Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Irakurleen galderak

Irakurleen galderak

61. Salmoa 8an Dabidek idatzi zuen Jehoba «betirako» goratuko zuela. Zer esan nahi zuen? Ez zela inoiz hilko pentsatzen zuela?

Ez. Ez zuen pentsatzen hilko ez zenik.

Ikus dezagun zer idatzi zuen bertset horretan eta antzeko batzuetan: «Zure izena kantuz goratuko dut betirako nire botoak egunero-egunero betez». «Ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut, beti-beti ospatuko». «Zure izena goraipatuko dut betirako» (Sal 61:8, NWT; 86:12; 145:1, 2, NWT).

Dabidek hitz hauek idatzi zituenean, ez zuen uste inoiz hilko ez zenik. Bazekien Jehobak bekatuaren ondorioa heriotza zela esan zuela, eta Dabidek bekataria zela onartu zuen (Has 3:3, 17-19; Sal 51:6, 7 [51:4, 5, NWT]). Gainera, argi zeukan Jehobak atsegin zituen gizonak ere, Abraham, Isaak eta Jakob bezalakoak, hil zirela. Eta bazekien berari ere gauza bera gertatuko zitzaiola (Sal 37:25; 39:5 [39:4, NWT]). Baina, 61. Salmoa 8⁠ko hitzekin Dabidek betirako, hau da, bizi zen bitartean, Jainkoa goratzeko nahia eta determinazioa erakutsi zuen (2 Sm 7:12).

Dabidek batzuetan bere bizipenei buruz idatzi zuen, 1851 eta 52. Salmoetako hasierako esaldietan ikusten dugun bezala. Bestalde, gidatu, indarberritu eta babesten duen artzain bezala deskribatu zuen Jehoba 23. Salmoan. Dabid bera ere horrelako artzaina zen. Eta bere bizitzako egun guztietan Jainkoa zerbitzatu nahi zuen (Sal 23:6).

Kontuan hartu dezagun Jainkoak inspiraturik idatzi zituela Dabidek hitz guzti hauek. Idatzi zituen gauzen artean askoz ere beranduago beteko ziren profeziak ere bazeuden. Adibidez, 110. Salmoan Dabidek esan zuen bere Jauna Jainkoaren «eskuinean» eseriko zela eta botere handia jasoko zuela. Zer egiteko? Jainkoaren etsaiak menderatzeko eta lurreko «nazioen aurka epaia» emateko. Dabid Jaun honen, Mesiasen, arbaso izango zen. Honek zerutik aginduko zuen eta «betiko […] apaiza» izango zen (Sal 110:1-6). Jesusek 110. Salmoa berari buruz ari zela eta etorkizunean beteko zela esan zuen (Mt 22:41-45).

Beraz, Jehobak Dabid bere garaiari buruz idaztera eraman zuen, baina baita etorkizunari buruz ere. Momentu horretan Dabid berpiztua izango zen eta Jehoba betirako goretsi ahal izango zuen. Modu berean ulertu dezakegu 37. Salmoa 10, 11 eta 29 (NWT). Antzinako Israelen egon zen egoera azaltzen dute, baina baita etorkizunean Jehobak bere promesak betetzen dituenean egongo dena ere. (Ikusi ale honetako «Nirekin izango zara Paradisuan» artikuluaren 8. paragrafoa).

Hortaz, 61. Salmoa 8⁠ak eta antzeko beste bertsetek Dabidek aintzinako Israelen hil arte Jehoba goretsi nahi zuela azaltzen dute. Gainera, Jehobak berpizten duenean zer egingo duen ere erakusten dute.