Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

29. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Gure arduradunaren, Jesusen alde jarri

Gure arduradunaren, Jesusen alde jarri

«Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan» (MT 28:18).

sn 5. KANTA Jesu Kristo, gure eredua

ZER AZTERTUKO DUGU? *

1. Zein da gaur egun Jehobaren nahia?

 JEHOBAK mundu osoan zehar Erreinuko berri onak predikatzea nahi du (Mk 13:10; 1 Tm 2:3, 4). Jehobaren lana da hau eta hain garrantzitsua denez, honen ardura bere Semeari eman dio. Dudarik gabe, horrelako arduradun trebearekin, lana Jehobak nahi bezala burutuko da azkena etorri baino lehen (Mt 24:14).

2. Zer aztertuko dugu artikulu honetan?

2 Artikulu honetan, Jesus «morroi leial eta zentzuduna» nola erabiltzen ari den ikusiko dugu. Batetik, behar dugun elikadura espirituala ematen digu eta, bestetik, inoiz izan den predikazio kanpainarik handiena antolatzen du (Mt 24:45). Gainera, gutako bakoitzak Jesus eta morroiari laguntzeko zer egin dezakegun ikusiko dugu.

JESUSEK PREDIKATZE-LANA ZUZENTZEN DU

3. Zer egiteko autoritatea jaso du Jesusek?

3 Jesusek predikatze-lanaren ardura dauka. Nola dakigu hori horrela dela? Zerura igo baino lehentxeago, Galileako mendi batean berarekin zeuden jarraitzaile leialei esan zienagatik. «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan», esan zien. Eta justu horren ondoren, honakoa ere esan zien: «Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle» (Mt 28:18, 19). Beraz, beste gauza batzuen artean, Jesusek predikatze-lana zuzentzeko ahalmena edo autoritatea jaso du.

4. Zergatik egon gaitezke ziur gaur egun ere Jesus predikatze-lana zuzentzen ari dela?

4 Jesusek predikatzeko eta irakasteko lan hau «herri guztietara» zabalduko zela esan zuen. Gainera, bere jarraitzaileei «munduaren azkena arte» beraiekin egongo zela promestu zien (Mt 28:20). Honek guztiak argi erakusten du Jesusen ardurapean predikatze-lana gaur egun arte egingo zela.

5. Nola parte hartzen dugu 110. Salmoa 3⁠ko hitzen betetzean?

5 Jesusek argi zeukan predikatze-lana egiteko nahiko langile izango zituela azken egunetan zehar, ondo ezagutzen baitzuen salmogileak emandako profezia hau: «Zure herriak gogo onez eskainiko du bere burua zure indar militarraren egunean» (Sal 110:3NWT). Parte hartzen al duzu predikatze-lanean? Hala bada, Jesus eta morroi leialari laguntzen ari zara eta, gainera, profeziaren betetzean parte hartzen ari zara. Lana aurrera doa, baina ez zailtasunik gabe.

6. Zein da izan dezakegun zailtasunetako bat?

6 Izan dezakegun zailtasun bat oposizioa da. Apostatek, erlijioburuek eta politikariek gezurrak esaten dituzte gure lanari buruz. Familiakideek, ezagunek edota lankideek gezur hauek sinesten badituzte, Jehoba zerbitzatzeari eta predikatzeari uzteko presioa egin dezakete. Herrialde batzuetan beldurra, mehatxuak, atxiloketak eta kartzela erabiltzen dituzte gure aurka egiteko. Baina honek ez gintuzke harritu behar, Jesusek berak esan baitzuen: «Herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik» (Mt 24:9). Gorroto hori jasotzeak Jehobaren onespena dugula erakusten du (Mt 5:11, 12). Satanas dago oposizio horren atzean. Baina, Jesusen aurka ez du ezer egiterik! Jesusen laguntzarekin, berri onak herri guztietako jendearengana iristen ari dira. Ikusi dezagun nola.

7. Zerk frogatzen du Apokalipsia 14:6, 7⁠ko hitzak betetzen ari direla?

7 Berri onak predikatzean izan dezakegun beste zailtasun bat hizkuntzaren oztopoa da. Joan apostoluari emandako ikuskari batean, Jesusek gaur egun oztopo hori gaindituko zela azaldu zion (Irakurri Apokalipsia 14:6, 7). Nola lortuko zen hori? Ahalik eta jende gehienari egia ezagutzeko aukera ematen ari gara. Gaur egun, mundu osoko jendeak Biblian oinarritutako informazioa irakurri dezake jw.org webgunean 1.000 hizkuntza baino gehiagotan! Adibidez, biblia-ikastaroak zuzentzeko, Gozatu bizitzaz betirako! argitalpena 700 hizkuntza baino gehiagotan itzultzea baimendu da! Gainera, gorrek eta itsuek janari espirituala izan dezaten, bideoak eta braille argitalpenak plazaratzen dira. Argi ikusi dezakegu biblia-profeziak betetzen ari direla. «Herri eta hizkera guztietariko» jendea egia ezagutu eta «hizkuntza garbi batean» hitz egiten ikasten ari da (Za 8:23, Ke, ortografia egokitua; So 3:9NWT). Hau guztia Jesu Kristoren gidari esker betetzen ari da.

8. Zer lortu da orain arte predikatze-lanari esker?

8 Gaur egun, 240 lurraldetako 8.000.000 pertsona baino gehiago Jehobaren erakundearen parte dira, eta urtero-urtero milaka eta milaka bataiatzen dira! Baina zenbakiak baino askoz ere inportanteagoak dira ezaugarri espiritualak. Izan ere, pertsona guzti hauek «izaera berri» bat janzten ari dira (Kol 3:8-10). Hauetako asko moralgabeak, biolentoak eta nazionalistak ziren, eta aurreiritziz beterik zeuden. Baina aldatu egin dira. Gudurako gehiago ez direnez prestatzen, Isaias 2:4⁠ko profezia betetzen ari da. Izaera berria janzten gogor saiatu ahala, besteak Jehobaren erakundera gerturatzen laguntzen ditugu eta Jesu Kristo jarraitzen ari garela erakusten dugu (Jn 13:35; 1 P 2:12). Hau ez da kasualitate hutsa. Jesusek behar dugun laguntza ematen digulako gertatzen ari da.

JESUSEK MORROI BAT IZENDATU DU

9. ⁠Mateo 24:45-47⁠ pasartearen arabera, zer esan zuen Jesusek gertatuko zela azken egunetan?

9 Irakurri Mateo 24:45-47. Jesusek azken egunetan janari espirituala emateko, «morroi leial eta zentzudun» bat izendatuko zuela aurresan zuen. Beraz, gaur egun morroi horrek lan eta lan ibili beharko luke, eta hala gertatu da. Jesus gizon gantzutu talde txiki bat erabiltzen ari da Jainkoaren herriari eta interesa dutenei «bere orduan janaria banatzeko». Gizon hauek ez dute pentsatzen besteen fedearen jabe direnik (2 Ko 1:24). Horren ordez, argi dute Jesus Kristo dela bere herriaren «buruzagi eta agintari» (Is 55:4).

10. Irudiko zein argitalpenek lagundu zizun betirako bizitzara daraman bidetik ibiltzen?

10 1919⁠tik aurrera, morroi leialak argitalpen desberdinak prestatu ditu interesa zutenei Bibliako egia erakusteko. 1921⁠ean, Bibliako oinarrizko egiak irakasten zituen El Arpa de Dios (La Harpe de Dieu) liburua argitaratu zuen ingelesez. Baina, garaiak aldatu ahala, argitalpenak ere aldatzen joan dira. Momentu bakoitzean behar genuena izan ziren. Urteetan zehar, honako argitalpenak izan ditugu: “Sea Dios veraz”, La verdad que lleva a vida eterna, Usted puede vivir para siempre en el paraíso en la Tierra, El conocimiento que lleva a vida eterna, * Zer da Bibliak benetan irakasten duena?, Zer irakasten digu Bibliak? eta berriena, Gozatu bizitzaz betirako!. Hauetako zein liburuk lagundu zizun Jehoba ezagutu eta maitatzen?

11. Zergatik behar dugu guztiok janari espirituala?

11 Guztiok behar dugu janari espiritual sendoa, ez berriek bakarrik. Paulo apostoluak honakoa esan zuen: «Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da». Gainera, esan zuen janari honek «ona eta txarra bereizten» lagunduko zigula (Heb 5:14). Gaur egun balore moralak galtzen ari direnez, gero eta zailagoa da Jehobaren arauak jarraitzea. Horregatik Jesusek, morroi leiala erabiliz, behar duguna ematen digu fede sendoa izan dezagun. Morroiak prestatzen eta banatzen duen janaria beti Biblian oinarrituta dago.

12. Jesusek egin zuen bezala, nola ohoratu dugu Jainkoaren izena?

12 Jesusek egin zuen bezala, Jehobaren izenari merezi duen ohorea ematen diogu (Jn 17:6, 26NWT). Adibidez, 1931⁠n Jehobaren lekuko izenez ezagunak izaten hasi ginen. Horrek gure Aitaren izena guretzat zein garrantzitsua den erakusten du (Is 43:10-12). Urte hartako urritik aurrera Jehobaren izena aldizkari honen azalean agertzen da. Gainera, izen hau Traducción del Nuevo Mundo (Traduction du monde nouveau) itzulpenean egon behar duen toki guztietan idatzia dago. Erlijio askok aldiz, beraien Biblia itzulpenetatik Jehobaren izena kendu dute. Zelako desberdintasuna!

JESUSEK BERE JARRAITZAILEAK ANTOLATZEN DITU

13. Zergatik zaude ziur Jesus «morroi leial eta zentzuduna» erabiltzen ari dela gaur egun? (Joan 6:68)

13 «Morroi leial eta zentzudunaren» bidez, adorazio garbia bultzatzen duen erakunde paregabea sortu du Jesusek. Zer pentsatzen duzu erakunde honi buruz? Ziurrenik bat egingo duzu Pedro apostoluaren hitzekin. «Norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek», esan zion Jesusi (Jn 6:68). Jesusek erakunde hau erabiltzen du behar dugun janari espirituala emateko, baita predikatze-lanean trebatzeko ere. Gainera, «izaera berria» janzten laguntzen digu eta horrela Jehobaren onespena lortzen dugu (Ef 4:24). Beraz, non egongo ginateke Jehobaren erakundea ezagutu ez bagenu?

14. Nola lagundu zaitu Jehobaren erakundearen parte izateak COVID-19⁠aren pandemian zehar?

14 Jesusek gida ezin hobea ematen du krisi garaian. Hori argi ikusi zen COVID-19⁠aren pandemia hasi zenean. Munduan zehar jende askok ez zekien zer egin. Baina guk babesteko behar genuen gida argia jaso genuen, adibidez, musukoa erabiltzea eta distantzia mantentzea. Adindunei ere kongregazioko anai-arrebekin harremanetan egoteko esan zitzaien. Horrela, beraien behar fisiko eta espiritualei adi egon zitezkeen (Is 32:1, 2). Gainera, Zuzendari-batzordearen eguneraketek gida eta animoa eman ziguten.

15. Zer jarraibide jaso ditugu pandemian zehar eta zer emaitza izan dituzte?

15 Pandemian zehar, kongregazioko bilerak eta predikatze-lana aurrera nola eraman jakiteko ere gida argia jaso genuen. Egun batetik bestera bilerak eta biltzarrak Interneten bidez edukitzen hasi ginen. Predikatzeko bereziki gutunak eta telefonoa erabiltzen hasi ginen. Jehobak gure lana bedeinkatu zuen. Sukurtsal ugarik berri-emaile kopurua asko hazi dela kontatu dute. Izan ere, askok bizipen oso animagarriak izan zituzten pandemian zehar (Ikusi «Jehobak gure predikazioa bedeinkatzen du» taula).

16. Zertaz egon gaitezke ziur?

16 Agian, batzuen ustez, erakundeak pandemian zehar hartutako neurriak gehiegizkoak ziren. Baina behin eta berriz argi geratu da neurri horiek hartzeko arrazoi onak zeudela (Mt 11:19). Ez al du honek erakusten Jesusek maitasunez gidatzen gaituela? Ziur egon gaitezke beraz, etorkizunean zer gertatzen den axola gabe, Jehoba eta bere Semea gurekin egongo direla beti (Irakurri Hebrearrei 13:5, 6).

17. Zer sentitzen duzu Jesus zure arduraduna dela pentsatzean?

17 Zein zoriontsu egiten gaituen Jesusen ardurapean lan egiteak! Kultura, nazio edo hizkuntzagatik bereizketarik egiten ez duen erakunde baten parte gara. Behar dugun janari espirituala daukagu eta predikatze-lanerako ondo prestatuta gaude. Honetaz gain, gutako bakoitza izaera berria janzten eta elkar maitatzen ikasten ari da. Bai, Jesus gure arduraduna da eta harro egoteko arrazoi onak ditugu!

sjj 16. KANTA Goretsi Jehoba bere Seme gantzutuagatik

^ Milioika gizon, emakume eta haur berri onak gogo biziz predikatzen ari dira. Horietako bat al zara? Hala bada, Jesu Kristoren ardurapean lan egiten ari zara. Jesus gaur egun predikazio lana gidatzen ari da eta, artikulu honetan, hori erakusten duten frogak ikusiko ditugu. Horretan hausnartzeak Jesusen ardurapean Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko dugun determinazioa indartuko du.

^ “ Que Dieu soit reconnu pour vrai ”, La vérité qui conduit à la vie éternelle, Vous pouvez vivre éternellement sur une terre qui deviendra un paradis, La connaissance qui mène à la vie éternelle.