1. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Lasai egon eta Jehobarengan konfiantza izan
2021EKO URTEKO AIPUA: «Zuen indarra lasai egotean eta konfiantza izatean dago» (IS 30:15, NW ).
sjj 3. KANTA Gure indar, itxaropen eta konfiantza
ZER AZTERTUKO DUGU? *
1. Dabid erregeak bezala, zer galdera izan dezakegu gutako batzuek?
DENOK nahi dugu bizitza baketsua eta lasaia eduki. Inori ez zaio kezkatuta egotea gustatzen. Baina, batzuetan, guztiok egin behar diegu aurre egoera larriei. Horregatik, Jehobaren zerbitzari batzuek Dabid erregeak Jehobari galdetu ziona galdetu dezakete: «Noiz arte egon behar dut kezkaturik, bihotza etengabe penaturik?» (Sal 13:3 [13:2, NW ]).
2. Zer aztertuko dugu artikulu honetan?
2 Nahiz eta larritasun sentimenduak ezin ditugun guztiz kendu, asko egin dezakegu hauek menpean izateko. Artikulu honetan, larrituta sentiarazi gaitzaketen gauza batzuk aztertuko ditugu lehenengo. Gero, arazoen aurrean lasai egoteko egin ditzakegun sei gauza ikusiko ditugu.
ZERK SENTIARAZI GAITZAKE LARRITUTA?
3. Zer kezka izan ditzakegu eta zenbaterainoko kontrola dugu hauengan?
3 Gauza askok sentiarazi gaitzakete larrituta. Gehienetan ezin dugu asko egin hauek konpontzeko. Adibidez, ezin dugu ezer egin urtero bizitzaren kostua garestitu ez dadin. Edo ezin dugu kontrolatu lanean edo eskolan zenbatetan saiatuko diren gu moralgabeak edo gezurtiak izan gaitezen. Eta ez dago gure esku inguruan dugun delinkuentzia geldiaraztea. Zergatik egin behar diegu aurre horrelako zailtasunei? Jende gehienaren pentsaera Mt 13:22; 1 Jn 5:19). Ez da harritzekoa, beraz, mundua larritasunez josita egotea!
ez dagoelako biblia-printzipioetan oinarrituta. Gainera, Satanasek, mundu honetako jainkoak, badaki batzuek ez dutela Jehoba zerbitzatuko «bizitza honetako ardurak» direla eta (4. Zer gertatu daiteke gure arazoekin oso kezkatuta bagaude?
4 Arazoekin oso kezkatuta gaudenean, agian ezin dugu beste ezertan pentsatu. Adibidez, honako kezkak izan ditzakegu: «Eta ez badut dirurik behar ditudan gauzak erosteko? Eta gaixotu eta lana galtzen badut? Eta tentaldiren baten aurrean Jainkoaren legea hausten badut? Nola jokatuko dut Satanasen menpe daudenek laster Jainkoaren herria erasotzen dutenean? Horrelako kezkak izatea gaizki ote dago?».
5. Zer esan nahi zuen Jesusek «ez kezkatu» esan zuenean?
5 Badakigu Jesusek bere jarraitzaileei honakoa esan ziela: «Ez kezkatu» (Mt 6:25). Zer esan nahi zuen Jesusek honekin? Ez dugula ezertaz kezkatu behar? Ez noski! Gogora ezazu iraganeko Jainkoaren zerbitzari leial batzuk larrituta sentitu zirenean, Jehobaren onespena izaten jarraitu zutela (1 Erg 19:4; Sal 6:4 [6:3, NW ]). * Beraz, Jesusek gu lasaitzeko esan zituen hitz haiek. Ez zuen nahi kezkatuegi egoteagatik guk Jainkoaren zerbitzuari lehentasunik ez ematea. Orduan, zer egin dezakegu larrituta gaudenean? (Ikusi « Nola lortu dezakegu?» taula).
LASAI EGOTEKO EGIN DITZAKEGUN SEI GAUZA
6. Filipoarrei 4:6, 7aren arabera, zerk lagunduko digu lasai egoten?
6 1) Egin otoitz sarri. Arazo batengatik kezkaturik bazaude, eskatu Jehobari laguntza otoitzean (1 P 5:7). Jehobak zure otoitzak erantzun ditzake «guk pentsa dezakeguna baino handiagoa den Jainkoaren bakea» emanez (Irakurri Filipoarrei 4:6, 7). Jehobak bake hori emango dizu bere espiritu santu boteretsuaren bidez (Ga 5:22).
7. Zer hartu behar dugu kontuan Jainkoari otoitz egitean?
7 Jehobari otoitz egitean, irekiozu zure bihotza. Izan zehatza. Esaiozu zein den arazoa eta nola sentitzen zaren. Konponbiderik badu, eskaiozu aurkitzeko jakinduria eta aurrera eramateko indarra. Arazoa konpontzea zure esku ez badago, eskaiozu Jehobari kezkatuegi ez egoten laguntzeko. Otoitz zehatzak egiten badituzu, Jehobak nola erantzun dituen argiago ikusi ahal izango duzu denborarekin. Otoitz egin ondoren ez baduzu erantzuna berehala ikusten, ez etsi. Segi otoitz egiten. Izan ere, arazoa zehazki aipatzeaz gain, Jehobak horri buruz etengabe otoitz egitea nahi du (Lk 11:8-10).
8. Zer aipatu beharko genuke gure otoitzetan?
8 Jehobari otoitzean zure kezkak kontatzen dizkiozunean, esker ona ere adierazi. Egoera larrien aurrean gaudenean ere, ditugun gauza onetan pentsatzeak on egingo digu. Barren-barreneko sentimenduak adierazteko hitzak ez badituzu aurkitzen, gogoratu Jehobak zure otoitzak erantzungo 2 Kro 18:31; Erm 8:26).
dituela, nahiz eta «Mesedez, lagundu!» bakarrik esateko gai izan (9. Nola aurkitu dezakegu benetako segurtasuna?
9 2) Izan konfiantza Jehobaren jakindurian, ez zeurean. Isaias profetaren garaian, Judako herria asiriarren erasoaren beldur zen. Asiriarren menpe egon nahi ez zutenez, egiptoarrengana jo zuten laguntza eske (Is 30:1, 2). Egiptoarrengan konfiantza izateak hondamendira eramango zituela esan zien Jehobak (Is 30:7, 12, 13). Isaiasen bidez, benetako segurtasuna nola aurkitu zezaketen esan zien: «Zuen indarra lasai egotean eta niregan konfiantza izatean dago» (Is 30:15b, NW ).
10. Zer egoeratan erakutsi dezakegu Jehobarengan konfiantza dugula?
10 Nola erakutsi dezakegu konfiantza Jehobarengan? Pentsa ezazu kasu hauetan. Diru gehiago ordainduko dizuten lan bat eskaintzen dizute. Baina ordu gehiago eman beharko dituzu lanean eta zure ohitura espirituentzako kaltegarria izango da. Lantokian norbaitek interes erromantikoa adierazten dizu, baina ez da Jehobaren zerbitzari bataiatua. Edo maite duzun senide batek honakoa esaten dizu: «Aukeratu: zure Jainkoa edo ni». Kasu guztietan erabakia zaila da, baina Jehobak behar duzun gida emango dizu (Mt 6:33; 10:37; 1 Ko 7:39). Gauza da, izango al duzu Jehobarengan konfiantza bere gida jarraitzeko?
11. Zer biblia-pasarte aztertu ditzakegu oposizioaren aurrean lasai egoteko?
11 3) Ikasi eredu on eta txarretatik. Bibliako pasarte askok azpimarratzen dute lasai egotearen eta Jehobarengan konfiantza izatearen garrantzia. Pasarte hauek aztertzean, erreparatu oposizio latzaren aurrean zerk lagundu zien Jainkoaren zerbitzariei lasai egoten. Adibidez, judutarren biltzar nagusiak predikatzeari uztea agindu zienean, apostoluak ez ziren kikildu. Horren ordez, ausarki esan zuten: «Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena» (Eg 5:29). Jipoituak izan ondoren ere, apostoluak ez ziren izutu. Zergatik? Bazekitelako Jehoba beraiekin zegoela; atsegin zituen. Ondorioz, berri onak zabaltzen jarraitu zuten (Eg 5:40-42). Modu berean, Esteban hiltzear zegoenean, lasai eta bakean zegoen eta haren aurpegiak «aingeru batena» zirudien (Eg 6:12-15). Zergatik? Ziur zegoelako Jehobaren onespena zuela.
12. 1 Pedro 3:14 eta 4:14 bertseten arabera, zergatik izan gaitezke zoriontsu pertsegituak izatean?
12 Apostoluek argi eta garbi ikusi zezaketen Jehoba beraiekin zegoela, mirariak egiteko boterea eman baitzien (Eg 5:12-16; 6:8). Jehobak gaur egun ez digu horrelako botererik ematen. Baina zuzen jokatzeagatik sufritzean, Jehobak, bere Hitzaren bidez, gurekin pozik dagoela eta bere espiritua gurekin dagoela ziurtatzen digu (Irakurri 1 Pedro 3:14; 4:14). Beraz, ez dugu kezkatu behar orain etorkizunean pertsegituak garenean zer egingo dugun pentsatuz . Horren ordez, Jehobak lagundu eta salbatuko gaituela dakigunez, ziurtasun hau sendotzeko ahal dugun guztia egin behar dugu. Lehen mendeko kristauek egin zuten bezala, guk ere Jesusen promesean konfiantza izan behar dugu: «Neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre ematerik edo erantzuterik izango». Honakoa ere hitzematen digu: «Iraupenez lortuko duzue bizia» (Lk 21:12-19). Ez ahaztu Jehobak hil diren bere zerbitzari leialen xehetasun guztiak gogoratzen dituela. Ezagutza horrekin berpiztu egingo ditu.
13. Zer ikasi dezakegu lasai egon ez zirenen eta Jehobarengan konfiantza izan ez zutenengandik?
13 Lasai egon ez zirenen eta Jehobarengan konfiantza izan ez zutenen eredu txarretik ere ikasi dezakegu. Beraiek egindakoa aztertzeak akats berdinak ez egiten lagunduko digu. Adibidez, Asa Judako errege bihurtu zenean, izugarrizko gudaroste batek eraso zuen. Momentu horretan, Jehobarengan konfiantza izan zuen eta honek garaipenarekin bedeinkatu zuen (2 Kro 14:8-11 [14:9-12, NW ]). Baina aurrerago, Israelgo errege Baxa gudaroste askoz ere txikiago batekin etorri zenean, Asak siriarrengana jo zuen eta ordaindu egin zien laguntzeko. Nahiz eta iraganean Jehobarengan konfiantza izan, oraingo honetan ez zuen Jehobarengana jo salbamena lortzeko (2 Kro 16:1-3). Eta bere bizitzaren amaieran larriki gaixotu zenean ere, ez zuen Jehobarengan konfiantza izan eta ez zion laguntzarik eskatu (2 Kro 16:12).
14. Zer ikasi dezakegu Asaren akatsetatik?
14 Hasieran, Asak arazoak izan zituenean, Jehobarengana jo zuen. Baina, aurrerago, nahiago izan zuen arazoak bere kabuz konpondu Jehobarengana laguntza bila jo baino. Itxuran, Asa siriarrengana laguntza eske joateak erabaki ona zirudien. Baina Judaren bakeak ez zuen asko iraun. Jehobak profeta baten bidez esan zion: «Zergatik hartu duzu lagun Siriako erregea, Jauna, zure Jainkoa, hartu beharrean? Horregatik egin dizu eskutik ihes Siriako erregearen gudarosteak» (2 Kro 16:7). Arazoak izatean, geure buruan konfiantza gehiegi izatearekin kontuz ibili behar dugu. Izan ere, hau eginez gero, ez dugu Jehobaren Hitzera gida bila joko. Berehala hartu beharreko erabaki baten aurrean ere, lasai-lasai Jehobarengan konfiantza izan behar dugu. Jehobak erabaki egokia hartzen lagunduko digu.
15. Zer egin dezakegu Biblia irakurtzean?
15 4) Biblia-aipuak buruz ikasi. Biblia irakurtzean lasai egoten eta Jehobarengan konfiantza izaten erakusten duten aipuak topatzean, buruz ikasten saiatu. Hau lortzeko, aipua idaztea eta askotan berrikustea edo ozenki irakurtzea lagungarria izan daiteke. Jehobak lege-liburua irakurtzeko eta hausnartzeko ohitura izateko esan zion Josueri. Modu honetara, zuhur jokatu ahal izango zuen. Gainera, Jainkoaren herria gidatzean, Legean irakurtzen zuenak beldurra gainditzen lagunduko zion (Jos 1:8, 9). Era berean, Jainkoaren Hitzeko bertset askok lasai egoten lagunduko dizute normalean larri edo kezkatuta sentiarazi zaitzaketen egoeratan (Sal 27:1-3; Es 3:25, 26).
16. Nola erabiltzen du Jehobak kongregazioa gu lasai egon eta berarengan konfiantza izan dezagun?
16 5) Jainkoaren herriarekin denbora igaro. Jehobak gure anai-arrebak erabiltzen ditu lasai egon eta berarengan konfiantza izan dezagun. Bileretan entzuten ditugun hitzaldiak, gure anai-arrebek egiten dituzten iruzkinak eta elkarrekin ditugun elkarrizketa animagarriak Heb 10:24, 25). Kongregazioko lagun-minei gure kezkei buruz hitz egiteak ere asko lagunduko digu. Izan ere, lagun baten «hitz gozoak» gure kezken zama arindu dezake (Es 12:25).
oso lagungarriak dira (17. Hebrearrei 6:19aren arabera, nola lagundu gaitzake Erreinuaren itxaropenak egoera zailetan tinko mantentzen?
17 6) Sendo mantendu zure esperantza. Erreinuak ematen digun itxaropena «bizitzaren aingura» bezalakoa da; egoera larriak edo kezkak ditugunean, tinko mantentzen laguntzen digu (Irakurri Hebrearrei 6:19). Pentsa ezazu etorkizunerako Jehobaren promesetan. Orduan inor ez da ezertaz kezkatu behar izango (Is 65:17). Imajinatu zeure burua mundu berri baketsuan. Han ez dira gauza txarrik gertatuko (Mi 4:4). Besteei mundu berriaz hitz egiten diezunean, zure itxaropena ere biziki indartuko da. Beraz, ahal duzun guztia egin predikatze eta ikasleak egiteko lanean. Hala eginez gero, zure «itxaropena bete-betea izatera» iritsiko da (Heb 6:11).
18. Zer gertatuko da etorkizunean eta zer egin dezakegu guk?
18 Mundu honen amaiera gerturatzen den heinean, erronka gehiago izango ditugu eta hauek kezkak sortuko dizkigute. Baina, 2021eko urteko aipuak honakoa gogoratzen digu: erronka hauei aurre egiten eta lasai egoten lagunduko diguna ez da gure indarra izango, baizik eta Jehobarengan konfiantza izatea. Beraz, erakutsi dezagun urtean zehar gure ekintzekin Jehobaren promes honetan fedea dugula: «Zuen indarra lasai egotean eta konfiantza izatean dago» (Is 30:15, NW ).
sn 49. KANTA Jehoba da gure babeslekua
^ § 5 Gaur egun larritasuna sortzen diguten egoerei egin behar diegu aurre. Etorkizunean ere horrelako egoerak izango ditugu. 2021eko urteko aipuak honelakoetan Jehobarengan konfiantza izatearen garrantzia azpimarratzen du. Artikulu honek urteko aipuan aurkitzen dugun aholkua praktikan jartzeko moduak aztertzen ditu.
^ § 5 Anai-arreba leial batzuek antsietate edo izu sentimendu larriak jasaten dituzte. Hau gaixotasun larria da eta ez dugu Jesusek esandakoarekin nahastu behar.
^ § 63 IRUDIAREN AZALPENA: 1) Egunean zehar arreba batek bere kezkei buruz bihotzez egiten du otoitz.
^ § 65 IRUDIAREN AZALPENA: 2) Lanean hamaiketakoa egiten duenean, Jainkoaren Hitza irakurtzen du jakinduria aurkitzeko.
^ § 67 IRUDIAREN AZALPENA: 3) Bibliako eredu on eta txarretan hausnartzen du.
^ § 69 IRUDIAREN AZALPENA: 4) Buruz ikasi nahi duen aipu animagarri bat ipintzen du hozkailuan
^ § 71 IRUDIAREN AZALPENA: 5) Predikatze-lanean lagunekin egoteaz gozatzen du.
^ § 73 IRUDIAREN AZALPENA: 6) Bere itxaropena indartzen du etorkizunean pentsatuz.