38. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Zuhur jokatu eta ondo erabili bake garaia
«Lurralde hartan lasaitasuna izan zen, urte haietan ez baitzen haren kontra inolako gerrarik izan, Jaunak bakea eman zionez» (2 KRO 14:5 [14:6, NW ]).
sjj 60. KANTA Beraien bizitza dago jokoan
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Noiz izan daiteke zaila Jehoba zerbitzatzea?
NOIZ uste duzu dela zailagoa Jehoba zerbitzatzea? Arazoak dituzunean ala lasai bizi zarenean? Arazoen aurrean segituan jotzen dugu Jehobarengana. Baina zer egiten dugu bakean bizi garenean? Ahazten al dugu batzuetan Jehoba zerbitzatzea zein garrantzitsua den? Hau gertatu zitekeela esan zien Jehobak israeldarrei (Dt 6:10-12).
2. Zer eredu jarri zigun Asa erregeak?
2 Asa erregea eredu bikaina da guretzako. Izan ere, zuhur jokatu zuen Jehobarengan konfiantza osoa ipintzean. Bizitza osoan, garai txarretan eta bake denboran, Jehoba bihotz-bihotzez zerbitzatu zuen (1 Erg 15:14). Juda adorazio faltsutik garbitu zuenean erakutsi zuen hau. Bibliak dio: «Sasikultuetako aldareak eta muinoetako kultu-lekuak kendu zituen, zutarri sakratuak hautsi eta zutoin sakratuak ebaki» (2 Kro 14:2, 4 [14:3, 5, NW ]). «Bere amama» Maakari ere «Errege-Ama izen ospagarria» kendu zion. Zergatik? Idolo baten adorazio faltsua bultzatu zuelako (1 Erg 15:11-13, EB).
3. Zer aztertuko dugu artikulu honetan?
3 Asak ez zituen idoloak bakarrik suntsitu. Benetako adorazioa bultzatu zuen, Judako erreinuari Jehobarengana itzultzen lagunduz. Jehobak Asa eta Judako * Asaren erregealdian «lasaitasuna izan zen» lurralde hartan hamar urtez (2 Kro 13:23; 14:3, 5 [14:1, 4, 6, NW ]). Artikulu honetan, Asak bake garai hura nola erabili zuen aztertuko dugu. Ondoren, lehen mendeko kristauen eredua ikusiko dugu. Hauek, Asak bezala, bake garaia ondo erabili zuten. Azkenik, galdera hau erantzungo dugu: Erlijio-askatasuna dagoen herrialde batean bizi bazara, nola jokatu dezakezu zuhur bake garaian?
herria bedeinkatu zituen bake garaia emanez.NOLA ERABILI ZUEN ASAK BAKE GARAIA?
4. Nola erabili zuen Asak bake garaia 2 Kronikak 14:1, 5, 6aren arabera?
4 Irakurri 2 Kronikak 14:1, 5, 6 [2, 6, 7, NW ]. Asak herriari esan zion: «[Jehobak] bakea eman digu alde guztietatik». Baina ez zuen pentsatu bake garai hura bizitzaz gozatzeko momentua zenik. Horren ordez, hiriak, harresiak, dorreak eta ateak eraikitzen hasi zen. Judako herriari esan zion: «Lurralde hau geure esku dugu». Zer esan nahi zuen? Jainkoak emandako lurraldean etsairik ez zutenez, askatasunez ibili eta lasai eraiki zezaketela. Bake garaia ondo erabiltzeko premia adierazi zien.
5. Zergatik indartu zuen Asak bere gudarostea?
5 Asak bere gudarostea indartzeko ere erabili zuen bake garaia (2 Kro 14:7 [14:8, NW ]). Jehobarengan konfiantzarik ez zuela esan nahi al du honek? Ez. Horren ordez, Asak bazekien etorri zitezkeen arazoei aurre egiteko herria prestatu behar zuela. Bere errege-eginkizuna zen. Gainera, bazekien Judak zuen bake garai hura ez zela betiko izango, eta halaxe gertatu zen.
NOLA ERABILI ZUTEN LEHEN KRISTAUEK BAKE GARAIA?
6. Nola erabili zituzten lehen mendeko kristauek bake garaiak?
6 Nahiz eta lehen mendeko kristauek askotan pertsekuzioa jasan, bake garaiak ere izan zituzten. Zer egin zuten garai horietan? Gizon-emakume leial haiek etengabe predikatu zituzten berri onak. Eginak liburuko pasarteak Jehobarenganako «leialtasunean bizi» zirela esaten du. Berri onak zabaltzen jarraitu zuten eta, ondorioz, «ugaldu» egin ziren. Argi dago Jehobak bake garai horietan egin zuten predikatze-lan sutsua bedeinkatu zuela (Eg 9:26-31).
7, 8. Zer egin zuten Paulo eta beste kristau batzuek aukera izan zutenean? Azaldu.
7 Lehen kristauek zeukaten aukera bakoitza berri onak zabaltzeko erabiltzen zuten. Adibidez, Paulok Efeson lan handia egiteko aukera ederra ikusi zuenean, bertan gelditu eta predikatu egin zuen (1 Ko 16:8, 9).
8 49. urtean Paulo eta beste kristau askori predikatzeko aukera ederra sortu zitzaien erdaintzeari buruzko erabakia hartu zenean (Eg 15:23-29). Kongregazioei erabakia adierazi ondoren, denek Jehobaren «mezuaren berri ona irakasten eta azaltzen» gogor egin zuten lan (Eg 15:30-35). Zer emaitzarekin? Bibliaren arabera, kongregazioak «fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz zihoazen» (Eg 16:4, 5).
NOLA ERABILI DEZAKEGU ORAIN BAKE GARAIA?
9. Zer egoera dago herrialde askotan eta zer galdetu behar genioke geure buruari?
9 Herrialde askotan askatasunez predikatu dezakegu. Hauetako herrialderen batean bizi al zara? Hala bada, galdetu zeure buruari: «Nola ari naiz askatasun hori erabiltzen?». Azken egunak zirraragarriak dira Jehobaren herriarentzat. Izan ere, munduak inoiz ezagutu duen predikatze eta hezkuntza kanpainarik handienean lanpetuta dago (Mk 13:10). Lan honetan parte hartzeko aukera ederrak daude Jehobaren zerbitzarientzat!
10. Zertara animatzen gaitu 2 Timoteori 4:2ak?
10 Nola erabili dezakegu ondo bake garaia? (Irakurri 2 Timoteori 4:2). Zergatik ez duzu zure eta zure familiaren egoera aztertzen? Zuetakoren batek egin al dezake gehiago predikatze-lanean, agian aitzindaritza eginez? Orain ez da ondasunak pilatzeko garaia. Izan ere, ezingo ditugu gauza hauek gurekin eraman larrialdi handian zehar (Es 11:4; Mt 6:31-33; 1 Jn 2:15-17).
11. Zer egin dute batzuek berri onak ahalik eta jende gehienari eramateko?
11 Berri-emaile askok hizkuntza berri bat ikasi dute predikatzean eta irakastean erabiltzeko. Jehobaren erakundeak biblia-argitalpenak geroz eta hizkuntza gehiagotan eginez laguntzen die. Esaterako, 2010ean, gure argitalpenak 500 bat hizkuntzatan zeuden eskuragarri; gaur egun, ordea, 1.000 baino gehiagotan!
12. Nola laguntzen dio jendeari Erreinuaren mezua ama-hizkuntzan entzuteak? Aipatu adibide bat.
12 Nola sentitzen da jendea Erreinuaren mezua ama-hizkuntzan entzutean? Arreba bat Estatu Batuetan Kinyarwanda hizkuntzan egin zen biltzar batera joan zen. Kinyarwanda bere ama-hizkuntza da eta Afrikako leku batzuetan hitz egiten da. Biltzarraren ondoren
esan zuen: «17 urte daramatzat Estatu Batuetan eta hau da biltzar bateko programa guztiz ulertu dudan lehen aldia». Argi dago biltzarra bere ama-hizkuntzan entzuteak asko hunkitu zuela. Pentsatu zure egoeran. Ikasi al dezakezu beste hizkuntza bat zure eremuko jendeari laguntzeko? Ba al dago zure kongregazioko eremuan bere ama-hizkuntzan hitz egiten badiozu mezua entzuteko prest egongo denik? Zure lan gogorrak poz handia emango dizu.13. Nola erabili zuten Errusiako anai-arrebek bake garaia?
13 Herrialde batzuetan gobernuek predikatze-lana asko mugatu dutenez, gure anai-arrebek ezin dute askatasunez predikatu. Esaterako, pentsa ezazu Errusiako gure anai-arrebengan. Urte askoz pertsegituak izan ondoren, 1991ko martxoan gobernuak Jehoba askatasunez adoratzeko baimena eman zien. Garai hartan, 16.000 bat Lekuko zeuden Errusian. 20 urte geroago, 160.000 berri-emaile baino gehiago zeuden! Argi dago gure anai-arrebek zuhur jokatu zutela askatasunez predikatzeko aukera izan zutenean. Baina bake garaiak ez zuen iraun. Hala ere, egoera aldatu izanak ez du itzali Jehobaren alde lan egiteko duten gogo bizia. Beraien esku dagoen guztia egiten dute Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko.
BAKE GARAIAK EZ DU IRAUNGO
14, 15. Nola erabili zuen Jehobak bere boterea Asaren alde?
14 Asaren erregealdiko bake garaia azkenean amaitu egin zen. Etiopiatik milioi bat gudari baino gehiago etorri ziren. Izugarrizko gudaroste honek Juda mehatxatu zuen. Zerah izeneko etiopiarren gudaburua ziur zegoen Juda 2 Kro 14:10 [14:11, NW ]).
garaituko zuela. Hala ere, Asa erregeak Jehobarengan izan zuen konfiantza. Otoitzean esan zion: «Lagun iezaguzu, beraz, gure Jainko Jaun horrek, zu baitzaitugu eusle bakarra, eta zure izenean etorri gara gudaroste izugarri horri aurre egitera» (15 Etiopiar gudarostea Asarenaren ia bikoitza zen. Baina Asak bazekien Jehoba boteretsua dela eta bere herriari lagunduko ziola. Jehobak ez zion huts egin. Etiopiar gudarosteak porrot lotsagarria jasan zuen (2 Kro 14:7-12 [14:8-13, NW ]).
16. Zergatik dakigu bake garaiak ez duela iraungo?
16 Ez dakigu zehatz-mehatz zer gertatuko zaigun gutako bakoitzari etorkizunean. Baina badakigu Jehobaren zerbitzariok izan dezakegun bakeak ez duela iraungo. Gogoratu Jesusek azken egunetan bere jarraitzaileei «herri guztiek gorroto izango» diela aurresan zuela (Mt 24:9). Paulo apostoluak ere honakoa esan zuen: «Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak» (2 Tm 3:12). Satanas «amorru biziz» dago eta ezinezkoa zaigu bere haserreari ihes egitea (Ap 12:12).
17. Nola jarri daiteke probapean gure fedea?
17 Laster guztion fedea probapean jarriko da, «munduaren hasieratik orain arte izan ez den [...] bezalako larrialdi handia izango baita» (Mt 24:21). Garai horretan, agian senideak gure aurka jarriko dira eta, beharbada, gure jarduerak debekatuko dira (Mt 10:35, 36). Zer egingo du gutako bakoitzak? Izango al dugu, Asaren antzera, Jehobaren laguntzan eta babesean konfiantza?
18. Hebrearrei 10:38, 39aren arabera, zerk lagunduko digu bake garaiaren amaierarako prestatzen?
18 Jehoba gu prestatzen aritu da etorriko zaigunari aurre egiteko fede sendoa izan dezagun. Horretarako, «morroi leial eta zentzuduna» gidatzen ari da «bere orduan janaria» banatu dezan (Mt 24:45). Baina gure esku dagoen guztia egin behar dugu Jehobarengan fede suntsiezina izateko (Irakurri Hebrearrei 10:38, 39).
19, 20. 1 Kronikak 28:9 bertseta irakurri ondoren, zer galdera egin beharko genituzke eta zergatik?
2 Kro 14:3 [14:4, NW ]; 15:1, 2). Bilaketa hori Jehoba ezagutzera iritsiz eta bataiatuz hasten da. Gero, ahal dugun guztia egiten jarraitzen dugu Jehobari diogun maitasuna handitzeko. Hala egiten ari garen jakiteko, honakoa galdetu behar diogu geure buruari: «Kongregazioko bileretara joateko ohitura al dut?». Bileretan Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko indarra jasotzen dugu eta anai-arrebek animatu egiten gaituzte (Mt 11:28). Honakoa ere galdetu: «Biblia ikasteko ohitura onak ba al ditut?». Familiarekin bizi bazara, hartzen al duzu denbora familia-adorazioa astero egiteko? Bakarrik bizi bazara, denbora hartzen al duzu Biblia ikasteko familiarekin biziko bazina bezala? Ahal duzun guztia egiten al duzu besteei predikatu eta irakasteko?
19 Asa erregeak egin zuen bezala, gu ere Jehobaren bila ibili behar dugu (20 Zergatik egin behar genituzke galdera hauek? Bibliaren arabera, Jehobak gure pentsaera eta bihotzean duguna aztertzen duelako. Beraz, guk ere berdin egin behar genuke (Irakurri 1 Kronikak 28:9). Gure helburu, jarrera, edo pentsaeran aldaketak egin behar ditugula ikusten badugu, Jehobari laguntza eskatu behar genioke. Gure fedea probapean jartzen denerako prest egon nahi dugu. Orain da prestatzeko garaia. Ez gaitzala ezerk geldiarazi. Segi dezagun bake garaia ondo erabiltzen!
sn 28. KANTA Kantu berria
^ § 5 Jehoba askatasunez adoratu dezakezun herrialdean bizi al zara? Hala bada, nola ari zara erabiltzen bake garai hau? Artikulu honek Judako Asa erregea eta lehen mendeko kristauak nola imitatu ditzakezun ikusten lagunduko dizu. Zuhur jokatu eta bake garaia ondo erabili zuten.
^ § 3 ZER ESAN NAHI DU? «Bakea» hitzak gudarik ez izatea baino gehiago esan nahi du. Hitz hebrearrak osasun ona, segurtasuna eta ongizatea ere adierazten du.
^ § 57 IRUDIAREN AZALPENA: Asa erregeak bere amonari zuen postua kendu zion adorazio faltsua bultzatzeagatik. Asaren alde zeudenak leialki bere eredua jarraitu eta idoloak suntsitu zituzten.
^ § 59 IRUDIAREN AZALPENA: Jehobaren alde gehiago egin nahi duen bikote bat bizimodua sinpletzen ari da berri-emaile gehiagoren beharra dagoen leku batera joateko.