Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Prest al zaude Lurra ondaretzat jasotzeko?

Prest al zaude Lurra ondaretzat jasotzeko?

DENOK gaude Jesusen hitz hauek betetzen ikusteko irrikitan: «Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek izango baitute lurra ondaretzat» (Mt 5:5, oharra). Gantzutuek errege bihurtu eta Jesusekin batera zerutik agintzen hasten direnean jasoko dute Lurra ondaretzat (Ap 5:10, NWT; 20:6). Hala ere, kristau gehienek lurrean betirako perfekzioan, zoriontsu eta bakean bizitzeko esperantza daukate. Baina horretaz guztiz gozatzeko, zeregin batzuk bete beharko dituzte. Ikus ditzagun hauetako hiru: Lurra paradisu bihurtu, berpizten direnei behar dutena eman eta beraiei irakatsi. Ikus dezagun orain ere zer egin dezakegun mundu berrian gauza horiek egin nahi ditugula erakusteko.

PREST AL ZAUDE LURRA PARADISU BIHURTZEKO?

Jehobak gizakiei «bete lurra eta izan haren nagusi» esan zienean, denborarekin lur osoa paradisu bihurtuko zela esan nahi zuen (Has 1:28). Lurra ondaretzat jasoko dutenek agindu hori betetzeko ardura izango dute. Edengo lorategia existitzen ez denez, lana zerotik hasi beharko dute. Harmagedon ondoren, suntsituta dauden eremuak garbitu beharko dituzte. Nahiko lan izango dute!

Lurra paradisu bihurtzeko egin beharko den lana, Israeldarrak Babiloniatik atera zirenean egin zuten lanaren antzekoa da. Beraien lurra 70 urtez biztanlerik gabe, hutsik, egon zen. Baina Isaiasek aurresan zuen, Jehobaren bedeinkapenarekin, Lurra berriro ere edertuko zela. Profeziak esaten zuen: «Herrialde erraustua Edengo baratze bihurtuko du, eremua Jaunaren paradisu» (Is 51:3). Israeldarrek lortu zuten. Era berean, Lurra ondaretzat izango dutenek, Jehobaren bedeinkapenarekin Lurra paradisu bihurtuko dute. Orain ere lan horretan parte hartu nahi duzula erakutsi dezakezu.

Hau egiteko modu bat gure etxea eta inguruak txukun-txukun mantentzea da, nahiz eta bizilagunek ez egin. Horretaz gain, bilera eta biltzar aretoak garbitzeko eta mantentzeko lanetan parte hartu dezakezu. Ahal baduzu, larrialdietarako laguntza lanetan boluntario izan zaitezke. Horrela erakutsiko duzu anai-arrebei laguntzeko gogoa duzula. Pentsatu: «Landu al dezaket paradisuan erabilgarria izan daitekeen abileziaren bat?». Horrela, Jehobak bertan egoteko aukera ematen badigu, erabili ahal izango dugu.

PREST AL ZAUDE BERPIZTEN DIRENEI LAGUNTZEKO?

Jairoren alaba berpiztu bezain pronto, Jesusek neskatxari jaten emateko esan zuen (Mk 5:42, 43). Noski, 12 urteko neskatxari jaten ematea erraza izango zen, baina pentsa zenbat lan egongo den Jesusen hitz hauek betetzean: «Hildako guztiek haren ahotsa entzungo [dute], eta hilobietatik aterako [dira]» (Jn 5:28, 29). Bibliak ez du honi buruz asko esaten, baina berpizten direnek jana, arropa eta etxebizitzak lortzeko laguntza beharko dute. Nola erakutsi dezakezu orain ere laguntzeko prest zaudela? Ikus dezagun.

Nola erakutsi dezakezu gaur Lurra ondaretzat jasotzeko prest zaudela?

Adibidez, eskualde arduradunaren bisita hurbil dagoela esaten dutenean, gonbidatzen al duzu bazkaltzera? Betelen zerbitzatzen zuen norbait zure kongregaziora bidaltzen badute edo eskualde arduradun batek ibiltari lana utzi behar badu, lagundu al dezakezu bizitokia aurkitzen? Zure inguruan lurralde biltzar bat edo biltzar berezi bat ospatzen bada, eskaintzen al zara lehenago eta beranduago lan egiteko edota delegatuei ongi etorri beroa emateko?

PREST AL ZAUDE BERPIZTEN DIRENEI IRAKASTEKO?

Eginak 24:15 bertsetaren arabera, milioika eta milioika pertsona berpiztuko dira. Hil aurretik Jehoba ezagutzeko aukera izan ez zutenez, berpiztu ondoren edukiko dute. a Jainkoaren zerbitzari esperientziadunek irakasteko lan horretan parte hartuko dute (Is 11:9). Europan, Hego Amerikan eta Afrikan zerbitzatu duen Charlotte izeneko arreba bat, hau egiteko irrikitan dago. Berak dio: «A ze gogoa berpizten direnei irakasteko! Iraganeko norbaiti buruz irakurtzen dudanean, askotan pentsatzen dut: “Jehoba ezagutu izan balu, zer desberdina izango litzatekeen bere bizitza”. Berpizten direnean, Jehoba zerbitzatzen badute, beraien bizitza zenbat hobetuko den esateko sekulako gogoa daukat».

Jesus lurrera etorri baino lehen, bizi izan ziren zerbitzari leialek ere asko izango dute ikasteko. Danielek, adibidez, ulertzen ez zituen gauza askori buruz idatzi zuen (Dn 12:8). Imajinatzen al duzu zein polita izango den bere profeziak nola bete ziren berari azaltzea? Edo, Noemi eta Ruti Mesias beraien familiatik etorri zela kontatzea? Sekulako poza sentituko dugu lur osoan irakasteko lan honetan parte hartzean, ez baititugu mundu gaizto honen presioa eta distrazioak izango.

Zer egin dezakegu orain berpiztuei irakasteko prest egoteko? Modu bat irakasle hobeak izateko ahal dugun guztia egitea eta predikatzeko ohitura izatea da (Mt 24:14). Nahiz eta adinagatik edo zure egoeragatik mugatuta egon, ahal duzun guztia egiten duzunean, berpiztuei irakasteko prest zaudela erakusten duzu.

Orduan, irrikitan al zaude Lurra ondaretzat jasotzeko? Gogotsu al zaude Lurra paradisu bihurtzeko? Eta, berpiztuei irakasteko eta behar dutena lortzen laguntzeko? Mundu berrian, lanpetuta egongo gara. Beraz, gaur egun antzeko lanetan parte hartzen badugu, lurrean betirako bizitzeko prest gaudela erakusten ariko gara!

a Ikusi 2022⁠ko iraileko Talaian «Besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu» artikulua.