Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Irakurleen galderak

Irakurleen galderak

Nori buruz ari da Kohelet 5:7? Giza agintariei buruz ala baita Jehobari buruz ere?

Bertset interesgarri honek dio: «Ikusiko bazenitu behartsuak menderatuta, eta gogortasun gehiegik agintzen duela erabakietan, eta justizia goibetua [edo hankaz gora] dagoela probintzian, ez zaitez egite honekin miraritu, zeren goikoa baino gorago dago beste bat; eta horien gainean ere beste goratuago batzuk daude» (Koh 5:7, BJU [5:8, NW ]).

Giza ikuspuntutik, bertset honek ondo deskribatzen ditu gobernuetan agintea dutenak. Baina, ideia honetan gehiago sakontzean, Jehobari buruzko errealitate bat ere adierazten duela ikusten dugu. Honek kontsolatu eta lasaitu egiten gaitu.

Behartsua zapaldu eta honi justizia ukatzen dion agintariaz ari da bertseta. Agintari honek zera gogoratu beharko luke: gorago dagoen edo aginte handiagoa duen norbait seguruenik berari begira dagoela. Izan ere, postu handiagoa dutenik ere egon daitezke. Tamalez, giza gobernuetan agintari guzti hauek ustelak izan daitezke eta jende arruntak beraien injustiziaren ondorioz sufritu egin dezake.

Baina esperantzarik ez dagoela dirudienean, honakoa jakiteak kontsolatu egin gaitzake: Jehobak giza gobernuetan «goikoa baino gorago» dauden agintariak ere ikusten ditu. Jainkoari laguntza erregutu eta gure kezkak bere eskuetan utzi ditzakegu (Sal 55:23 [55:22, NW ]; Flp 4:6, 7). Jehobari buruz honakoa dakigu: «Lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko» (2 Kro 16:9).

Beraz, Kohelet 5:7⁠ak giza gobernuetan dagoen benetako egoera adierazten du: beti dago aginte gehiago duen norbait. Are gehiago, bertset honetan hausnartzeak Jehoba Agintari Gorena dela ikusten laguntzen digu. Orain bere Semearen bidez agintzen ari da, Jesu Kristo baita Jainkoaren Erreinuko Erregea. Dena ikusten duen Ahalguztiduna guztiz zuzena da eta hala da bere Semea ere.