Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

«Atsegina izatearen legeak» gida zaitzala

«Atsegina izatearen legeak» gida zaitzala

«ZEIN atseginak izan ziren anai-arrebak! Horixe izan zen garrantzitsuena», esan zuen Lisak. * Hori da egiara erakarri zuena. Antzeko zerbait esaten du Annek: «Lekukoak nirekin atseginak izan ziren eta horrek erakarri ninduen egiara, ez irakasten zutenak». Orain arreba hauei asko gustatzen zaie Biblia irakurri eta hausnartzea, baina anai-arrebak atseginak izatea, hori izan zen eraginik handiena izan zuena.

Nola animatu ditzakegu besteak atseginak izanez? Bi modu aztertuko ditugu: hitzez eta ekintzez. Gainera, norekin izan gaitezkeen atseginak ere ikusiko dugu.

EDUKI MIHIAN «ATSEGINA IZATEAREN LEGEA»

Esaera Zaharrak 31. kapituluaren arabera, emazte jatorrak «atsegina izatearen legea» dauka mihian (Es 31:26NWT). «Lege» honek bere hitz egiteko moduan eragin handia du. Ez bakarrik zer esaten duen, nola esaten duen ere inportantea da. Aitek ere hitz egiterakoan «lege» hau hartu behar dute kontuan. Gurasoek badakite seme-alabei zakar hitz egiten dietenean, ez dutela ezer onik lortzen. Seme-alabek entzun eta obeditzea nahi badute, hitz egitean atseginak izan behar dira.

Guraso izan ala ez, nola ikasi dezakegu hitz egitean atseginak izaten? Esaera Zaharrak 31:26⁠aren lehenengo zatian dago koska: «Jakinduriaz irekitzen du ahoa». Horretarako hitzak eta gure ahots tonua ondo aukeratu behar ditugu. Ezer esan aurretik, pentsa dezagun: «Zer eragin izango duten nire hitzek? Haserrea areagotuko dute, ala egoera baretu?» (Es 15:1). Bai, hala da. Hitz egin aurretik pentsatzea ona da.

Beste esaera zahar batek honakoa dio: «Berritsuen mihia ezpata zorrotza» (Es 12:18). Gure hizkerak besteengan zer-nolako eragina izan dezakeen pentsatzen badugu, errazagoa izango da kontrolatzea. «Atsegin izatearen legea» kontuan hartzen badugu, ez dugu ez hitz mingarririk ezta tonu zakarrik ere erabiliko (Ef 4:31, 32). Horren ordez, pentsamendu eta hizkera negatiboa hitz atseginekin eta tonu goxoarekin ordezkatuko ditugu. Elias profeta izututa zegoenean, Jehobak eredu bikaina jarri zigun. Aingeru batek bere izenean hitz egin zion «ahots lasai eta baxu batean» (1 Erg 19:12NWT). Baina, atseginak izatea ez da hitzez bakarrik erakusten; ekintzen bidez ere erakutsi behar da. Nola?

EKINTZA ATSEGINEK ERAGIN HANDIA DUTE

Jehoba imitatu nahi badugu, hitzak eta ekintzak elkarrekin joan behar dira (Ef 4:32; 5:1, 2). Lehen aipatutako Lisak, Lekukoen ekintza atseginak azpimarratzen ditu. «Behin, oso denbora gutxian, etxez aldatu behar izan genuen. Kongregazioko bi bikotek lanetik libre hartu eta gu laguntzera etorri ziren. Garai hartan, ez nuen oraindik Biblia ikasten ere!». Anai-arreben ekintza atseginek egia gehiago aztertzera bultzatu zuten.

Annek ere asko baloratu zituen lekukoek bere alde egindako ekintza atseginak. «Mundua nola dagoen ikusita, zaila egiten zitzaidan jendeaz fidatzea», dio berak. «Lekukoak ezagutu nituenean, zalantzan jartzen nuen beraien motibazioa. “Zergatik erakusten didate hainbesteko interesa?”, galdetzen nion neure buruari. Baina, nire biblia-irakasleak niregatik egiten zuena bihotzez egiten zuenez, nire konfiantza irabazi zuen». Zer ondorio izan zuen honek? «Beranduago, arreta ikasten ari nintzen gauzetan jartzen hasi nintzen».

Kongregazioko anai-arrebak oso ondo portatu ziren Lisa eta Annerekin. Honek zeharo hunkitu zituen. Ondorioz, gehiago ikasi nahi izan zuten, eta Jehoba eta anai-arrebengan konfiantza gehiago izaten hasi ziren.

JAINKOA IMITATU ETA ATSEGINA IZAN

Kultura batzuetan normala da besteekin hitz egitean atseginak izatea eta irribarre egitea. Berez edo ohituragatik horrelakoa izatea oso ondo dago. Baina, horrek bakarrik ez du zertan Jainkoa imitatzen ari garenik esan nahi (Konparatu Eginak 28:2).

Benetan atsegina izatea espiritu santuaren fruituaren parte da (Ga 5:22, 23). Horregatik espiritu santua behar dugu esaten eta egiten dugunarekin atseginak izateko. Horrela Jehoba eta Jesus imitatzen ariko gara. Horretaz gain, Jesusek bezala, besteengan interes bizia erakutsi nahi dugu. Interes honen sustraia Jehoba eta lagun hurkoari diogun maitasuna izan behar da. Hala eginez gero, atseginak izatea bihotzetik aterako zaigun ezaugarri boteretsu bat izango da, eta horixe da Jehobak nahi duena.

NOREKIN IZAN BEHAR DUGU ATSEGINAK?

Erraza egiten zaigu gurekin atseginak direnekin edo ezagunekin gu ere atseginak izatea (2 Sm 2:6). Adibidez, eskerrak emanez egin dezakegu hori (Kol 3:15). Baina batzuetan, pentsa dezakegu: «Pertsona honek ez du merezi berarekin atsegina izatea». Zer egin dezakegu orduan?

Kontuan hartu dezagun, ez merezi arren, Jehoba guztiokin atsegina dela. Bera da honetan eredu gorena. Biblian asko ikasi dezakegu ideia honi buruz. Izan ere, Idazki Grekoetan askotan aipatzen da. Nola erakusten du Jehobak ezaugarri hau?

Historian zehar Jehobak milioika pertsonari bizitzeko behar izan dutena eman die (Mt 5:45). Bera ezagutu aurretik ere, gurekin atsegina izan da (Ef 2:4, 5, 8). Adibidez daukan onena, bere seme bakarra, eman zuen guztion alde. Paulo apostoluak erreskateak Jehobaren «eskuzabaltasun agorrezina» erakusten duela idatzi zuen (Ef 1:7). Gainera, Jehobak irakatsi eta gidatu egiten gaitu, bekatu egin eta berak nahi bezala jokatu ez arren. Bere irakaspena eta hitzak «euri-lanbroa belarretan» bezalakoak dira (Dt 32:2). Argi dago sekula ezingo diogula ordaindu gugatik egindako guztia. Gainera, gurekin atsegina izan ez balitz, ez genuke etorkizunerako itxaropenik izango (Konparatu 1 Pedro 1:13).

Zalantzarik gabe, Jehoba atsegina izatea erakargarria da eta gauza bera egitera bultzatzen gaitu. Beraz, saiatu gaitezen egunero-egunero Jehoba imitatzen eta gutxi batzuekin atseginak izan beharrean, guztiekin atseginak izaten (1 Ts 5:15). Horrela egiten badugu, gurekin egotea negu gorrian sutondoan egotea bezalakoa izango da. Familiakide, fedekide, eskolakide, lankide eta auzokideak gure ondoan goxo-goxo eta gustura sentituko dira.

Pentsatu zure familia eta kongregazioan nor indarberritu dezakezun hitz eta ekintza atseginen bidez. Ba al dago zure kongregazioan etxeko edo etxe inguruko lanak egiteko laguntza eskertuko lukeenik? Eta erosketarekin? Predikatzen ari garenean ere adi egon gaitezke behar duenari laguntza praktikoa eskaini ahal izateko.

Imitatu dezagun Jehoba eta segi dezagun «atsegina izatearen legea» gure hitz eta ekintzekin.

^ Izen batzuk aldatuak izan dira.