13. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Nola babestuko zaitu Jehobak
«Jauna, ordea, leiala da, eta beronek sendotuko zaituzte eta gaiztoarengandik zainduko» (2 TS 3:3).
sjj 124. KANTA Beti leial izan
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Zergatik eskatu zion Jesusek Jehobari bere jarraitzaileak babesteko?
LURREAN bizi izan zen azken gauean, Jesus bere jarraitzaileek izango zituzten arazoetan pentsatzen aritu zen. Bere lagunak maite zituenez, hauek «Gaiztoarengandik babesteko» eskatu zion Aitari (Jn 17:14, 15). Jesusek bazekien zerura itzuliko zela eta Satanas Deabruak Jehoba zerbitzatu nahi zuen edonoren aurka borroka egiten jarraituko zuela. Zalantzarik gabe, Jehobaren herriak babesa beharko zuen.
2. Nola egon gaitezke ziur Jehobak gure otoitzak erantzungo dituela?
2 Jehobak Jesus maite zuenez, bere otoitza erantzun zuen. Jehoba pozteko ahal dugun guztia egiten badugu, gu ere maitatuko gaitu eta laguntza eta babes eske egiten ditugun otoitzak erantzungo ditu. Jehoba familiaburu arduratsua denez, bere seme-alabak maitasunez zaintzen jarraituko du. Hau egingo ez balu, bere izen ona zikinduko litzateke.
3. Zergatik behar dugu gaur egun Jehobaren babesa?
3 Inoiz ez bezala behar dugu Jehobaren babesa. Izan ere, Satanas zerutik jaurtia izan eta «amorru biziz» dago (Ap 12:12). Batzuei, gu pertsegitzean, Jainkoa zerbitzatzen ari direla pentsarazi die (Jn 16:2). Jainkoarengan sinesten ez duten beste batzuek mundukoak bezalakoak ez garelako pertsegitzen gaituzte. Dena dela, ez dugu beldurrik. Zergatik? Bibliak honakoa esaten duelako: «Jauna, ordea, leiala da, eta beronek sendotuko zaituzte eta gaiztoarengandik zainduko» (2 Ts 3:3). Nola zaindu eta babesten gaitu Jehobak? Ikus ditzagun bi modu.
JEHOBAK ARMADURA BAT EMATEN DIGU
4. Efesoarrei 6:13-17 pasartearen arabera, zer jarri du Jehobak eskuragarri gu babesteko?
4 Jehobak Satanasen erasoetatik babestu gaitezen nahi du. Horretarako, hainbat atal eta arma dituen jantzi bat eskuragarri egin du (Irakurri Efesoarrei 6:13-17). Armadura espiritual hau gogorra eta oso ona da! Baina babestu gaitzan, atal bakoitza jarri eta jantzita eraman behar dugu. Zer irudikatzen du atal bakoitzak? Azter ditzagun gertutik.
5. Zer da egiaren gerrikoa eta zergatik lotu behar dugu?
5 Egiaren gerrikoa Jainkoaren Hitzean, Biblian, aurkitzen ditugun egiak dira. Zergatik lotu behar dugu gerriko hau? Satanas «gezurraren aita» delako. (Jn 8:44). Milaka urte gezurretan eta «mundu guztia engainatzen» ibili da! (Ap 12:9). Baina Biblian dauden egiek bere engainuetatik babesten gaituzte. Nola lotu dezakegu gerriko sinboliko hau? Jehobari buruzko egia ikasiz, «egiaren arabera eta Espirituak eraginda» adoratuz eta gauza guztietan zintzo jokatuz (Jn 4:24; Ef 4:25; Heb 13:18).
6. Zer da zintzotasunaren bularrekoa eta zergatik jantzi behar dugu?
6 Zintzotasunaren bularrekoak Jehobaren arau zuzenak irudikatzen ditu. Zergatik jantzi behar dugu bularreko hau? Bularrekoak soldaduaren bihotza babesten duen bezala, zintzotasunaren bularrekoak gure gogo-bihotzak babesten ditu. Horrela, mundu gaizto honek ez du gure barrena ustelduko (Es 4:23). Jehobak bihotz-bihotzez maitatu eta zerbitzatu dezagun espero du (Mt 22:36, 37). Beraz, Satanas gure bihotza erdibitzen saiatzen da, mundu honek eskaini eta Jehobak gorrotatzen dituen gauzak maitatzera bultzatuz (St 4:4; 1 Jn 2:15, 16). Eta horrela ez bagaitu engainatzen, Jehobaren arauak hausteko presioa egiten saiatuko da.
7. Nola jantzi dezakegu zintzotasunaren bularrekoa?
7 Nola jantzi dezakegu zintzotasunaren bularrekoa? Jehobarentzat zuzena eta okerra dena onartuz eta arau hauen arabera biziz (Sal 97:10). Batzuek Jehobaren arauek gure askatasuna murrizten dutela sentitu dezakete. Baina biblia-printzipioak obeditzeari utziko bagenio, borroka erdian bularrekoa astunegia delako kentzen duen soldadua bezalakoak izango ginateke. Hori egitea tontakeria galanta izango litzateke! Jehoba maite dutenentzat bere aginduak «ez dira astunak», biziak salbatzeko beharrezkoak baizik (1 Jn 5:3).
8. Zer esan nahi du oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura izateak?
8 Paulok oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura izateko eskatzen digu. Beste hitz batzuetan, Erreinuaren berri onak predikatzeko prest egon behar dugu beti. Bibliako mezuari buruz besteei hitz egiten diegunean, guk geuk dugun fedea indartu egiten da. Oso animagarria da Jehobaren herria mundu osoan berri onak zabaltzeko aukeren bila dabilela ikustea. Adibidez, lanean, eskolan, negozioetan eta etxez-etxe, erosketak egitean, senideak bisitatzean, ezagunekin hitz egitean, baita denbora batez etxean konfinatuta egonda ere, predikatzen dute. Beldurtu eta predikatzeari utziko bagenio, borrokan sandaliak kentzen dituen soldadua bezalakoak
izango ginateke. Oinak zauritzea errazagoa izango litzatekeenez, erasoan babestea zailagoa egingo litzaioke eta ez litzateke bere komandantearen aginduak betetzeko gai izango.9. Zergatik eduki behar dugu besoan fedearen babeskia?
9 Federen babeskiak Jehobarengan dugun fedea irudikatzen du. Ziur gaude promestu duen guztia beteko duela. Eta fede honek «etsaiaren suzko geziak» itzaltzen lagunduko digu. Zergatik eduki behar dugu beti besoan babeski hori? Apostaten irakaspenetatik babesteko eta jendeak gure sinesmenak kritikatzen dituenean ez desanimatzeko. Gainera, besteek Jehobaren arauak desobeditzera bultzatzen gaituztenean, federik gabe ez dugu ezetz esateko indarrik izango. Baina lanean edo eskolan gure fedea defendatzen dugun bakoitzean, gure babeskia eramaten ari gara (1 P 3:15). Nahiz eta soldata hobea eskaini, gure ohitura espiritualak oztopatzen dituen lan-eskaintza baztertzen dugun bakoitzean, gure babeskia eramaten ari gara (Heb 13:5, 6). Eta oposizioa jasan arren Jehoba zerbitzatzen jarraitzen dugun bakoitzean, gure babeskiak babesten gaitu (1 Ts 2:2).
10. Zer da salbamenaren burukoa eta zergatik eraman behar dugu?
1 Ts 5:8; 1 Tm 4:10; Tt 1:1, 2). Burukoak soldaduaren burua babesten duen bezala, salbamenaren esperantzak pentsatzeko dugun gaitasuna babesten du. Nola? Esperantza honek Jainkoaren promesetan pentsatzen eta gure arazoei buruzko ikuspuntu egokia izaten laguntzen digu. Nola eraman dezakegu buruko hau? Jainkoaren izaera berbera izaten jarraituz, adibidez, gure esperantza aberastasunetan jarri beharrean Jainkoarengan jarriz (Sal 26:2; 104:34; 1 Tm 6:17).
10 Salbamenaren burukoa Jehobak ematen digun esperantza da. Honek, Jainkoaren nahia betetzen badugu, saritu egingo gaituela eta, hiltzen bagara, berpiztu egingo gaituela ziurtatzen digu (11. Zer da espirituaren ezpata eta zergatik erabili behar dugu?
11 Espirituaren ezpata Jainkoaren Hitza da, Biblia. Ezpata honek edozein gezur agerian uzteko eta jendea irakaspen faltsuetatik eta ohitura kaltegarrietatik askatzeko indarra du (2 Ko 10:4, 5; 2 Tm 3:16, 17; Heb 4:12). Nola ikasi dezakegu ezpata ondo erabiltzen? Ikasketa pertsonalaren eta Jainkoaren erakundeak ematen digun prestakuntzaren bidez (2 Tm 2:15). Armaduraz gain, Jehobak babesteko beste modu boteretsu bat ere ematen digu. Zein?
EZ DUGU BAKARRIK BORROKATU BEHARRIK
12. Zer gehiago behar dugu eta zergatik?
12 Eskarmentu handiko soldaduak badaki ezingo duela bere kabuz gudaroste handi bat garaitu; bere soldadukideen laguntza behar du. Era berean, guk ere ezin ditugu Satanas eta bere jarraitzaileak geure kabuz garaitu; gure anai-arreben laguntza behar dugu. Jehobak milioika soldadukide eman dizkigu laguntzeko: gure mundu-mailako anaiartea (1 P 2:17).
13. Hebrearrei 10:24, 25aren arabera, nola laguntzen digute bilerek?
13 Laguntza jasotzeko modu bat bileretan egotea da (Irakurri Hebrearrei 10:24, 25). Noizbehinka denok sentitu gaitezke desanimatuta. Hau gertatzen denean, bilerek indarberritu gaitzakete. Anai-arrebek bihotzez egindako iruzkinek animatzen gaituzte. Biblian oinarritutako euren hitzaldi eta aurkezpenek Jehoba zerbitzatzen jarraitzera motibatzen gaituzte. Eta bileren aurretik eta ondoren ditugun elkarrizketa positiboek indartu egiten gaituzte (1 Ts 5:14). Besteei laguntzeko aukera ematen digute eta horrek oso zoriontsu egiten gaitu (Eg 20:35; Erm 1:11, 12). Bilerek beste modu batzuetan ere laguntzen digute. Borrokarako gaitasunak hobetzen laguntzen digute, predikatze lanerako prestatuz. Adibidez, Irakasteko tresna-sorta ondo erabiltzen ikasten dugu. Beraz, ondo prestatu kongregazioko bileretarako. Bileran zehar, arretaz entzun. Gero, ikasitakoa praktikan jarri. Gauza guzti hauek eginez gero, «Kristo Jesusen soldadu on» bihurtuko zara. (2 Tm 2:3).
14. Beste noren laguntza dugu?
14 Milioika aingeru boteretsuren laguntza ere badugu. Pentsatu aingeru bakar bat zer egiteko gai den (Is 37:36). Pentsatu, orain, aingeruz osatutako armada boteretsu bat lortzeko gai dena! Ez dago Jehobaren gudaroste indartsua garaitu dezakeen gizaki edo deabrurik. Jehoba Ahalguztiduna da. Beraz, gurekin dagoenean, gure arerioak zenbat diren axola gabe, beraiek baino indartsuagoak izango gara beti (Ep 6:16). Hau bai dela egia borobila! Lankide, eskolakide edo senide batek esan edo egiten duen zerbaitek beldurtzen zaituenean, pentsatu lagundu zaitzaketen guzti horietan. Gogoratu, borroka honetan ez zaude bakarrik. Jehobaren gida jarraitzen ari zarenez, bere laguntza izango duzu.
JEHOBAK GU BABESTEN JARRAITUKO DU
15. Isaias 54:15, 17aren arabera, zergatik ez da inoiz Jainkoaren herria isilik egongo?
15 Satanasen menpean dagoen munduak gu gorrotatzeko arrazoi asko ditu. Politikan erabat neutralak gara eta ez ditugu armak hartzen. Jainkoaren izena zabaldu, bakea bere Erreinuak bakarrik ekarri dezakeela aldarrikatu eta bere arau zuzenak obeditzen ditugu. Mundu honen agintaria gezurti maltzur eta hiltzailea dela agerian uzten dugu (Jn 8:44). Eta ozen esaten dugu Satanasen mundua laster suntsitua izango dela. Satanas eta bere jarraitzaileek ez gaituzte sekula isilduko. Horren ordez, Jehoba goratzen jarraituko dugu gure esku dagoen guztia eginez! Oso boteretsua izan arren, Satanasek ezin izan du Erreinuaren mezua mundu guztiko jendeari heltzea geldiarazi. Eta guzti hau Jehobaren babesa dugulako ari gara lortzen (Irakurri Isaias 54:15, 17).
16. Nola salbatuko du Jehobak bere herria larrialdi handian zehar?
16 Zer gertatuko da etorkizunean? Larrialdi handian zehar, Jehobak bi modu harrigarritan salbatuko gaitu. Lehenik, lurreko erregeek Babilonia Handia, hau da, erlijio faltsuaren inperioa suntsitzen dutenean, bere zerbitzari leialak salbatuko ditu (Ap 17:16-18; 18:2, 4). Gero, Harmagedonen, Satanasen munduko beste guztia suntsitzen duenean, bere herria salbatuko du (Ap 7:9, 10; 16:14, 16).
17. Nola laguntzen digu Jehobarengandik hurbil egoteak?
17 Jehobarengandik hurbil mantentzen bagara, Satanasek ezingo du betiko kaltetuko gaituen ezer egin. Izan ere, bera izango da betiko suntsitua izango dena (Erm 16:20). Beraz, jantzi ezazu armadura osoa eta eramaten jarraitu! Ez saiatu borroka zeure kabuz irabazten. Lagundu zeure anai-arrebak eta jarraitu Jehobaren gida. Hala eginez gero, ziur egon zaitezke zeruko Aita maitekorrak indartu eta babestuko zaituela (Is 41:10).
sjj 149. KANTA Garaipen kanta
^ § 5 Bibliak Jehobak sendotu eta babestuko gaituela promesten du, bai kalte espiritualetik, baita betiko kaltetu gaitzakeen edozeretik ere. Artikulu honetan ondorengo galderak erantzungo ditugu: Zergatik behar dugu Jehobaren babesa? Nola babesten gaitu? Eta zer egin behar dugu Jehobaren babesaz gozatzeko?