Ba al zenekien?
Nola baieztatzen du antzinako inskripzio batek Biblia?
JERUSALEMEKO Bibliako Lurraldeen Museoan K.a. 700-600 urte inguruko inskripzio bat duen harri bat dago. Harri hau hilobi moduan erabilitako kobazulo batean aurkitu zuten, Israeleko Hebron hiritik hurbil. Inskripzioak honela dio: «Madarikatu dezala Yahweh Sabaot-ek Hagav-en seme Hagaf». Nola baieztatzen du inskripzio honek Biblia? Bibliako garaian Jainkoaren izena, Jehoba edo Yahweh (antzinako hebrear hizkietan YHWH idatzia), ondo ezaguna eta eguneroko bizitzan erabilia zela erakusten du. Kobazulo horietan elkartu eta ezkutatzen zen jendearen beste inskripzio batzuk ere aurkitu dira. Askotan idazten zuten paretetan Jainkoaren izena, baita Jainkoaren izena zuten beste izen propio batzuk ere.
Georgiako Unibertsitateko Rachel Nabulsi doktoreak honakoa dio inskripzio hauei buruz: «YHWH izena behin eta berriro errepikatzea garrantzitsua da. [...] Testu eta inskripzio hauek Israel eta Judako biztanleen bizitzan YHWH oso inportantea zela erakusten dute». Honek Biblia baieztatzen du, bertan Jainkoaren izena, hebrear hizkietan YHWH idatzia, milaka aldiz agertzen baita. Askotan Jainkoaren izena pertsonen izenen barnean zegoen.
Harrian inskribaturiko «Yahweh Sabaot» hitzek, «armadetako Jehoba» esan nahi dute. Beraz, Bibliako garaietan jendeak Jainkoaren izena eta «armadetako Jehoba» adierazpena askotan erabiltzen zuela dirudi. Honek Bibliaren «armadetako Jehoba» adierazpenaren erabilerari zentzua ematen dio. Adierazpen hau idazki hebrearretan 283 aldiz agertzen da, batez ere Isaias, Jeremias eta Zakariasen idazkietan.