galdera sinple hori egiteak askotan emaitza onak ekartzen ditu. Zergatik? Biblia estimatzen dutenek, normalean, bere familia eta lagunekin ikasitakoa partekatu nahi dutelako. Zer emaitza ekarri ditu galdera hori egiteak?

Maryren Biblia ikasle batek, Jasminek, Biblia aztertu nahi zuten lau pertsona aurkeztu zizkion Maryri. Horietako batek, Kristinek, bere Biblia ikastaroaz asko gozatzen zuenez, Maryri astean bitan ikasi ahal zuen galdetu zion. Maryk Biblia aztertu nahi zuen norbait ezagutzen ote zuen galdetu zionean, Kristinek honakoa esan zuen: «Bai, nire lagunak aurkeztuko dizkizut». Aste gutxi batzuetan, Kristinek Biblia aztertu nahi zuten bere lau lagun aurkeztu zizkion Maryri. Beranduago, Kristinek bere beste lagun batzuk ere aurkeztu zizkion. Eta horiek ere gauza bera egin zuten beraien lagunekin.

Kristinek Filipinetan bizi zen bere familiak Biblia aztertu zezan ere nahi zuen. Beraz, bere alaba Andrearekin hitz egin zuen. Hasieran, Andreak honakoa pentsatzen zuen: «Lekukoak sekta bat dira. Ez dute Jesusengan sinesten eta Itun Zaharra bakarrik erabiltzen dute». Baina ikasketa saio bakar batekin, bere aurreiritziak desagertu egin ziren. Bibliatik zerbait berria ikasten zuen bakoitzean, honakoa esaten zuen: «Bibliak hori badio, egia izan behar du!».

Denborarekin, Andreak bere bi lagun eta lankide bat aurkeztu zizkion Maryri, eta horiek ere Biblia aztertzen hasi ziren. Gainera, Maryk ez jakin arren, Andrearen izeba Angelak, itsua zenak, beraien Biblia ikastaroak entzuten zituen. Behin, Angelak bere hilobari Mary aurkezteko eta Biblia ikastaro bat izan zezakeen galdetzeko eskatu zion. Angelari asko gustatzen zitzaion ikasten ari zena. Hilabete bakar batean, Biblia aipu asko buruz ikasi zituen eta, astero, lau bider izan nahi zuen Biblia ikastaroa! Gainera, Andrearen laguntzarekin, bileretara erregularki konektatzen hasi zen.

Behin, Maryk honakoa jakin zuen: ikastaroetan zehar Kristinen senarra, Joshua, han inguruan ibiltzen zela. Orduan, beraiekin batera ikasi nahi ote zuen galdetu zion Maryk. Baina Joshuak esan zuen: «Entzun besterik ez dut egingo, eta galderak egiten badizkidazu, joan egingo naiz». Ikastaroko lehen bost minutuetan, Joshuak Kristinek baino galdera gehiago egin zituen, eta berak ere Biblia aztertu nahi zuela esan zuen.

Galdera sinple bat eginez, Maryk Biblia ikastaro asko hasi zituen. Horietako batzuekin antolaketak egin zituen beste anai-arreba batzuek beraien Biblia ikastaroa zuzendu zezaten. Azkenean, Maryk 28 Biblia ikastaro hasi zituen lau herrialde desberdinetan.

Jasmin, bizipen honetan aipatu dugun lehen Biblia ikaslea, 2021​eko apirilean bataiatu zen. Kristine 2022​ko maiatzean bataiatu zen eta Filipinetara itzuli zen bere familiarekin egoteko. Kristinek Maryri aurkeztu zizkion beste bi ikasle ere bataiatu ziren. Hilabete gutxi batzuk beranduago, Angela bataiatu zen eta, orain, aitzindari erregularra da. Kristinen senar Joshuak, beraien alaba Andreak eta beste hainbat ikaslek Biblia aztertzen eta Jehobarengana gehiago gerturatzen jarraitzen dute.

Lehen mendean, berri onak azkar-azkar zabaldu ziren senide eta lagunen artean (Joan 1:41, 42​a; Eg. 10:24, 27, 48; 16:25-33). Zergatik ez diezu zure Biblia ikasleei eta interesa dutenei honakoa galdetzen: «Ezagutzen al duzu Biblia aztertu nahi duen norbait?». Nork daki zenbat ikastaro hasi daitezkeen edozeinek egin dezakeen galdera sinple horrekin!

a Izen batzuk aldatu egin dira.