48. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Mantendu zentzu ona leial izaten jarraitzeko
«Mantendu zentzu ona gauza guztietan» (2 TM 4:5, NWT).
sjj 123. KANTA Leialki obeditu Jainkoaren antolaketa
ZER AZTERTUKO DUGU? a
1. Zer da «zentzu ona» mantentzea? (2 Timoteori 4:5)
ARAZOAK ditugunean zaila izan daiteke Jehoba eta bere erakundeari leial izatea. Orduan, zer egin dezakegu horrelako erronkei aurre egiteko? Zentzu ona mantendu eta erne egon, fedean sendo iraunez (Irakurri 2 Timoteori 4:5, NWT b). Zentzu ona mantentzeko lasai egoten, argi pentsatzen eta gauzak Jehobak ikusten dituen bezala ikusten saiatu behar dugu. Zentzu ona mantentzen dugunean, gure emozioek ez dute gure pentsaera kontrolatuko, ez gaituzte itsutuko.
2. Zer ikusiko dugu artikulu honetan?
2 Egoera batzuek Jehobari leial izatea zaildu dezakete. Aurreko artikuluan, kongregazioaren kanpotik datozen hauetako hiru erronka ikusi genituen eta, honetan, kongregazioan sortu daitezkeen beste hiru aztertuko ditugu: 1) gaizki tratatu gaituztela pentsatzen dugunean, 2) diziplina jasotzen dugunean eta 3) erakundearen aldaketetara moldatzea kostatzen zaigunean. Horrelako erronken aurrean, zer egin dezakegu zentzu ona mantentzeko eta Jehoba eta bere erakundeari leial izaten jarraitzeko?
GUREKIN GAIZKI JOKATZEN DUTENEAN
3. Zein izan daiteke gure erreakzioa gaizki tratatu gaituztela pentsatzen dugunean?
3 Sentitu al duzu noizbait beste kristau batek gaizki tratatu zaituela? Baliteke hori ardura zuen norbaitekin gertatu izana. Seguraski anaiak ez zuen intentzio txarrik (Erm 3:23; St 3:2). Baina, mindu egin zintuen. Agian, gertatutakoari bueltaka ibili zara eta gauetan ezin izan duzu lorik egin. Beharbada pentsatu duzu: «Anaia batek horrelako zerbait egin badezake, posible al da hau Jainkoaren erakundea izatea?». Satanas da guk horrela pentsatzea nahi duena (2 Ko 2:11). Horrelako pentsaera negatiboek Jehoba eta bere erakundearengandik aldendu gaitzakete. Orduan, anaia edo arreba batek gurekin gaizki jokatu duela pentsatzen badugu, zer egin dezakegu zentzu ona mantentzeko eta pentsaera kaltegarriak baztertzeko?
4. a) Berarekin gaizki jokatu zutenean, nola mantendu zuen Josek zentzu ona? (Hasiera 50:19-21) b) Eta guk, zer ikasten dugu?
4 Ez erresumindu. Jose gaztea zenean, bere anaiek gorroto zioten. Horregatik, gaizki tratatu zuten eta anaietako batzuk bera hil nahi izatera iritsi ziren (Has 37:4, 18-22). Azkenean, esklabo bezala saldu zuten. Ondorioz, 13 urtez proba latzak jasan zituen. Josek pentsa zezakeen: «Jehobak ez nau maite. Gehien behar nuenean, abandonatu egin nau». Baina ez zuen horrela pentsatu; ez zen erresumindu. Hori egin beharrean, zentzu ona erakutsi zuen lasai mantenduz. Denborarekin, anaien aurka mendeku hartzeko aukera izan zuenean, ez zuen egin. Maitasuna erakutsiz, barkatu egin zien (Has 45:4, 5). Zergatik izan zen Jose horrelako zerbait egiteko gai? Argi pentsatzeko gauza izan zelako. Ez zen bere arazoetan zentratu. Jehobaren asmoa zein zen kontuan hartuta, koadro osoa ikusi zuen (Irakurri Hasiera 50:19-21). Eta guk, zer ikasten dugu? Gaizki tratatzen gaituztenean, ez gaitezen Jehobarekin haserretu, ez dezagun pentsatu abandonatu gaituenik. Horren ordez, hausnartu zailtasun horren aurrean nola laguntzen ari zaigun. Honetaz gain, zurekin gaizki jokatzen dutenean, saiatu besteen inperfekzioak maitasunarekin estaltzen (1 P 4:8).
5. Berarekin gaizki jokatu zutela sentitu zuenean, zer egin zuen Miqueasek zentzu ona mantentzeko?
5 Ikusi dezagun Hego Amerikan bizi den adindun bati gertatutakoa. Miqueasek c ondo gogoratzen du Jehobaren erakundean ardura zeramaten anaia batzuek, berarekin gaizki jokatu izana. Honakoa dio: «Ez dut sekula horrelako estresik sentitu. Antsietate handiko garaia izan zen. Ezin nuen lorik egin eta desesperatuta negar egiten nuen». Hala ere, Miqueasek zentzu ona mantendu zuen eta gogor saiatu zen bere sentimenduak kontrolatzen. Egoerari aurre egiteko, behin eta berriz Jehobari espiritu santua eta indarra eskatzen zion otoitzean. Honetaz gain, argitalpenetan lagunduko zion informazioa bilatu zuen. Eta guk, zer ikasten dugu? Anaia edo arreba batek gurekin gaizki jokatzen badu, lasai egoten eta ditugun sentimendu txarrak kontrolatzen saiatu behar dugula. Agian, ez dakigu zerk bultzatu duen horrela hitz egitera edo modu horretan jokatzera. Beraz, Jehobari otoitz egin eta egoera gure anaia edo arrebak ikusten duen bezala ikusteko laguntza eskatu. Hori egiteak, bere intentzioa txarra ez zela ikusten lagunduko digu. Gainera, berari barkatzeko gai izango gara (Es 19:11). Gogoan izan, Jehobak zure egoera ondo baino hobeto ezagutzen duela eta behar dituzun indarrak emango dizkizula (2 Kro 16:9; Koh 5:7 [5:8, NWT]).
DIZIPLINA JASOTZEN DUGUNEAN
6. Zergatik ikusi behar dugu Jehobaren diziplina bere maitasunaren froga bezala? (Hebrearrei 12:5, 6, 11)
6 Diziplina jasotzen dugunean, oso gaizki sentitu gaitezke. Baina arreta guztia sentitzen dugun minean jartzen badugu, diziplina hori jasotzeko arrazoirik ez zegoela eta gurekin gogorregiak izan direla pentsatzen hasi gaitezke. Ondorioz, oso berezia den zerbait bistatik galtzen ariko ginateke: diziplina hori Jehobak digun maitasunaren froga dela (Irakurri Hebrearrei 12:5, 6, 11). Gainera, sentimendu horiek kontrolatzen bagaituzte, Satanasi zirrikitu bat uzten ariko ginateke. Bere helburua guk diziplina ez onartzea da, eta are okerragoa den zerbait egin dezagun nahi du: gu geu pixkanaka-pixkanaka Jehoba eta kongregaziotik aldentzea. Orduan, diziplina jaso baduzu, zerk lagunduko dizu zentzu ona mantentzen?
7. a) Irudian ikusten den bezala, nola erabili zuen Jehobak Pedro diziplina onartu eta gero? b) Zer ikasten duzu Pedroren eredutik?
7 Diziplina onartu eta beharrezko aldaketak egin. Jesusek Pedro behin baino gehiagotan beste apostoluen aurrean zuzendu zuen (Mk 8:33; Lk 22:31-34). Zer-nolako lotsa sentituko zuen Pedrok! Hala eta guztiz ere, Jesusen ondoan jarraitu zuen. Diziplina onartu eta egindako akatsetatik ikasi zuen. Ondorioz, Jehobak bere leialtasuna saritu zuen eta kongregazioan ardura handiagoak eman zizkion (Jn 21:15-17; Eg 10:24-33; 1 P 1:1). Eta guk, zer ikasten dugu? Lotsa baina harago ikustea, diziplina onartzea eta beharrezko aldaketak egitea, geure eta besteen onerako dela. Gainera, Jehobak eta anaiek are gehiago erabiliko gaituzte.
8, 9. Diziplina jaso ondoren, zer pentsatu zuen hasieran Bernardok eta zerk lagundu zion pentsaera zuzentzen?
8 Ikusi dezagun Mozambikeko anaia bati gertatutakoa. Diziplinaren ondorioz, Bernardok adindun izateari utzi behar izan zion. Nola sentitu zen hasieran? «Jasotako diziplinagatik minduta sentitu nintzen», aitortzen du. Kongregazioko anai-arrebek berari buruz izango zuten iritziaz kezkatzen zen. «Hilabete batzuk behar izan nituen egoera beste ikuspuntu batetik ulertzeko, eta Jehoba eta bere erakundearengan konfiantza berriz jartzeko». Zerk lagundu zion jarrera aldatzen?
9 Bernardok bere pentsaera zuzendu zuen. Honakoa dio: «Adindun nintzenean, Hebrearrei 12:7 erabiltzen nuen. Bertset honekin anai-arrebei diziplinari buruzko Jehobaren ikuspuntua ulertzen laguntzen nien. Orduan, neure buruari galdetu nion: “Nork aplikatu behar du printzipio hau?”. Jehobaren zerbitzari guztiek, ni barne». Bernardok Jehoba eta bere erakundearengan konfiantza berreskuratu behar zuen eta, horretarako, pausu batzuk eman zituen: Biblia irakurketa eta hausnarketa areagotu zituen. Oraindik ere, anai-arrebek berari buruz zuten iritziak kezkatzen zuen. Baina, hala ere, beraiekin predikatzen eta bileretan parte hartzen jarraitu zuen. Denborarekin, Bernardo berriz ere adindun izatera iritsi zen. Beraz, Bernardok bezala zuk ere diziplina jaso baduzu, utzi alde batera lotsa, onartu aholkua eta beharrezko aldaketak egin (Es 8:33; 22:4). d Hori egin ezkero, Jehoba eta bere erakundeari leial zarela erakusten ariko zara. Ziur egon Jehobak sarituko zaituela.
ERAKUNDEAN ALDAKETAK DAUDENEAN
10. Zer aldaketek jarri zuten probapean israeldar batzuen leialtasuna?
10 Erakundean aldaketak daudenean, gure leialtasuna probapean jarri daiteke. Aldaketa hauen ondorioz, erne ez bagabiltza, Jehobarengandik aldentzera iritsi gaitezke. Ikusi dezagun israeldar batzuei zer gertatu zitzaien. Aldaketa bat egon zen Moisesen Legea ezarri zenean. Ordura arte, apaiz lana familiaburuek egiten zuten. Aldareak eraiki eta beraien familien alde Jehobari sakrifizioak egiten zizkioten (Has 8:20, 21; 12:7; 26:25; 35:1, 6, 7; Jb 1:5). Baina hori Legearekin aldatu egin zen. Orain Aaronen familiakoek bakarrik izango zuten sakrifizioak egiteko ardura, eta familiaburuek beraiei utzi behar zieten ohore hori. Handik aurrera, Aaronen ondorengoa ez zen familiaburu batek apaiz lanak egiten hasten bazen, heriotza zigorra jaso zezakeen (Lb 17:3-6, 8, 9, NWT). e Pentsatu zer gertatu zen Kore, Datan, Abiram eta 250 buruzagi israeldar Moises eta Aaronen kontra altxatu zirenean. Zein izango ote zen matxinadaren arrazoia? Jehobaren herrian gertatutako aldaketa hori? (Zen 16:1-3). Ezin dugu ziur-ziur esan. Baina argi dago Kore eta bere lagunak ez zirela Jehobari leialak izan. Beraz, erakundean aldaketek zure leialtasuna probapean jartzen badute, zer egin dezakezu?
11. Zer ikasten dugu kehatar batzuen eredutik?
11 Erakundean aldaketak daudenean, emaiezu babes osoa. Israeldarrak basamortuan zeudenean, kehatarrek oso asignazio berezia zuten. Kanpalekuz aldatu behar zuten bakoitzean, kehatar batzuek itun kutxa eraman behar zuten jende guztiaren aurrean (Zen 3:29, 31; 10:33; Jos 3:2-4). Izugarrizko ohorea izango zen hori! Hala ere, gauzak zeharo aldatu ziren promestutako lurraldera iritsi zirenean. Itun kutxa ez zen toki batetik bestera aldatzen ibili beharrik. Salomon errege izan zenerako, kehatar batzuei asignazioa aldatu zieten. Batzuk kantari izendatu zituzten, beste batzuk atezain eta beste batzuk biltegien arduradun (1 Kro 6:16-18 [6:31-33, NWT]; 26:1, 24). Kexaka hasi al ziren? Edota lehen eginkizun berezi bat zutelako, eskatu al zuten ospe handiagoko lan berezirik? Ez, ez dugu horrelakorik inon irakurtzen. Eta guk, zer ikasten dugu? Jehobaren erakundean aldaketak daudenean, erakutsi dezagun bihotz-bihotzez hauen alde gaudela. Eman diezaiogun gure babes osoa, nahiz eta aldaketa hauek gure asignazioan eragin zuzena izan. Saiatu poza bilatzen zure zeregin berrian. Gogoratu Jehobarentzako baliotsuena ez dela zer asignazio duzun, baizik eta hau betetzeko erakusten duzun obedientzia (1 Sm 15:22).
12. Nola sentitu zen Zaina asignazio aldaketa bat izan zuenean?
12 Ikus dezagun zer gertatu zitzaion Ekialde Hurbilean bizi den Zaina izeneko arrebari. Asignazio aldaketa jaso eta asko baloratzen zuen pribilegio bat galdu zuen. Betelen 23 urtez zerbitzatu ondoren, aitzindari berezi izendatu zuten. Berak dio: «Asignazio aldaketa izugarrizko kolpea izan zen niretzat. Baliorik ez nuela sentitzen nuen. Eta behin eta berriz pentsatzen nuen: Zertan egin dut huts?». Tamalez, kongregazioko anai-arreba batzuek ez zioten batere lagundu. Esan zioten: «Ez zinen nahiko trebea izango, bestela erakundeak ez zizun joaten utziko». Denbora batez hain lur jota sentitu zen, gauero-gauero negar egiten zuela. Baina berak dio: «Ez nuen sekula zalantzan jarri erakundeak edo Jehobak niregatik sentitzen duen maitasuna». Nola mantendu zuen orduan Zainak zentzu ona?
13. Zer egin zuen Zainak bere sentimendu negatiboak gainditzeko?
13 Zaina sentimendu negatiboak gainditzeko gai izan zen. Nola lortu zuen? Gure argitalpenetan gai zehatz honi buruz hitz egiten zuten artikuluak irakurriz. Artikulu batek Markos Biblia idazleari buruz hitz egiten zuen. f Berak asignazio aldaketak jaso zituenean, antzeko sentimenduak izango zituen. Zainak dio: «Desanimoa gainditzeko behar nuen sendagaia izan zen Markosen eredua». Lagundu zion beste gauza bat bere lagunengandik hurbil egotea izan zen. Ez zen isolatu, ezta bere buruaz pena sentitu ere. Zertaz konturatu zen orduan? Espiritu santua dela Jehobaren erakundearen erabakiak gidatzen dituena eta aurrea eramaten duten anaiak beraz asko arduratzen zirela. Baina beste zerbait ere ikasi zuen: Jainkoaren erakundearentzat inportanteena Jehobaren lana burutzea dela.
14. Zer aldaketari egin behar izan zion aurre Vladok eta zerk lagundu zion?
14 Vlado Eslovenian bizi den 73 urteko adinduna da. Bere kongregazioa beste batekin elkartu eta bilera aretoa itxi egin zuten. Berak dio: «Ez nuen ulertzen zergatik itxi behar izan zuten halako areto polita. Duela gutxi aretoa berritu genuen eta minduta sentitzen nintzen. Arotza naiz eta aretorako altzari berri batzuk egin nituen. Gainera, zaharrago garenoi aldaketa hauetara moldatzea zailagoa egiten zaigu». Zerk lagundu zion Vladori gida jarraitzen? Honakoa esaten du: «Jehobaren erakundeak egindako aldaketetara moldatzeak, beti bedeinkapenak ekartzen ditu. Gainera, etorkizunean etorriko diren aldaketa handietarako prestatzen gaitu». Zure kongregazioa beste batekin elkartu badute edo asignazio berri bat jaso baduzu, kostatzen ari al zaizu egoera berrira moldatzea? Ziur egon Jehobak zure sentimenduak ulertzen dituela. Eman babesa horrelako aldaketei. Izan leiala Jehoba eta berak erabiltzen duen erakundeari. Horrela, zalantzarik gabe, bedeinkatua izango zara (Sal 18:26 [18:25, NWT]).
GAUZA GUZTIETAN ZENTZU ONA MANTENDU
15. Nola mantendu dezakegu zentzu ona kongregazioan erronkak ditugunean?
15 Sistema honen amaiera gerturatu ahala, kongregazioan erronkak izango ditugu eta hauek Jehobari diogun leialtasuna probapean jarriko dute. Beraz, zentzu ona mantendu behar dugu. Anaia edo arreba batek zurekin gaizki jokatzen badu, ez erresumindu. Diziplina jasotzen baduzu, sentitzen duzun lotsa baino harago ikusi, aholkua onartu eta beharrezko aldaketak egin. Jehobaren erakundearen aldaketek zuregan eragin zuzena badute, bihotz-bihotzez onartu eta obeditu.
16. Nola mantendu dezakegu Jehoba eta bere erakundearengan konfiantza?
16 Gure leialtasuna probapean jartzen denean, Jehoba eta bere erakundearengan konfiantza izaten jarraitzeko arrazoi onak ditugu. Baina, horretarako, zentzu ona mantendu behar dugu. Hau da, lasai egon, argi pentsatu eta gauzak Jehobak ikusten dituen bezala ikusi behar ditugu. Segi zure antzeko erronkak gainditu zituzten Biblia pertsonaien ereduak aztertzen eta hauetan hausnartzen. Eskatu laguntza Jehobari otoitzean. Ez isolatu kongregaziotik. Hori egiten badugu, datorrena datorrela, Satanasek ezin izango gaitu Jehoba eta bere erakundetik aldendu (St 4:7).
sn 43. KANTA Erne, sendo eta indartsu
a Batzuetan Jehoba eta bere erakundeari leial izatea zaila izan daiteke, bereziki kongregazioan egon daitezkeen erronka batzuetan. Artikulu honetan hauetako hiru ikusiko ditugu, eta Jehoba eta bere erakundeari leial izaten segitzeko zer egin behar dugun aztertuko dugu.
b 2 Timoteori 4:5, NWT: «Zuk, berriz, mantendu zentzu ona gauza guztietan, aguantatu zailtasunak, egin ebanjelizatzaile lana eta guztiz bete zure zerbitzua».
c Izen batzuk aldatuak izan dira.
d Aholku gehiago nahi badituzu, irakurri «¿Le gustaría recuperar su privilegio de servicio?» («Pouvez-vous de nouveau exercer des responsabilités ?») artikulua aldizkari honen 2009ko abuztuak 15eko alean.
e Legearen arabera, familiaburuek haragitarako hil nahi zituzten animaliak santutegira eraman behar zituzten. Salbuespenak egiten ziren santutegitik oso urruti bizi baziren (Dt 12:21).
f Irakurri «Usted puede afrontar el desánimo» («Vous pouvez vaincre le découragement !») artikulua aldizkari honen 2001eko otsailak 1eko alean.