Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jainkoaren agintaritzapean sorkuntza guztia elkartuta eta bakean zegoen

Zergatik behar dugu Jainkoaren Erreinua?

Zergatik behar dugu Jainkoaren Erreinua?

Gizadiaren historiaren hasieran, gure Sortzailea, Jehoba a, Agintari bakarra zen eta maitasunez agintzen zuen. Etxe zoragarria prestatu zien gizakiei bertan bizitzeko: Edengo lorategia. Gainera, janaria soberan eta lan pozgarria eman zien (Hasiera 1:28, 29; 2:8, 15). Gizakiek Jainkoari maitasunez agintzen utzi izan baliote, bakeaz gozatuko zuketen.

Lehen gizakiek Jainkoa euren Agintari izatea baztertu zuten

Aingeru errebelde batek, gero Satanas Deabrua deitua izan zenak, Jainkoak agintzeko duen eskubidea zalantzan jarri zuela dio Bibliak. Satanasen arabera, gizakiak zoriontsuagoak izango lirateke Jainkoak aginduko ez balitu. Tamalez, lehen gizakiek, Adamek eta Ebak, Satanas imitatu zuten eta Jainkoaren aurka jarri ziren (Hasiera 3:1-6; Apokalipsia 12:9).

Adamek eta Ebak Jainkoa beraien agintari izatea baztertu zutenez, paradisuan erabat osasuntsu eta betirako bizitzeko aukera galdu zuten (Hasiera 3:17-19). Gainera, beraien erabakiak geroago izango zituzten seme-alabak kaltetu zituen. Bibliaren arabera, Adamek bekatu egin zuelako «sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza» (Erromatarrei 5:12). Bekatuak beste ondorio tamalgarri bat ere ekarri zuen. Izan ere, «kalte eginez, gizakiak gizakia menderatzen du» (Kohelet 8:9). Beste era batera esanda, gizakiak bere burua gobernatzen duenean arazoak daude nonahi.

GIZAKIAK AGINTZEN HASTEN DIRA

Nimrod Jehobaren aurka matxinatu zen

Biblian aipatzen den lehen giza agintaria Nimrod da. Gizon hau Jehobaren agintaritzaren aurka matxinatu zen. Nimroden garaitik orain arte, agintari askok euren boterea besteak kaltetzeko erabili dute. Duela 3.000 bat urte, Salomon erregeak honakoa idatzi zuen: «Poztu ditzakeenik gabe, zapalduak negarrez! Zapaltzaileen eskuetan indarra» (Kohelet 4:1, Ol).

Gaur egun gauzak ez dira aldatu. Nazio Batuen Erakundearen 2009​ko argitalpen baten arabera, geroz eta jende gehiagok pentsatzen du gobernu txarrak direla munduko arazoen eragile nagusietako bat.

LASTER GAUZAK ALDATUKO DIRA

Munduak agintari hobeak eta gobernu mota hobe bat behar du. Horixe da gure Sortzaileak promestu duena!

Giza gobernu onenek ere ezin izan dituzte gizadiaren arazo larriak konpondu

Jainkoak giza agintaritza ordezkatuko duen Erreinu edo gobernu bat ezarri du, eta gobernu honek bakarrik «iraungo du betiko» (Daniel 2:44NWT). Erreinu hau da milioika pertsonak otoitzean eskatu dutena (Mateo 6:9, 10). Baina Jainkoa ez da gobernu honen Erregea izango. Horren ordez, behin lurrean bizi izan zen norbait izendatu du Agintari izateko. Nor aukeratu du?

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».