12. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Maitasunak gorrotoa jasaten laguntzen digu
«Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar. Munduak gorroto badizue, jakizue zuei baino lehen neuri izan didala gorroto» (JN 15:17, 18).
sjj 129. KANTA Iraun dezagun
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Mateo 24:9aren arabera, zergatik ez gintuzke harritu behar munduak gorrotatzea?
JEHOBAK maitatzeko eta maitatuak izateko sortu gintuen. Beraz, norbaitek gorrotatzen gaituenean, oso gaizki sentitzen gara, baita izuturik ere agian. Adibidez, Europan bizi den Georgina izeneko arrebak dio: «14 urte nituenean, ama Jehoba zerbitzatzen nuelako ni gorrotatzen hasi zen. Baztertuta sentitu eta agian ez nintzela pertsona ona pentsatzen hasi nintzen». * Danylo izeneko anaiak dio: «Jehobaren lekukoa izateagatik soldaduek jo, iraindu eta mehatxatu nindutenean, izututa eta umiliatuta sentitu nintzen». Horrelako gorrotoak oso gaizki sentiarazten gaitu. Baina ez gaitu harritzen, Jesusek gorrotatuak izango ginela aurresan baitzuen (Irakurri Mateo 24:9).
2, 3. Zergatik gorrotatzen gaituzte?
2 Munduak Jesusen jarraitzaileak gorrotatzen ditu. Zergatik? Jesus bezala, «mundukoak» ez garelako (Jn 15:17-19). Ondorioz, giza gobernuak errespetatu arren, ez dugu politikan parte hartzen eta ez ditugu nazio-banderak agurtzen, ezta himno nazionalak abesten ere. Jehoba bakarrik adoratzen dugu. Gizadia gobernatzeko duen eskubidearen alde egiten dugu. Baina Satanas eta bere ondorengoek eskubide hori ukatzen dute (Has 3:1-5, 15). Jainkoaren Erreinua gizadiaren itxaropen bakarra dela aldarrikatzen dugu eta Erreinu honek laster bere aurkari guztiak suntsituko dituela predikatzen dugu (Dn 2:44, NW; Ap 19:19-21). Mezu hau apalentzat berri onak dira; gaiztoentzat berriz, berri txarrak (Sal 37:10, 11).
Ju 7). Jokaera hauei buruzko Bibliako arauak jarraitzen ditugulako, jende askok barre egiten digu eta intoleranteak garela esaten digute! (1 P 4:3, 4).
3 Jainkoaren lege zuzenen arabera bizi garelako ere gorrotatzen gaituzte. Jainkoaren arau moralak eta mundu honen arau moralak guztiz desberdinak dira. Adibidez, jende askok jokaera moralgabe larria onartzen du. Jokaera honengatik Jainkoak Sodoma eta Gomorra suntsitu zituen! (4. Zer ezaugarrik lagunduko digute gorrotoa jasaten?
4 Zerk lagunduko digu aurrera egiten nahiz eta jendeak gu gorrotatu eta iraindu? Ziur egon behar dugu Jehobak lagunduko digula. Horretan fede sendoa eduki behar dugu. Babeskiaren antzera, gure fedeak «etsaiaren suzko geziak» itzali ahal izango ditu (Ef 6:16). Baina fedea baino gehiago behar dugu. Maitasuna behar dugu. Zergatik? Maitasuna ez delako «haserrekorra». Gauza mingarri guztiak ongi eramaten eta jasaten ditu (1 Ko 13:4-7, 13). Ikus dezagun Jehobari eta anai-arrebei diegun maitasunak, baita gure etsaiei diegunak ere, nola laguntzen diguten gorrotoa jasaten.
JEHOBARI DIOGUN MAITASUNA
5. Zer egiteko gai izan zen Jesus bere Aita maite zuelako?
5 Etsaiek Jesus hil aurreko gauean, Jesusek bere jarraitzaile leialei honakoa esan zien: «Munduak jakin behar du nik Aita maite dudala eta [horregatik] hark agindua zintzo betetzen dudala» (Jn 14:31). Jesusek Jehoba maite zuenez, zailtasun larriak jasateko gai izan zen. Eta Jehobari diogun maitasunak ere modu berean lagundu gaitzake.
6. Nola sentitzen dira Jehobaren zerbitzariak munduaren gorrotoa jasaten dutenean?
6 Jehobaren zerbitzariak, Jainkoari dioten maitasunagatik, beti izan dira pertsekuzioa jasateko gai. Adibidez, juduen Biltzar Nagusiak apostoluei predikatzeari uzteko agindu zienean, Jainkoari zioten maitasunagatik honakoa esan zuten: «Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena» (Eg 5:29; 1 Jn 5:3). Horrelako maitasun handiak, gaur egun ere, gure anai-arrebak indartzen ditu. Hauetako asko gobernu krudel eta indartsuen aurrean Jehobari leial mantentzen ari dira. Munduaren gorrotoa jasaten dugunean, desanimatuta sentitu beharrean, ohore bat dela sentitzen dugu (Eg 5:41; Erm 5:3-5).
7. Nola jokatu beharko genuke senideen oposizioa jasaten dugunean?
7 Familiaren oposizioa izatea jasan dezakegun gauza zailenetariko bat izan daiteke. Jehobari buruz ikasi nahi dugula konturatzen direnean, senide batzuk engainatuak izan garela pentsatu dezakete; beste batzuk, berriz, burua galdu dugula (Konparatu Markos 3:21). Batzuetan oposizio bortitza ere jaso dezakegu. Honek ez gintuzke harritu behar, Jesusek berak esan baitzuen: «Nork bere etxekoak izango ditu etsai» (Mt 10:36). Noski, gure senideek guri buruz zer ikuspuntu duten axola gabe, ez ditugu gorrotatzen. Horren ordez, Jehoba gero eta gehiago maitatu, jendea orduan eta gehiago maitatuko dugu (Mt 22:37-39). Baina ez dugu inoiz Bibliako legeak eta printzipioak betetzeari utziko beste norbait gurekin pozik egotearren.
8, 9. Zerk lagundu zion Georginari oposizio bortitza jasan arren leial mantentzen?
8 Lehen aipatutako Georginak, amaren
oposizio bortitza jasan arren, Jehobari leial izaten jarraitu zuen. Honakoa dio: «Ama eta biok Jehobaren lekukoekin Biblia ikasten hasi ginen. Baina sei hilabete beranduago, bileretara joaten hasi nahi nuenean, bere jarrera zeharo aldatu zen. Apostatekin harremanetan zegoela konturatu nintzen eta nirekin hitz egiten zuenean beraien argudioak erabiltzen zituen. Gainera, iraindu, jo eta iletik tira egiten zidan eta nire liburuak botatzen zituen. 15 urte bete eta gero, bataiatu egin nintzen. Amak nik egia uztea nahi zuenez, adingabeentzako egoitza-zentro batera bidali ninduen. Bertan zeuden nerabe batzuek drogak hartu eta delituak egiten zituzten. Oposizioa jasatea bereziki zaila da zu maitatu eta zaindu behar zintuzkeen norbaitengandik badator».9 Zerk lagundu zion Georginari egoera hori jasaten? «Ama nire aurka jarri zen egun berean bukatu nuen Biblia osoa irakurtzen. Zeharo konbentzitua nengoen egia aurkitu nuela eta Jehobarengandik oso hurbil sentitzen nintzen. Askotan egiten nion otoitz eta berak entzuten zidan. Egoitza hartan bizi izan nintzen bitartean, arreba batek bere etxera gonbidatu eta elkarrekin Biblia ikasten genuen. Garai hartan, anai-arrebek asko animatzen ninduten. Beraien familiaren parte nintzela sentiarazten zidaten. Gure aurkariak nortzuk diren axola gabe, Jehoba beraiek baino indartsuagoa dela argi ikusi nuen».
10. Zer ziurtasun izan dezakegu Jehobari buruz?
10 Paulo apostoluak idatzi zuenaren arabera, ezerk ez gaitu «aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik» (Erm 8:38, 39). Nahiz eta denbora batez sufritu, Jehoba beti egongo da gure ondoan gu kontsolatzeko eta indartzeko. Eta Georginaren bizipenak erakusten duen bezala, Jehobak kongregazioko anai-arreben bidez ere laguntzen digu.
ANAI-ARREBEI DIEGUN MAITASUNA
11. Nola lagundu zien Jesusen jarraitzaileei Joan 15:12, 13an aipatutako maitasunak? Adibide bat eman.
11 Hil aurreko gauean, Jesusek elkar maite behar zutela gogoratu zien bere jarraitzaileei (Irakurri Joan 15:12, 13). Maitasun sakrifikatuak elkartuta egoten eta munduko gorrotoa jasaten lagunduko ziela ziur zegoen. Ikus dezagun, adibidez, Tesalonikako kongregazioari gertatutakoa. Sortua izan zenetik pertsegituak izan ziren. Hala ere, bertako anai-arrebak integritate eta maitasun eredu bihurtu ziren (1 Ts 1:2-3, 6, 7). Paulok «maitasun handiagoa» izatera animatu zituen (1 Ts 4:9, 10). Maitasunak bihozgabetuak animatzera eta ahulei laguntzera bultzatu zituen (1 Ts 5:14). Esandakoa bete zuten, handik urtebetera bere bigarren eskutitzean, Paulok honakoa esan baitzien: «Zuen guztion arteko maitasuna gero eta kartsuago egiten ari [da]» (2 Ts 1:3-5). Elkarri zioten maitasunak zailtasunak eta pertsekuzioa jasaten lagundu zien.
12. Nola erakutsi zioten herrialde bateko anai-arrebek elkarri maitasuna gerra garaian?
12 Lehen aipatutako Danylo eta bere emazteari gertatutakoa ikus dezagun. Gerra beraien herriraino iritsi zenean, bileretara joaten, ahal zuten hobekien predikatzen eta anai-arrebekin janaria konpartitzen jarraitu zuten. Baina, behin, soldadu armatuak Danyloren etxera etorri ziren. «Nire fedeari uko egiteko agindu zidaten», dio Danylok. «Ezetz esatean, jipoia eman eta tirokatuko nindutenaren itxura emanez, nire burutik gertu tiro egin zuten. Joan aurretik, mehatxatuz, nire emaztea bortxatzera itzuliko zirela esan zidaten. Orduan, anai-arrebek segituan beste herri batera zihoan trenera eraman gintuzten. Ez dut sekula ahaztuko anai-arreba kuttun hauek erakutsitako maitasuna. Gainera, herri berrira iritsi ginenean, bertako anai-arrebek janaria emateaz gain, lana eta etxea aurkitzen lagundu ziguten! Ondorioz, gerratik ihesi zetozen beste Lekukoei babesa emateko aukera izan genuen». Horrelako bizipenek elkarri diogun maitasunak gorrotoa jasaten laguntzen digutela erakusten dute.
ETSAIEI DIEGUN MAITASUNA
13. Nola laguntzen digu espiritu santuak Jehobaren zerbitzuan irauten nahiz eta jendearen gorrotoa jasan?
13 Jesusek etsaiak maitatzeko esan zien bere jarraitzaileei (Mt 5:44, 45). Erraza al da hau egitea? Ez! Baina Jainkoaren espiritu santuaren laguntzarekin lortu dezakegu. Jainkoaren espirituaren fruitua osatzen duten ezaugarriek gorrotoa jasaten lagunduko digute: maitasunak, pazientziak, baretasunak, bihotz onak eta autokontrolak (Ga 5:22, 23). Lekukoak diren senar, emazte, haur edo bizilagunek ezaugarri hauek erakutsi dituztelako, gure aurkari askok ikuspuntua aldatu dute. Hauetariko batzuk orain gure anai-arreba maiteak dira. Beraz, Jehoba zerbitzatzeagatik gorrotatzen zaituztenak maitatzea zaila egiten bazaizu, eskatu espiritu santua otoitzean (Lk 11:13). Ziur egon Jainkoaren bidetik ibiltzea dela beti egin dezakegun gauzarik onena (Es 3:5-7).
14, 15. Nahiz eta senarraren oposizio latza jasan behar izan, nola lagundu zion Yasmini Erromatarrei 12:17-21 pasarteak senarrari maitasuna erakusten?
14 Ikus dezagun Ekialde Hurbilean bizi den Yasmin izeneko arrebaren bizipena. Jehobaren lekuko egin zenean, engainatu egin zutela pentsatu zuen senarrak. Emazteak Jehoba zerbitzatzeari uzteko saiakera ugari egin zituen. Adibidez, iraindu egin zuen. Gainera, senideei, erlijioburu bati eta azti bati emaztea mehatxatzeko eskatu zien, baita familia hausten ari zela salatzeko ere. Kongregazioko bilera batean anai-arrebak ere iraindu zituen! Yasminek askotan negar egiten zuen hain tratu txarra jasotzeagatik.
15 Bilera-aretoan, kongregazioko anai-arrebek Yasmin kontsolatu eta indartzen zuten. Adindunek Erromatarrei 12:17-21 pasarteko hitzak jarraitzea gomendatu zioten (Irakurri). «Oso zaila zen», dio Yasminek. «Baina Jehobari laguntzeko eskatu nion eta ahal nuen guztia egin nuen Bibliak esaten duena jarraitzeko. Beraz, senarrak maltzurkeriaz zaborrak sukaldeko lurrera botatzen zituenean, garbitu egiten nuen. Iraintzen ninduenean, goxo erantzuten nion. Eta gaixo zegoenean, zaindu egiten nuen».
16, 17. Zer ikasten duzu Yasminen eredutik?
16 Yasminek senarrari maitasuna erakusteagatik saria jaso zuen. Honakoa dio: «Senarra nigan konfiantza jartzen hasi zen bazekielako beti egia esango niola. Erlijioari buruz hitz egiten genuenean, errespetuz entzuten hasi zen eta familian bakeak egiteko ados egon zen. Orain bileretara joateko ere esaten dit. Gure familia-bizitza zeharo aldatu da eta benetako lasaitasuna daukagu. Nire esperantza egunen batean senarrak egia onartzea eta elkarrekin Jehoba zerbitzatzea da».
17 Yasminen ereduak maitasuna «eraman onekoa» dela erakusten du, baita «dena itxaroten» eta «ongi eramaten» 1 Ko 13:4, 7). Gorrotoa boteretsua eta mingarria izan daiteke, baina maitasuna askoz ere indartsuagoa da. Aurkarien bihotzak irabazten ditu eta Jehobaren bihotza pozten du. Baina, aurkariek gu gorrotatzen jarraitu arren, zoriontsu izan gaitezke. Nolatan?
duela ere (ZORIONTSU GORROTATUAK IZATEAN
18. Zergatik izan gaitezke zoriontsu gorrotatuak izatean?
18 Jesusek gorrotatuak izatean «zorionekoak» garela esan zuen (Lk 6:22). Noski, gorrotatuak izatea ez da guk aukeratu duguna. Eta ez dugu gozatzen gure fedeagatik pertsegitzen gaituztenean. Beraz, zergatik izan gaitezke zoriontsu gorrotatuak izatean? Ikus ditzagun hiru arrazoi. Lehenengoa: Irauten dugunean, Jehobaren onespena lortzen dugu (1 P 4:13, 14). Bigarrena: Gure fedea hobetu eta sendotu egiten da (1 P 1:7). Eta hirugarrena: Ezin baliotsuagoa den saria jasoko dugu, betiko bizia (Erm 2:6, 7).
19. Zergatik zeuden pozik apostoluak jipoituak izan ondoren?
19 Jesus berpiztu eta gutxira, apostoluek berak aipatutako zoriontasuna sentitu zuten. Jipoituak izan eta predikatzeari uzteko agindua jaso ondoren, poza sentitu zuten. Zergatik? «Jainkoak Jesusengatik sufritzeko duin aurkitu zituelako» (Eg 5:40-42). Euren maisuari zioten maitasuna etsaiei zieten beldurra baino handiagoa zen. Gainera, beraien maitasuna berri onak «etengabe» zabalduz erakutsi zuten. Gaur egun ere, arazoak izan arren, gure anai-arreba askok leialki zerbitzatzen jarraitzen dute. Badakite Jehobak beraien lana eta bere «izenagaitik» erakutsi duten maitasuna ez dituela ahaztuko (Heb 6:10, EB).
20. Zer aztertuko dugu hurrengo artikuluan?
20 Mundu honek irauten duen bitartean gorrotatu egingo gaitu (Jn 15:19). Baina ez dugu beldurrik izan behar. Izan ere, hurrengo artikuluan ikusiko dugun bezala, Jehobak bere leialak «sendotuko» eta «zainduko» ditu (2 Ts 3:3). Beraz, jarrai dezagun Jehoba, gure anai-arrebak, baita etsaiak ere maitatzen. Aholku hau segitzen badugu, elkarturik eta espiritualki sendo jarraituko dugu, Jehobari ohorea emango diogu eta, gainera, maitasuna gorrotoa baino askoz ere boteretsuagoa dela frogatuko dugu.
sn 3. KANTA Jainkoa maitasuna da
^ § 5 Artikulu honetan, Jehobari eta anai-arrebei diegun maitasunak, baita gure etsaiei diegunak ere, munduaren gorrotoa jasaten nola laguntzen diguten ikusiko dugu. Gainera, gorrotatuak izan arren, Jesusek zoriontsu izan gaitezkeela zergatik esan zuen aztertuko dugu.
^ § 1 Izen batzuk aldatuak izan dira.
^ § 58 IRUDIEN AZALPENAK: Soldaduek Danylo mehatxatu zutenean, anai-arrebek bera eta bere emazteari beste herri batera joaten lagundu zieten, eta bertako anai-arrebek ongietorri beroa eman zieten.
^ § 60 IRUDIEN AZALPENAK: Senarraren oposizioa jasan behar izan zuenean, adindunek Yasmini aholku onak eman zizkioten. Emazte ona zela erakutsi eta senarra gaixo zegoenean zaindu egin zuen.