Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

41. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Lagundu biblia-ikasleei bataioraino aurrera egiten (1. atala)

Lagundu biblia-ikasleei bataioraino aurrera egiten (1. atala)

«Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia» (2 KO 3:3).

sn 40. KANTA Arduratu lehenik Jainkoaren Erreinuaz

ZER AZTERTUKO DUGU? *

Zer-nolako poza sentitzen duen kongregazio osoak maitatzen duten biblia-ikasle bat bataiatzen denean! (Ikusi 1. paragrafoa)

1. Nola erakusten digute 2 Korintoarrei 3:1-3 bertsetek bataiora iristen den ikasleari laguntzea ohorea dela? (Ikusi azaleko irudia).

ZER sentitzen duzu zure kongregazioko eremuko biblia-ikasle bat bataiatu dela ikusten duzunean? Dudarik gabe, izugarrizko poza! (Mt 28:19). Eta ez al da bereziki hunkigarria zu izan bazara berarekin ikasi duena? (1 Ts 2:19, 20). Bere aurrerakuntza espiritualak zuk eta kongregazio osoak egin duzuen lan gogorra adierazten du. Horregatik, bataiatu berriak «gomendio-gutun» bikainak dira, bai euren irakasleentzako, baita kongregazio osoarentzako ere (Irakurri 2 Korintoarrei 3:1-3).

2. a) Zer galdera garrantzitsu aztertu behar dugu eta zergatik? b) Zer da biblia-ikastaro bat? (Ikusi oharra).

2 Oso ederra da azken lau urteotan munduan zehar hilero batez beste 10 milioi bat biblia-ikastaro * zuzendu direla ikustea. Eta urte hauetan ere, batez beste, 280.000 lagun bataiatu dira urtero Jehobaren lekuko eta Jesu Kristoren jarraitzaile izateko. Nola lagundu ditzakegu milioika biblia-ikasle horiek bataiatu daitezen? Jehobak oraindik bere Lekuko izateko aukera zabaltzen dio jendeari. Horregatik, lehenbailehen bataiatu daitezen laguntzeko, ahal dugun guztia egiten dugu. Denbora agortzen ari da! (1 Ko 7:29a; 1 P 4:7).

3. Zer aztertuko dugu artikulu honetan biblia-ikastaroei buruz?

3 Oso garrantzitsua da gaur egun ikasleak egitea. Horregatik, Zuzendari-batzordeak biblia-ikasleak bataiora zuzentzeko zer egin dezakegun galdetu zien sukurtsalei. Artikulu honetan eta hurrengoan, esperientzia handiko aitzindari, misiolari eta eskualde-arduradunek esandakoaz zer ikasi dezakegun ikusiko dugu (Es 11:14; 15:22). * Biblia-ikastaroa ikaslearentzat lagungarriagoa izateko, irakasleak eta ikasleak zer egin dezaketen azaldu dute. Artikulu honetan ikasle bakoitzak bataiora heltzeko egin behar dituen bost gauza aztertuko ditugu.

IKASI ASTERO-ASTERO

Galdegiozu ikasleari biblia-elkarrizketa jarraitzeko esertzeko tokirik ba al duen (Ikusi 4-6 paragrafoak)

4. Zer gertatu ohi da atean egiten diren biblia-ikastaroekin?

4 Gure anai-arreba askok biblia-ikastaroak etxeko jabearen atean zuzentzen dituzte. Nahiz eta hau Biblian interesa handitzeko hasiera ona izan, elkarrizketa hauek nahiko laburrak izan ohi dira eta agian ez dira astero egiten. Interesa garatzeko, batzuek euren harremanetarako datuak ematen dizkiete etxeko jabeei. Gero, bisita eta bisita artean, Bibliako ideiaren bat partekatzen dute beraiekin. Noizean behin izaten diren elkarrizketa hauek hilabeteetan zehar luzatu daitezke biblia-ikastaroari etekinik atera gabe. Baina ikasleak ez badio Biblia ikasteari denbora eta ahalegin gehiago eskaintzen, iritsiko ote da azkenean bere burua Jehobari eskaini eta bataiatzera? Seguruenik ez.

5. Nola erabili dezakegu Lukas 14:27-33 pasartean Jesusek esandakoa gure biblia-ikasleak laguntzeko?

5 Jesusek behin, adibide bat erabiliz, norbaitek bere jarraitzailea izateko zer egin behar duen azaldu zuen. Dorre bat eraiki nahi zuen norbaitez eta gerrara joan nahi zuen erregeaz hitz egin zuen. Dorrea eraiki nahi zuenak «aldez aurretik eseri eta gastuen kontuak atera» behar zituela esan zuen. Gerrara joan nahi zuen erregeak, aldiz, «aldez aurretik eseri» eta bere armadak zeukan helburua bete ahal izango zuen aztertu behar zuen (Irakurri Lukas 14:27-33). Era berean, Jesusek bazekien bere ikasle izan nahi duenak kontu handiz aztertu behar duela bera jarraitzeko zer egin behar duen. Hau egiten laguntzeko, gure biblia-ikasleak gurekin astero-astero ikastera animatu behar ditugu. Nola egin dezakegu hau?

6. Zer egin dezakegu aurrera egiten duten biblia-ikastaroak izateko?

6 Hasi zaitez atean egiten dituzun saioak luzatzen. Agian bisita bakoitzean biblia-bertset bat aztertu beharrean bi aztertu ditzakezu. Etxeko jabea bisita luzeagoekin eroso sentitzen denean, galdegiozu ea elkarrekin eseri eta elkarrizketa jarraitzeko tokirik ba al duen. Etxeko jabearen erantzunak biblia-ikastaroa berarentzat zein garrantzitsua den adieraziko du. Denborarekin, bere aurrerakuntza azkartzeko, galdetu ikasleari astean bitan ikasteko prest al dagoen. Hala ere, astean behin edo bitan ikasi baino gehiago egin behar da.

PRESTATU SAIO BAKOITZERAKO

Ondo prestatu biblia-ikastarorako eta erakutsi zure ikasleari nola prestatu behar duen (Ikusi 7-9 paragrafoak)

7. Nola prestatu daiteke irakaslea ongi saio bakoitzerako?

7 Irakaslea bazara, ikastaroko saio bakoitzerako ongi prestatu behar duzu. Ikasiko duzuena irakurtzen eta biblia-aipuak bilatzen hasi zaitezke. Argi eduki zeintzuk diren ideia nagusiak. Pentsatu ikasgaiaren izenburuan, azpitituluetan, galderetan, irakurtzeko aipuetan, irudietan eta gaia azaltzeko erabili dezakezun edozein bideotan. Orduan, zure ikaslea kontuan hartuz, informazioa modu sinple eta argian nola azaldu dezakezun pentsatu zure ikasleak erraz ulertu eta praktikan ipini dezan (Ne 8:8; Es 15:28a).

8. Zer irakasten digute Kolosarrei 1:9, 10⁠eko hitzek biblia-ikasleen alde otoitz egiteari buruz?

8 Ikastarorako prestatzean, Jehobari egin otoitz ikasleari eta bere beharrei buruz. Ikaslearen bihotza ukitu ahal izateko, eskatu Biblia modu egokian erabiltzeko laguntza (Irakurri Kolosarrei 1:9, 10). Ikaslearentzat ulertzeko edo onartzeko zailak izango diren gauzak aurreikusten saiatu. Gogoan izan zure helburua bataiora iristeko laguntza ematea dela.

9. Zer egin dezake irakasleak ikasleari ikastarorako prestatzen laguntzeko? Azaldu.

9 Ikasleak, biblia-ikastaro erregular baten bidez, Jehoba eta Jesusek egindakoa estimatzea eta, ondorioz, gehiago jakin nahi izatea espero dugu (Mt 5:3, 6). Ikastaroari etekinik handiena ateratzeko, ikasleak arreta osoa ipini behar dio ikasten ari denari. Hau lortzeko, azaldu iezaiozu zein garrantzitsua den saio bakoitzerako prestatzea. Esaiozu ikasgaia aurrez irakurri eta informazioa praktikan nola jarri dezakeen pentsatu behar duela. Zer egin dezakezu zure ikasleari laguntzeko? Prestatu ikasgai bat elkarrekin. Horrela nola egiten den ikusiko du. * Azaldu galderen erantzunak nola aurkitu ditzakeen. Erakutsi hitz gutxi batzuk azpimarratzeak erantzuna gogoratzen lagunduko diola. Orduan, eskatu bere hitzetan erantzuteko. Hala egiten badu, informazioa ondo ulertu duen jakin ahal izango duzu. Baina, honetaz gain, zure ikaslea beste zerbait egitera ere animatu dezakezu.

IRAKATSI IKASLEARI EGUNERO JEHOBAREKIN KOMUNIKATZEN

Irakatsi ikasleari Jehobarekin nola komunikatu daitekeen (Ikusi 10 eta 11 paragrafoak)

10. Zergatik da garrantzitsua Biblia egunero irakurtzea eta zer egin behar da biblia-irakurketari etekinik handiena ateratzeko?

10 Irakaslearekin astero ikasteaz gain, ikasleak lagunduko dioten hainbat gauza egin ditzake egunero bere kabuz. Adibidez, oso garrantzitsua da ikaslea Jehobarekin komunikatzea, hau da, Jehobari entzutea eta berarekin hitz egitea. Jainkoari entzuteko egunero irakurri behar du Biblia (Jos 1:8; Sal 1:1-3). Erakutsiozu jw.org webgunean dagoen «Biblia irakurtzeko egitaraua» nola erabili. * Noski, biblia-irakurketari etekinik handiena ateratzeko, honakoan hausnartzera animatu ezazu: Bibliak Jehobari buruz zer irakasten dion eta bere bizitzan praktikan nola jarri dezakeen (Eg 17:11; St 1:25).

11. a) Nola ikasi dezake ikasle batek behar bezala otoitz egiten? b) Zergatik da berarentzat garrantzitsua Jehobari sarri otoitz egitea?

11 Animatu zure ikaslea egunero otoitz eginez Jehobarekin hitz egitera. Saio bakoitza hastean eta bukatzean, bihotzez otoitz egin eta zure ikaslea aipatu. Zureak entzun ahala, otoitzak bihotzez eta Jesu Kristoren izenean egin behar dituela ikasiko du (Mt 6:9; Jn 15:16). Imajina ezazu egunero Biblia irakurtzeak (Jehobari entzuteak) eta otoitz egiteak (Jehobari hitz egiteak) nola lagunduko dion Jainkoarengana orduan eta gehiago hurbiltzen! (St 4:8). Ohitura hauen bidez beste zerbait ere lortuko du eta honek eskaintza eta bataiora zuzentzen lagunduko dio. Ikus dezagun.

LAGUNDU IKASLEARI JEHOBAREKIN ADISKIDETASUNA IZATEN

12. Zer egin dezake irakasleak ikasleari Jehobarekin adiskidetasuna izaten laguntzeko?

12 Ikasleak ikasten duena adimenera heldu behar zaio. Baina bihotza ere ukitu behar dio. Zergatik? Gure bihotzak (gure nahiak, emozioak eta sentimenduak barne) ekintzara bultzatzen gaituelako. Jesus jendearen adimenera heltzen zen logika erabiliz. Baina bihotza ukitzen zielako ere jarraitzen zioten (Lk 24:15, 27, 32). Zure ikasleak Jehoba benetako Pertsona dela ikusi behar du. Berarekin adiskidetasuna izan dezakeen norbait dela sentitu behar du, bere Aita, Jainkoa eta Laguna izan daitekeen norbait (Sal 25:4, 5). Ikastaroan zehar gure Jainkoaren izaera ederra azpimarratu (Ir 34:5, 6; 1 P 5:6, 7). Egin ezazu hau aztertzen duzuen gai bakoitzarekin. Lagundu ikasleari Jehobaren ezaugarri politak estimatzen, esaterako, bere maitasuna, ontasuna eta errukia. Jesusek «agindurik nagusiena eta lehena» Jehoba maitatzea dela esan zuen (Mt 22:37, 38). Beraz, lagundu ikasleari Jehoba bihotz-bihotzez maitatzen.

13. Aipatu adibide baten bidez nola lagundu dezakegun ikasle bat Jehobaren izaera ezagutzen.

13 Zure ikaslearekin hitz egiten duzunean, azaldu Jehoba zergatik maite duzun. Honek Jainkoarekin adiskidetasun estua izan behar duela konturatzen lagunduko dio (Sal 73:28). Adibidez, ba al dago aztertzen ari zareten argitalpenean edo bertsetean Jehobaren maitasuna, jakinduria, justizia edo boterea azpimarratzen duen zerbait? Zure bihotza ukitzen al du? Aipatu iezaiozu ikasleari eta esaiozu hau dela Jehoba maitatzeko duzun arrazoietako bat. Baina, bada bataiora heltzeko ikasle guztiek egin beharreko beste gauza bat ere.

ANIMATU IKASLEA BILERETARA JOATERA

Animatu zure ikaslea bileretara lehenbailehen joatera (Ikusi 14 eta 15 paragrafoak)

14. Ikasleari aurrera egiten lagunduko dion zer esaten du Hebrearrei 10:24, 25⁠ak?

14 Guztiok nahi dugu gure ikasleak bataiora heltzea. Laguntzeko modu garrantzitsu bat kongregazioko bileratara joatera animatzea da. Esperientzia handiko irakasleen arabera, bileretara segituan joaten diren ikasleek azkarrago egiten dute aurrera (Sal 111:1). Irakasle batzuek ikastaroan ikasiko ez dituzten gauza asko bileretan ikasiko dituztela esaten diete beraien ikasleei. Irakurri ezazu Hebrearrei 10:24, 25 ikaslearekin eta azaldu zergatik izango zaion ona bileretara joatea. Erakutsiozu Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoa. * Lagundu iezaiozu bilera bakar bat ez galtzeko erabaki sendoa hartzen.

15. Nola animatu dezakegu ikasle bat bilerara joateko ohitura izan dezan?

15 Zer egin dezakezu zure ikaslea ez bada oraindik bileraren batera joan edo joateko ohiturarik ez badu? Gogo biziz aipatu bileran duela gutxi ikasi duzun zerbait. Zu nola sentitzen zaren ikustean berak ere bilerara joan nahiko du. Emaiozu aste horretan bileretan aztertuko den Talaia edo Kristauon zerbitzu eta bizimodua lan-koadernoa. Erakutsi hurrengo bileran zer aztertuko den eta galdetu zer iruditzen zaion interesgarriena. Bere lehenengo bileran biziko duena beste edozein erlijio-bileratan bizitakoa baino askoz ere hobea izango da (1 Ko 14:24, 25). Beste kristau batzuk ezagutuko ditu bertan. Imita ditzakeen eredu onak izango dira eta bataiora heltzen lagunduko diote.

16. Zer egin behar da bataiora daramaten biblia-ikastaroak zuzentzeko eta zer aztertuko dugu hurrengo artikuluan?

16 Zer egin dezakegu bataiora daramaten biblia-ikastaroak zuzentzeko? Ikastaroa zein inportantea den erakutsi behar diogu ikasleari. Horretarako astero ikastera eta saio bakoitzerako prestatzera animatu behar dugu. Jehobarekin egunero komunikatzera eta adiskidetasun estua izatera ere animatu behar dugu. Eta kongregazioko bileretara joateko gogoa piztu nahi diogu. (Ikusi « Zer egin behar du ikasleak bataioraino aurrera egiteko?» taula). Honetaz gain, irakasleak beste bost gauza ere egin ditzake ikaslea bataiora zuzentzeko. Hori hurrengo artikuluan ikusiko dugu.

sjj 76. KANTA Zer sentitzen duzu?

^ § 5 Norbaiti zerbait irakastea beste modu batera pentsatzen, sentitzen edo jokatzen laguntzea da. 2020⁠ko aipuak, Mateo 28:19⁠ak, honakoa gogorarazi digu: oso garrantzitsua dela Biblia jendearekin aztertzea eta Jesu Kristoren jarraitzaile bataiatuak nola izan daitezkeen irakastea. Artikulu honek eta hurrengoak garrantzi handiko lan honetan nola hobetu dezakegun erakutsiko digute.

^ § 2 ZER ESAN NAHI DU? Gure argitalpenen bat edo hauetan oinarritutako informazioa erabiliz Biblia erregularki aztertzen baduzue, biblia-ikastaro bat zuzentzen ari zara. Ikastaroa nola egiten den azaldu ondoren bi aldiz zuzentzen baduzu eta ikastaroak aurrera egingo duela uste baduzu, zure txostenean ikastaro bat zuzentzen ari zarela ipini dezakezu.

^ § 3 Artikulu hauek «Dirijamos estudios bíblicos progresivos» (edo «Dirigeons des études bibliques qui favorisent les progrès») artikulu-saileko aholkuak dituzte. Sail hau 2004⁠ko uztailetik 2005⁠eko maiatzera bitarteko Jainkoaren Erreinua zerbitzatzen argitalpenean aurkitu daiteke.

^ § 9 Ikusi Irakatsi ikasleei prestatzen lau minutuko bideoa. JW Library® aplikazioan, jo MULTIMEDIA > BILERAK ETA PREDIKATZE-LANA > HOBETU PREDIKATZE-LANERAKO GAITASUNAK atalera.

^ § 10 Jo LIBURUTEGIA > LIBURU ETA LIBURUXKAK atalera.

^ § 14 JW Library® aplikazioan, jo MULTIMEDIA > BILERAK ETA PREDIKATZE-LANA > PREDIKATZEKO TRESNAK atalera.