2. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Jesusek maite zuen ikaslearengandik ikasten duguna
«Maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator» (1 JN 4:7).
sn 3. KANTA Jainkoa maitasuna da
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Nola sentiarazten zaitu Jainkoaren maitasunak?
JOANEK honakoa idatzi zuen: «Jainkoa maitasuna baita» (1 Jn 4:8). Esaldi honek oinarrizko egia bat gogorarazten digu: Jainkoa biziaren Iturburua izateaz gain, maitasunaren Iturburua da. Jehobak maite gaitu! Bere maitasunari esker, seguru sentitzen gara eta bizitza zoriontsu eta bete-betea dugu.
2. Mateo 22:37-40 pasartearen arabera, zeintzuk dira bi agindu nagusienak eta zergatik izan daiteke zaila bigarrena betetzea?
2 Kristauok ezin dugu maitasuna erakutsiko dugun edo ez aukeratu. Maitasuna erakustea agindu bat da (Irakurri Mateo 22:37-40). Jehoba ondo ezagutzen dugunean, erraza izan daiteke lehenengo agindua betetzea. Azken finean, Jehoba perfektua da. Gutaz arduratzen da eta modu atseginean jokatzen du gurekin. Baina bigarren agindua betetzea zailagoa egiten zaigu. Zergatik? Kongregazioko anai-arrebak, gure lagun hurkoa direnak, inperfektuak direlako. Batzuetan, ardurarik edo maitasunik erakutsi gabe jokatu dezakete gurekin. Jehobak bazekien zaila egingo zitzaigula agindu hau betetzea. Horregatik, biblia-idazle batzuen bidez maitasuna zergatik eta nola erakutsi dezakegun irakasten digu. Idazle hauetariko bat Joan izan zen (1 Jn 3:11, 12).
3. Zer azpimarratu zuen Joanek maitasunari buruz?
3 Bere idazkietan, Joanek kristauek maitasuna erakutsi behar dutela azpimarratzen du behin eta berriz. Izan 1 Jn 4:10, 11). Hala ere, Joanek denbora behar izan zuen hau ikasteko.
ere, Jesusen bizitzari buruz idatzi zuen liburuan, Joanek askotan aipatzen ditu «maitasuna» eta «maitatu» hitzak. Beste hiru ebanjelioak elkarturik ere, hitz hauek Joanen ebanjelioan gehiagotan agertzen dira. Joanek ehun bat urte zituen bere izena daraman ebanjelioa eta beste hiru gutunak idatzi zituenean. Egiten dugun guztia maitasunak bultzatuta egin behar dugula irakasten dute biblia-liburu hauek (4. Beti erakutsi al zien Joanek maitasuna besteei?
4 Gizon gaztea zenean, Joanek ez zuen beti maitasuna erakutsi. Adibidez, Jerusalemera bidean Samarian predikatzen zebiltzan batean, Jesus eta bere lagunei ez zieten herri batean ostatu eman. Zer egin zuen Joanek? Honakoa galdetu zion Jesusi: «Jauna, aginduko al dugu zerutik tximista erori eta garbi ditzan?» (Lk 9:52-56). Beste batean ere, ez zien beste apostoluei maitasunik erakutsi. Badirudi bere anaia Santiagok eta biek euren ama Jesusengana bidali zutela. Zertarako? Erreinuan postu nagusi bat eskatzeko. Beste apostoluek bi anaiek eskatu zutena jakin zutenean, haserre bizian jarri ziren (Mt 20:20, 21, 24). Hala ere, nahiz eta Joanek akats guzti hauek egin, Jesusek maite zuen (Jn 21:7).
5. Zer aztertuko dugu artikulu honetan?
5 Artikulu honetan, Joanen eredua eta maitasunari buruz idatzi zituen hainbat gauza aztertuko ditugu. Egin ahala, gure anai-arrebei maitasuna erakusten ikasiko dugu. Gainera, familiaburuak familiari maitasuna erakusteko modu garrantzitsu bat ikusiko dugu.
MAITASUNA EKINTZEN BIDEZ ADIERAZIA
6. Nola erakutsi digu Jehobak maite gaituela?
6 Maitasuna hitz goxoz adierazten den sentimendua dela pentsatu ohi dugu. Baina, benetakoa izateko ekintzekin ere erakutsi behar da (Konparatu Santiago 2:17, 26). Adibidez, Jehobak maite gaitu (1 Jn 4:19). Eta bere maitasuna Biblian dauden hitz ederrekin adierazten digu (Sal 25:10; Erm 8:38, 39). Baina Jainkoak ez digu hitzekin bakarrik adierazten maite gaituela; ekintzekin ere erakusten digu. Joanek honakoa idatzi zuen: «Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna: Jainkoak bere Seme bakarra mundura bidali zuen, beronen bidez bizia izan dezagun» (1 Jn 4:9). Jehobak bere Seme maitea guregatik sufritu eta hil zedin utzi zuen (Jn 3:16). Beraz, ez dugu zalantzarik: Jehobak maite gaitu!
7. Nola frogatu zuen Jesusek maite gaituela?
7 Jesusek bere jarraitzaileei maite zituela ziurtatu zien (Jn 13:1; 15:15). Haiek eta gu zenbat maite gaituen erakutsi zuen ez bakarrik esan zuenarekin, baita egin zuenarekin ere. Esan zuen: «Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino» (Jn 15:13). Zer eragin izan beharko luke gugan Jehoba eta Jesusek guregatik egin duten guztian pentsatzeak?
8. Zer egin behar dugula esaten du 1 Joan 3:18ak?
8 Jehoba eta Jesusek esandakoa betetzen dugunean, maite ditugula frogatzen dugu (Jn 14:15; 1 Jn 5:3). Jesusek elkar maitatzeko agindu zigun zehatz-mehatz (Jn 13:34, 35). Gure anai-arrebei maite ditugula esan behar diegu, baina maitasun hori ekintzekin ere erakutsi behar dugu (Irakurri 1 Joan 3:18). Zer gauza egin ditzakegu diegun maitasuna frogatzeko?
ANAI-ARREBAK MAITATU
9. Zer egin zuen Joanek maitasunak bultzatuta?
9 Joan bere aitarekin gelditu zitekeen familiaren arrantza negozioan dirua irabazten. Baina, horren ordez, handik aurrera bere bizitza besteei Jehoba eta Jesusi buruz irakasteko erabili zuen. Joanek ez zuen bizimodu erraza aukeratu. Pertsegitu egin zuten eta, lehenengo mendearen amaieran, zahartuta zegoenean, erbesteratua izan zen (Eg 3:1; 4:1-3; 5:18; Ap 1:9). Jesusi buruz predikatzeagatik atxilotuta zegoenean ere, besteak maite zituela erakutsi zuen. Adibidez, Patmos izeneko uhartean zegoela, Apokalipsia liburua idatzi zuen. Gero, kongregazioei bidali zien «laster gertatuko [z]ena» jakin zezaten (Ap 1:1). Beranduago, Jesusen bizitza eta zerbitzuari buruzko ebanjelioa idatzi zuen, seguruenik, Patmosetik askatua izan eta gero. Beste hiru eskutitz ere idatzi zituen bere anai-arrebak animatu eta sendotzeko. Nola imitatu dezakegu Joanen bizimodu sakrifikatua?
10. Nola erakutsi dezakezu jendea maite duzula?
10 Zer-nolako bizimodua izango duzun erabakitzen duzunean, jendea maite duzula erakutsi dezakezu. Satanasen munduak zeure buruan bakarrik pentsatu dezazun nahi du, zure denbora eta indar guztiak dirua egiteko eta famatua izateko erabiliz. Baina, mundu osoko kristau sakrifikatuek ahal duten denbora guztia ematen dute berri onak zabaltzen eta jendeari Jehobarengana hurbiltzen laguntzen. Batzuek predikatzen eta irakasten denbora osoko zerbitzuan parte hartzeko aukera ere dute.
11. Nola erakusten dute kristau askok Jehoba eta anai-arrebak maite dituztela?
11 Kristau leial askok egun osoko lanetan jardun behar izaten dute euren burua edo familia mantentzeko. Hala ere, Jehobaren erakundearen alde ahal duten guztia egiten dute. Adibidez, batzuek hondamendietarako laguntza-lanetan parte hartzen dute, beste batzuek eraikuntza-proiektuetan eta edonork du mundu-mailako lanaren alde dohaintzak egiteko aukera. Hau guztia Jainkoa eta lagun hurkoa maite dutelako egiten dute. Astero-astero kongregazioko bileretan egonez eta parte hartuz gure anai-arrebak maite ditugula erakusten dugu. Nekatuta egon arren, bileretan Heb 10:24, 25). Zenbat eskertzen dugun gure anai-arrebek egiten duten lana!
gaude. Urduri egon arren, iruzkinak egiten ditugu. Eta bakoitzak bere arazoak izan arren, besteak animatzen ditugu bilerak hasi aurretik eta ondoren (12. Zer beste modutan erakutsi zuen Joanek bere anai-arrebak maite zituela?
12 Joanek bere anai-arrebak maite zituela erakutsi zuen, bai zorionduz, baita aholku emanez ere. Adibidez, bere gutunetan anai-arrebak euren fedearengatik eta ekintza onengatik zoriondu zituen. Baina, bekatuari buruz ere argi eta garbi aholkatu zien (1 Jn 1:8-2:1, 13, 14). Era berean, anai-arrebak egiten dituzten gauza onengatik zoriondu behar ditugu. Baina, norbait jarrera edo ohitura txarrak izaten hasten bada, kontu handiz beharrezkoa duen aholkua esatean maitasuna erakutsiko diogu. Ausardia behar da lagun bati aholku emateko. Baina Bibliak dio benetako lagunak elkar zorrozten edo zuzentzen direla (Es 27:17).
13. Zer ez genuke egin behar?
13 Batzuetan, egiten ez dugunarekin erakusten dugu anai-arrebak maite ditugula. Adibidez, ez gara segituan haserretzen esaten dutenagatik. Ikus dezagun Jesusen bizitzako gertaera bat. Bizia lortzeko bere gorputza jan eta bere odola edan behar zutela esan zien bere jarraitzaileei (Jn 6:53-57). Askok, esandakoak aztoraturik, Jesus utzi zuten. Baina ez zen horrela gertatu benetako lagunekin, hauen artean Joan. Leialki berarekin jarraitu zuten. Ez zuten ulertu Jesusek zer esan nahi zuen eta, seguru aski, harrituta egongo ziren. Hala ere, ez zuten pentsatu Jesusek esandakoa oker zegoenik eta ez ziren haserretu. Horren ordez, berarengan konfiantza izan zuten egia esaten zuela bazekitelako (Jn 6:60, 66-69). Era berean, zer garrantzitsua den gu ere berehala ez haserretzea gure lagunek esaten dutenagatik! Horren ordez, gaizki ulertua azaltzeko aukera eman behar diegu (Es 18:13; Koh 7:9).
14. Zergatik ez ditugu inoiz gure anai-arrebak gorrotatu behar?
14 Joanek anai-arrebak ez ditugula gorrotatu behar ohartarazi zigun. Ez badugu aholku hau jarraitzen, Satanasek 1 Jn 2:11; 3:15). Hauxe gertatu zen lehen mendearen amaieran. Satanas gogor saiatu zen Jainkoaren herrian gorrotoa eta banaketak zabaltzen. Joanek bere eskutitzak idatzi zituenerako, Satanasen espiritu bera zuten gizonak kongregazioaren parte ziren. Adibidez, Diotrefes kongregazio batean banaketa larriak sortzen ari zen. Zuzendari-batzordeak bidaltzen zituen ordezkariei ez zien errespeturik erakusten. Eta anai-arreba batzuek berak atsegin ez zuen jendeari ostatu ematen ziotenean, anai-arreba horiek kongregaziotik botatzen saiatzen zen. Zer-nolako harroputza! (3 Jn 9, 10). Satanas oraindik gupida gabe saiatzen ari da Jainkoaren herria banatzen. Ez dezagun utzi inoiz gorrotoak gure anai-arrebengandik banatu gaitzan.
guregan eragina izan dezake (FAMILIA MAITATU
15. Zer gogoratu behar du familiaburuak?
15 Familiaburuak bere familia maite duela erakusteko modu garrantzitsu bat familiari bizitzeko behar duena ematea da (1 Tm 5:8). Hala ere, gauza materialek ez dutela familiaren behar espirituala aseko gogoratu behar du (Mt 5:3). Pentsatu dezagun Jesusek familiaburuei jarri zien ereduan. Joanen ebanjelioaren arabera, Jesus torturako habean hiltzen ari zen bitartean, bere familiarengan pentsatzen ari zen. Joan hantxe zegoen, Jesusen ama ondoan zuela. Nahiz eta Jesus hil zorian egon, Maria zaintzeko eskatu zion Joani (Jn 19:26, 27). Jesusek bazekien bere anai-arrebek amari bizitzeko behar zuena emango ziotela. Baina, badirudi oraindik ez zirela bere jarraitzaileak. Beraz, Jesusek Maria bai fisikoki, bai espiritualki, ondo zaindua egongo zela ziurtatu nahi zuen.
16. Zer ardura zituen Joanek?
16 Joanek ardura handiak zituen. Apostoluetako bat zenez, predikatze-lanean aurrea eramaten zuen. Agian ezkonduta zegoen. Hala bazen, orekatsua izan beharko zuen familiaren behar fisikoak eta espiritualak asetzeko (1 Ko 9:5). Zer ikasi dezakete familiaburuek Joanen eredutik?
17. Zergatik da garrantzitsua familiaburuak familiaren behar espiritualak zaintzea?
Ef 6:5, 6; Tt 2:9, 10). Kongregazioan agian ardurak ditu, esaterako, anai-arrebak animatzea eta zaintzea, eta predikatze-lanean aurrea eramatea. Gainera, emaztearekin eta seme-alabekin Biblia aztertzeko ohitura izatea ere oso garrantzitsua da. Izan ere, bere ardura da familia fisikoki, emozionalki eta espiritualki osasuntsu egotea. Familiak asko eskertuko dizkio hau lortzeko egiten dituen ahalegin guztiak (Ef 5:28, 29; 6:4).
17 Familiaburua den anaiak ardura handiak izan ditzake. Adibidez, lanean langile fina izan behar du Jehobari ohore emateko («NIRE MAITASUNEAN IRAUN»
18. Zertaz zegoen Joan ziur?
18 Joanek bizitza luze eta zirraragarria izan zuen. Bere fedea ahuldu zezaketen era guztietako erronkei aurre egin behar izan zien. Baina beti egin zuen Jesusen aginduak betetzeko ahal zuen guztia, bere anai-arrebak maitatzeko agindua barne. Ondorioz, Joan ziur zegoen Jehobak eta Jesusek maite zutela eta edozein arazori aurre egiteko indarra emango ziotela (Jn 14:15-17; 15:10; 1 Jn 4:16). Satanas eta bere munduak ezin izan zuten Joan geldiarazi. Beti maitatu zituen bere anai-arrebak, hitzez adieraziz eta ekintzez erakutsiz.
19. Zer egitera animatzen gaitu 1 Joan 4:7ak eta zergatik?
19 Joan bezala, Satanasen menpe dagoen munduan bizi gara; gorrotoak itsututa dauka (1 Jn 3:1, 10). Guk gure anai-arrebak maitatzeari uztea nahi du. Baina ez du lortuko guk uzten ez badiogu. Beraz, maita ditzagun gure anai-arrebak eta erakutsi dezagun gure maitasuna hitzez eta ekintzez. Orduan, pozik egongo gara Jehobaren familiaren parte izateaz eta oso zoriontsu izango gara (Irakurri 1 Joan 4:7).
sjj 88. KANTA Azaldu niri zure bideak
^ § 5 Joan «Jesusek maite zuen ikaslea» zen seguruenik (Jn 21:7). Beraz, gizon gaztea zenean ezaugarri paregabeak izango zituen. Zahartu zenean, Jehobak maitasunari buruz luze eta zabal idazteko erabili zuen. Artikulu honetan, Joanek idatzitako hainbat gauza eta bere eredutik ikasi dezakeguna aztertuko dugu.
^ § 59 IRUDIAREN AZALPENA: Lanpetuta dagoen familiaburu batek hondamendietarako laguntza-lanetan parte hartzen du, mundu-mailako lanerako dohaintzak egiten ditu eta beste batzuk bere emaztea eta haurrekin familia-adorazioa ospatzera gonbidatzen ditu.