29. IKASKETARAKO ARTIKULUA
«Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu»
«Pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido [irain], beharrizan, erasoaldi eta estualdietan» (2 KO 12:10).
sjj 38. KANTA Jehobak sendotuko gaitu
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Zer onartu zuen Paulo apostoluak argi eta garbi?
PAULO apostoluak batzuetan ahul sentitzen zela onartu zuen argi eta garbi. Hainbat gauza aitortu zituen, adibidez, «gorputza hondatzen» ari zitzaiola, ongi zegoena egiteko borroka egin behar zuela eta Jehobak ez zizkiola beti erantzun otoitzak berak espero bezala (2 Ko 4:16; 12:7-9; Erm 7:21-23). Bere aurkariek ahultzat jotzen zutela ere onartu zuen. * Baina ez zuen utzi besteen ikuspuntu negatiboek edo bere ahuleziek ezertarako balio ez zuela sentiarazi zezaten (2 Ko 10:10-12, 17, 18).
2. Zer irakaspen baliotsu ikasi zuen Paulok 2 Korintoarrei 12:9, 10aren arabera?
2 Paulok irakaspen baliotsu bat ikasi zuen: Ahul sentitzen garenean ere indartsu izan gaitezke (Irakurri 2 Korintoarrei 12:9, 10). Jehobak bere «indarra ahulezian [...] bete-betean» agertzen duela esan zion Paulori. Zer esan nahi zuen honekin? Paulori behar zuen indarra emango ziola. Hasteko, ikus dezagun zergatik ez garen haserretu behar aurkariek iraintzen gaituztenean.
POZIK EGON IRAINTZEN GAITUZTENEAN
3. Zergatik egon gaitezke pozik iraintzen gaituztenean?
3 Inork ez du atsegin iraindua izatea. Baina gure etsaien irainek gehiegi kezkatzen bagaituzte, desanimatu egin gaitezke (Es 24:10). Beraz, nola ikusi behar ditugu aurkarien irainak? Iraintzen gaituztenean «pozik» egon gaitezke Pauloren antzera (2 Ko 12:10). Zergatik? Irainek eta aurkaritzak Jesusen benetako jarraitzaileak garela erakusten dutelako (1 P 4:14). Jesusek bere jarraitzaileak pertsegituak izango zirela esan zuen (Jn 15:18-20). Horixe gertatu zen lehen mendean kristauekin. Kulturagabeak eta ahulak ziren kultura grekoaren eraginpean zeudenentzat. Eta juduentzat, berriz, Pedro eta Joan apostoluak bezala «eskolagabe eta arruntak» ziren (Eg 4:13). Kristauek ahul itxura zuten. Ez zuten politikan eraginik, ezta borrokatzeko edo euren burua babesteko indar militarrik ere. Gizarteak baztertu egiten zituen.
4. Zer egin zuten lehen mendeko kristauek aurkariek beraietaz gauza txarrak esan zituztenean?
4 Gelditu al zituzten lehen mendeko kristauak aurkariek beraietaz esan zituzten gauza txarrek? Ez. Pedro eta Joan apostoluentzat, adibidez, ohore handia zen Jesus jarraitzeagatik eta bere irakaspenak zabaltzeagatik pertsegituak izatea (Eg 4:18-21; 5:27-29, 40-42). Jesusen ikasleek ez zuten zertan lotsatu behar. Luzera, kristau apal hauek beraien aurkariek baino gauza on gehiago egin zituzten gizadiaren alde. Adibidez, kristau hauek idatzi zituzten Bibliako liburuek milioika laguni laguntza eta esperantza ematen jarraitzen dute. Eta aldarrikatu zuten Erreinua orain zeruan agintzen ari da eta, laster, gizaki guztiongan aginduko du (Mt 24:14). Beste aldetik, duela urte asko desagertu zen kristauak pertsegitu zituen Erromako gobernu boteretsua. Gainera, kristau leial haiek zeruan errege dira orain. Bestalde, beraien aurkariak hilda daude. Berpizten badira ere, Jainkoaren Erreinuaren menpe egongo dira, gorrotatzen zituzten kristau haiek aldarrikatu zuten horrexen menpe (Ap 5:10).
5. Joan 15:19aren arabera, zergatik ez gaituzte errespetatzen Jehobaren zerbitzarioi?
5 Gaur egun, batzuek ez gaituzte Jehobaren zerbitzarioi errespetatzen eta burla egiten digute kulturagabeak eta ahulak garela esanez. Zergatik? Ez dugulako gure ingurukoen jarrera bera. Apalak, baretsuak eta esanekoak izaten saiatzen gara. Munduak, berriz, harroak, handiputzak eta errebeldeak miresten ditu. Gainera, ez gara politika kontuetan nahasten eta ez gara inongo armadaren parte. Ez garenez munduarekin bat etortzen, mespretxatu egiten gaituzte (Irakurri Joan 15:19; Erm 12:2).
6. Zer lortzen ari da Jehoba bere herriarekin?
6 Nahiz eta munduak ahulak garela pentsatu, Jehobak gauza bikainak egiteko erabiltzen gaitu. Giza historian izan den predikatze-lanik handiena egiten ari da Jehoba. Bere zerbitzariek munduan gehien itzuli eta zabaltzen diren aldizkariak argitaratzen dituzte. Gainera, Biblia erabiltzen dute milioika laguni beraien bizitza hobetzen laguntzeko. Lorpen guzti hauen ohorea Jehobarentzako da. Izan ere, munduaren ikuspuntutik ahula den talde bat erabiltzen ari da lan txundigarri hauek egiteko. Baina, zer esan dezakegu gutako bakoitzari buruz? Lagundu al gaitzake Jehobak indartsu izaten? Horrela bada, zer egin behar dugu bere laguntza jasotzeko? Aztertu ditzagun Paulo apostoluaren eredutik atera ditzakegun hiru ikasgai.
EZ IZAN KONFIANTZA ZEURE INDARREAN
7. Zein da Pauloren eredutik atera dezakegun ikasgai bat?
7 Hau da Pauloren eredutik atera dezakegun ikasgai bat: Jehoba zerbitzatzean Eg 5:34; 22:3). Garai batean, pertsona inportantea izan zen juduen artean. Hau esan zuen: «Judaismoaren baitan, neure adineko herritar askori aurrea hartzen nion» (Ga 1:13, 14; Eg 26:4). Baina Paulok ez zuen bere buruarengan konfiantza izan.
ez izan konfiantza zeure indar eta abilezietan. Giza ikuspuntuaren arabera, Paulok harroa eta bere buruarengan konfiantza izateko arrazoiak bazituen. Tarson hazi zen, Erromako probintzia bateko hiriburuan. Hiri aberatsa zen eta ospe handiko eskola bat zegoen han. Paulo Gamalielen ikaslea izan zen, bere eguneko judutarren artean lege-maisurik errespetagarriena. Beraz, eskola handiko gizona zen (8. a) Filipoarrei 3:8aren arabera, zer iruditzen zitzaizkion Paulori atzean utzi zituen gauzak? b) Zergatik egon zen «pozik» ahulezian?
8 Paulok gustura utzi zuen atzean munduaren arabera indartsu izatea egiten zuen guzti hura. Izan ere, «zaborraren pareko» zela ikusi zuen (Irakurri Filipoarrei 3:8). Zailtasun asko izan zituen Jesu Kristoren jarraitzailea izateagatik. Bere nazioak gorrotatu egin zuen (Eg 23:12-14). Eta bere herrikideek, erromatarrek, jipoitu eta kartzelaratu egin zuten (Eg 16:19-24, 37). Gainera, inperfektua zela eta zuzen jokatzea oso zaila egiten zitzaiola konturatu zen (Erm 7:21-25). Baina ez zuen Jesu Kristo jarraitzen utzi arazoak zituelako. Horren ordez, «pozik» egon zen ahulezian. Zergatik? Ahul zenean Jehobaren indarra ikusi zuelako bere bizitzan (2 Ko 4:7; 12:10).
9. Zer egin behar genuke itxuran desabantailak baditugu?
9 Jehobaren indarra izan nahi badugu, ez dugu pentsatu behar indar fisikoak, hezkuntzak, gure kulturak edo ondasunek baliotsu egiten gaituztenik. Jehobaren aurrean ez gaituzte erabilgarri egiten. Izan ere, Jainkoaren herrian «jakitun gutxi, ahaltsu gutxi, handizki gutxi» daude. Horren ordez, Jehobak «gizarteko makalak» aukeratu ditu (1 Ko 1:26, 27, IZB). Beraz, itxuran desabantailak izan arren, Jehoba zerbitzatu dezakezu. Ikusi ezazu zure egoera modu positiboan honakoa gogoratuz: Munduaren aurrean garrantzitsu egiten zaituzten gauzak ez dituzunean, Jehobak indarra nola ematen dizun ikusteko gai izango zara. Zure sinesmenen aurka egiten dutenen beldur bazara, egin otoitz Jehobari zure fedea defendatzeko ausardia eskatuz (Ef 6:18-20). Gaixotasun edo ezintasun kroniko bati aurre egiten ari bazara, eskatu Jehobari bera zerbitzatzen lanpetuta egoteko behar duzun indarra. Jehobaren laguntza ikusten duzun bakoitzean, zure fedea sendotuko da eta zu indartsuago bihurtuko zara.
IKASI BIBLIA-EREDUETATIK
10. Zergatik aztertu behar ditugu biblia-pertsonaien ereduak, esaterako Hebrearrei 11:32-34 pasartean aipatzen direnak?
10 Paulok gogotsu ikertu zituen Idazki Santuak. Aztertu zituen gauza askoren artean, biblia-pertsonaien ereduak zeuden. Kristau hebrearrei idaztean, eredu horietan pentsatzeko eskatu zien (Irakurri Hebrearrei 11:32-34). Aztertu dezagun Dabid Erregearen eredua. Etsaien aurkaritza izateaz gain, bere lagunak izandakoen aurkaritza ere jasan zuen. Bere eredua aztertzen dugun heinean, Dabiden bizitzan hausnartzeak Paulori nola lagundu zion ulertuko dugu. Gainera, Paulo nola imitatu dezakegun ikusiko dugu.
11. Zergatik zirudien Dabidek ahula? (Ikusi azaleko irudia)
11 Dabid mutil koskor ahul bat besterik ez zen Goliat gerlari indartsuarentzat. Goliatek Dabid ikusi zuenean, «gutxietsi egin zuen». Izan ere, Goliat handiagoa zen, arma hobeak zituen eta gerrarako trebatua zegoen. Dabid, bestalde, esperientziarik gabeko mutikoa zen, itxuran borrokarako arma kaxkarragoak zituena. Dabidek ahultasuna zirudiena indar bihurtu zuen. Jehobarengan jarri zuen konfiantza eta Jehobak bere etsaia garaitzeko indarra eman zion (1 Sm 17:41-45, 50).
12. Zer beste erronkari egin behar izan zion aurre Dabidek?
12 Dabidek ahul sentiarazi zuen beste erronka bati ere aurre egin behar izan zion. Israelgo errege izateko Jehobak aukeratu zuen gizona, Saul, zerbitzatzen zuen leialki. Hasieran, Saul Erregeak Dabid errespetatzen zuen. Geroago, harrotasunak eraginda, Saul jeloskor jarri eta Dabidekin gaizki jokatzen hasi zen, hiltzen saiatzera ere iritsiz (1 Sm 18:6-9, 29; 19:9-11).
13. Zer egin zuen Dabidek Saul Erregeak berarekin gaizki jokatu zuenean?
13 Saulek gaizki jokatu zuen Dabidekin. Hala ere, Dabidek Jehobak aukeratutako erregeari errespetua erakusten jarraitu zuen (1 Sm 24:7 [24:6, NW ]). Ez zizkion Jehobari leporatu Saulek egin zituen gauza txarrak. Horren ordez, Jehobarengan jarri zuen konfiantza zailtasunei aurre egiteko behar zuen indarra jasotzeko (Sal 18:1, 2).
14. Dabiden antzeko zer egoerari egin zion aurre Paulo apostoluak?
14 Paulo apostoluak Dabiden antzeko egoerari egin zion aurre. Pauloren etsaiak bera baino askoz ere indartsuagoak ziren. Eragin handiko buruzagi askok gorrotatzen zuten. Askotan, jipoitu eta kartzelaratu egin zuten. Dabiden antzera, bere lagunak izan behar zutenek gaizki jokatu zuten Paulorekin. Kristau kongregazioan zeuden batzuk ere 2 Ko 12:11; Flp 3:18). Baina Paulok bere aurka ipini ziren guztiak garaitu zituen. Nola? Aurkaritza jasan arren predikatzen jarraitu zuen. Gainera, anai-arrebei leial izaten jarraitu zuen hauek huts egin ziotenean ere. Eta guztiaren gainetik, Jainkoari leial izan zitzaion hil zen arte (2 Tm 4:8). Zergatik izan zen guzti hau egiteko gai? Konfiantza bere indar eta abilezietan ipini beharrean, Jehobarengan jarri zuelako.
bere aurka jarri ziren (15. Zein da gure helburua eta nola lortu dezakegu?
15 Ikaskide, lankide edota Lekukoak ez diren senideen irain eta aurkaritza jasan behar izaten al dituzu? Jokatu al du noizbait kongregazioko norbaitek gaizki zurekin? Hala bada, gogoratu Dabid eta Pauloren ereduak. Honakoa egiten jarraitu dezakezu: «Menderatu gaitza ongiaz» (Erm 12:21). Jendeak aurka egiten digunean, gure helburua ez da borroka eginez inor menderatzea Dabidek Goliatekin egin zuen bezala. Horren ordez, Jehoba eta Bibliari buruz irakatsiz laguntzen saiatzen gara. Nola lortu dezakegu helburu hau? Jendeak dituen galderak Bibliarekin erantzunez, gurekin gaizki jokatzen dutenak errespetatuz, beraiekin atseginak izanez eta denei on eginez, baita gure etsaiei ere (Mt 5:44; 1 P 3:15-17).
BESTEEN LAGUNTZA ONARTU
16, 17. Zer ez zuen sekula ahaztu Paulok?
16 Paulo apostolua Saulo izenaz zen ezaguna Jesu Kristoren jarraitzailea izan aurretik. Kristauak pertsegitzen zituen gazte lotsagabea zen (Eg 7:58; 1 Tm 1:13). Jesus bera izan zen kristau kongregazioa erasotzea galarazi ziona. Zerutik hitz egin zion eta itsutu egin zuen. Ikusmena berreskuratzeko, pertsegitu zuen jende berberaren laguntza bilatu behar izan zuen. Ananias izeneko kristau baten laguntza apaltasunez onartu zuen berriz ikusi ahal izateko (Eg 9:3-9, 17, 18).
17 Beranduago, Paulo kristau kongregazioko anaia oso ezaguna izan zen. Baina ez zuen sekula ahaztu Jesusek Damaskorako bidean irakatsi ziona. Paulok Kol 4:10, 11).
apal izaten jarraitu zuen eta bere anai-arrebengandik jasotako laguntza gogo onez onartu zuen. Anai-arrebak berarentzat laguntza kontsolagarria zirela aitortu zuen (18. Zergatik ez dugu batzuetan besteen laguntza jaso nahi?
18 Zer irakasten digu Pauloren ereduak? Egia ezagutu genuenean, besteengandik laguntza jasotzeko irrika bizia genuen. Zergatik? Umetxo espiritualak ginela eta ikasteko asko genuela konturatu ginelako (1 Ko 3:1, 2). Eta orain? Jehobaren zerbitzuan denbora asko pasa ondoren esperientzia handia badugu, agian ez gara laguntza hori jasotzeko lehen bezain gogotsu izango, bereziki egian guk bezainbat denbora ez daraman norbaitengandik badator. Hala ere, Jehobak askotan erabiltzen ditu gure anai-arrebak gu indartzeko (Erm 1:11, 12). Beraz, Jehobaren indarra nahi badugu, gure anai-arreben laguntza onartu behar dugu.
19. Zergatik izan zuen Paulok arrakasta?
19 Paulok hainbat gauza garrantzitsu egin zituen kristau bihurtu ondoren. Zergatik? Indar fisikoak, hezkuntzak, gure kulturak edo ondasunek ez dutela arrakasta ekartzen konturatu zelako. Arrakasta Jehobarengan konfiantza izateak eta apaltasunak ekartzen dutela bazekien. Beraz, imita dezagun Paulo 1) Jehobarengan konfiantza jarriz, 2) biblia-ereduetatik ikasiz eta 3) anai-arreben laguntza onartuz. Orduan, nahiz eta ahul sentitu, Jehobak indartsu egingo gaitu!
sjj 71. KANTA Jehobaren armada gara!
^ § 5 Artikulu honetan, Paulo apostoluaren eredua aztertuko dugu. Apalak bagara, Jehobak burlak eta ahuleziak gainditzeko behar dugun indarra emango digula ikusiko dugu.
^ § 1 ZER ESAN NAHI DU? Hainbat gauzengatik sentitu gaitezke ahul: gure inperfekzioarengatik, behartsuak garelako, gaixo egoteagatik edo eskolara gutxi joan garelako. Gainera, gure etsaiak gu ahul sentiarazten saiatu daitezke eraso fisikoak nahiz hitzezkoak eginez.
^ § 57 IRUDIAREN AZALPENA: Jesu Kristori buruz predikatzen hasi zenean, Paulok atzean utzi zuen fariseu bizitzak ematen zion guztia. Hauen artean erlijiotsuak ez ziren erroiluak eta idazki santuen pasarteak zituzten larruzko kaxak egon zitezkeen.
^ § 61 IRUDIAREN AZALPENA: Lankide baten urtebetetze festan, lankideek festan parte hartzera bultzatzen dute anaia.