Jainkoa zutaz arduratzen da
BIBLIAK aholkurik hoberenak ematen dizkigu Jainkoarengandik datorrelako. Ez da osasun zaintzarako gidaliburu bat, baina aholku praktikoak eman ahal dizkigu hainbat arazori aurre egiteko, esaterako: estutasuna edo atsekabea sortzen duten egoerei, pentsaera negatibo eta nahasiei, sentimendu mingarriei, eta osasun arazo fisiko eta mentalei.
Baina Bibliak are garrantzitsuagoa dena ziurtatzen digu: gure Sortzaileak, Jehobak a, gure pentsamendu eta sentimenduak beste inork baino hobeto ulertzen dituela. Ditugun erronka guztietan laguntzeko irrikan dago. Ikusi, adibidez, Bibliako bi aipu kontsolagarri:
«Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak» (34. SALMOA 19 [34:18, NWT]).
«Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”» (ISAIAS 41:13).
Nola laguntzen digu Jehobak osasun mentalarekin zerikusia duten arazoei aurre egiten? Hurrengo artikuluetan ikusiko duzun bezala, Jehobak modu askotan erakusten digu gutaz benetan arduratzen dela.
a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».