52. IKASKETARAKO ARTIKULUA
Arreba gazteok, kristau heldu izatera iritsi zaitezte
«Emakumeek ere […] neurritsu eta gauza guztietan fidagarri [izan behar dute]» (1 TIM. 3:11).
sn 41. KANTA Zerbitzatu Jehoba gaztaroan
ZER AZTERTUKO DUGU? a
1. Zer egin behar dugu kristau heldutasunera iristeko?
HARRIGARRIA da zein azkar iristen den haur bat heldu izatera. Prozesu hau automatikoa dela dirudi. Hala ere, kristau heldutasunera iristea ez da inolaz ere ahaleginik gabe gertatzen b (1 Ko. 13:11; Heb. 6:1). Helburu hori lortzeko, Jehobarekin harreman pertsonal estua izan behar dugu. Gainera, espiritu santuaren laguntza ere behar dugu Jainkoarentzat gustuko diren ezaugarriak lantzeko, eguneroko bizitzan lagungarriak izan daitezkeen abileziak garatzeko eta etorkizunean izango ditugun eginkizunetarako prestatzeko (Esa. 1:5).
2. Zer ikasten dugu Hasiera 1:27 aiputik, eta zer aztertuko dugu artikulu honetan?
2 Jehobak gizon edo emakume izateko sortu zituen gizakiak (Irakurri Hasiera 1:27). Noski, gizon eta emakumeak desberdinak dira fisikoki, baina baita beste hainbat arlotan ere. Adibidez, Jehobak gizon eta emakumeei ardura desberdinak eman dizkie. Beraz, hauek betetzeko beharrezkoak diren ezaugarri eta abileziak garatu behar dituzte (Has. 2:18, NWT). Artikulu honetan, arreba gazte batek kristau heldua izatera iristeko zer egin behar duen aztertuko dugu. Hurrengo artikulua anaia gazteei zuzenduta dago.
LANDU JEHOBAREN GUSTUKO DIREN EZAUGARRIAK
3, 4. Non aurkitu ahal dituzte arreba gazteek imitatu ditzaketen eredu onak? (Ikusi irudia ere)
3 Bibliak Jehoba maitatu eta zerbitzatu zuten emakume aparta asko aipatzen ditu (Ikusi «¿Qué aprendemos de las mujeres » de la Biblia? c artikulua, jw.org webgunean). Artikulu honetako aipu nagusiak dioen bezala, «neurritsu eta gauza guztietan fidagarri» izan ziren. Hauetaz gain, arreba gazteek imitatu ditzaketen arreba helduak aurkitu ahal dituzte euren kongregazioan.
4 Arreba gazte, ezagutzen al duzu imitatu dezakezun arreba heldurik? Arreta jarri beraien ezaugarri ederretan eta pentsatu nola erakutsi ditzakezun zuk. Hurrengo paragrafoetan, arreba helduek landu behar dituzten hiru ezaugarri garrantzitsu aztertuko ditugu.
5. Zergatik da ezinbestekoa apala izatea arreba heldu batentzat?
5 Apaltasuna kristau helduen ezaugarri inportante bat da. Arreba bat apala bada, Jehobarekin eta besteekin harreman ona izango du (St. 4:6). Adibidez, Jehoba maite duen arreba batek bere zeruko Aitak ezarritako buruzagitza antolaketaren alde egitea erabakitzen du apalki (1 Ko. 11:3). Antolaketa honek bai kongregazioan bai familian du eragina. d
6. Zer ikasi dezakete arreba gazteek Rebekaren apaltasunetik?
6 Azter dezagun Rebekaren eredua. Emakume argia eta ausarta izan zen; bazekien nola jokatu egoera bakoitzean (Has. 24:58; 27:5-17). Hala ere, errespetua erakutsi zuen eta gida jarraitzeko prest egon zen (Has. 24:17, 18, 65). Rebekak egin zuen bezala, Jehobaren antolaketaren alde egiten baduzu apalki, familiarentzat eta kongregazioarentzat eragin ona izango zara.
7. Modestia erakusterako orduan, nola imitatu dezakete arreba gazteek Ester?
7 Modestia kristau heldu guztiek behar duten beste ezaugarri bat da. Bibliak dioen moduan, «jakinduria modestoekin dago» (Esa. 11:2, NWT). Esterrek bere mugak ezagutzen zituen eta Jehoba leialki zerbitzatu zuen. Bere modestiari esker, erregina bihurtu zenean ez zuen harrokeriaz jokatu. Bere lehengusu Mardokeoren aholkua entzun eta jarraitu zuen (Est. 2:10, 20, 22). Zuk ere modestia bera erakutsi dezakezu besteei aholku onak eskatuz eta hauek praktikan jarriz (Tit. 2:3-5).
8. 1 Timoteori 2:9, 10 (NWT) bertseten arabera, nola lagunduko dio modestia izateak arreba bati janzterako eta apaintzerako orduan erabaki zuhurrak hartzen?
8 Esterrek beste modu batean ere erakutsi zuen modestia. Bera «liraina zen gorputzez, eta biziki ederra». Hala ere, ez zuen arreta bereganatu (Est. 2:7, 15). Zein arlotan imitatu dezakete arreba gazteek Ester? Arlo bat 1 Timoteori 2:9, 10 (NWT e) bertsetetan aipatzen dena da (Irakurri). Paulo apostoluak emakume kristauei modestiaz eta zentzu onez apaintzeko esan zien. Bertset hauetako hitz grekoen arabera, emakume kristau bat modu egokian jantzi beharko litzateke. Gainera, apaintzerakoan, besteen sentimendu eta iritziak kontuan hartu beharko lituzke. Zein harro gauden modestiaz apaintzen diren gure arreba helduez!
9. Zer ikasi dezakegu Abigailen eredutik?
9 Bereizmena arreba heldu guztiek erakusten duten beste ezaugarri bat da. Zer da bereizmena? Zentzu ona da, hau da, ondo eta gaizki dagoenaz ohartzea eta, ondoren, ondo dagoena egitea aukeratzeko gaitasuna izatea. Azter dezagun Abigailen eredua. Bere senarrak familia osoari ondorio larriak ekarriko zizkion erabaki txar bat hartu zuen. Abigail segituan ekinean jarri zen, eta bere zentzu onak biziak salbatu zituen (1 Sam. 25:14-23, 32-35). Bereizmenak noiz hitz egin eta isilik noiz geratu behar dugun jakiten laguntzen digu. Bestalde, besteak gaizki sentiarazi gabe interes pertsonala erakusten laguntzen digu (1 Tes. 4:11).
GARATU LAGUNGARRIAK IZANGO ZAIZKIZUN ABILEZIAK
10, 11. Zergatik da ona zuretzat eta besteentzat zuk ondo irakurri eta idazten jakitea? (Ikusi irudia ere)
10 Arrebek lagungarriak izango zaizkien abileziak garatu behar dituzte. Arreba batek txikitatik ikasitako abilezia batzuk bere onerako izango dira bizitza osoan zehar. Azter ditzagun horietako batzuk.
11 Ikasi ondo irakurtzen eta idazten. Kultura batzuetan, emakumeek irakurtzen eta idazten ikasteari ez zaio garrantzirik ematen. Baina abilezia hauek ezinbestekoak dira kristau guztiontzat f (1 Tim. 4:13). Beraz, ez utzi ezerk zuk ondo irakurri eta idazten ikastea oztopatu dezan. Zergatik izango da hau ona zuretzat? Hauek bezalako abileziak izateak lan bat aurkitzen lagundu ahal dizulako. Gainera, errazagoa izango da zuretzat Biblia aztertzea eta besteei irakastea. Eta guzti honen gainetik, Jainkoaren Hitza irakurri eta honetan hausnartu ahala, berarengana gehiago gerturatuko zara (Jos. 1:8; 1 Tim. 4:15, NWT).
12. Nola lagundu zaitzake Esaera Zaharrak 31:26 (NWT) aipuak besteekin ondo komunikatzen?
12 Ikasi besteekin ondo komunikatzen. Hau egitea oso inportantea da kristauontzat. Honekin lotuta, Santiagok honako aholku praktikoa ematen digu: «Gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi [motel, NWT]» (St. 1:19). Besteek hitz egiten dutenean arretaz entzuten duzunean, «enpatia» erakusten diezu (1 Ped. 3:8, NWT). Eta ez bazaude ziur norbaitek esan edo sentitzen duena ulertu duzun ala ez? Horrela bada, egin galdera aproposak eta hartu denboratxo bat hitz egin aurretik ondo pentsatzeko (Esa. 15:28, NWT, oharra). Galdetu zeure buruari: «Egia eta animagarria al da esango dudana? Errespetua erakutsiko al du? Atsegina izango al da?». Komunikatzaile trebeak diren arreba helduengandik ikasi (Irakurri Esaera Zaharrak 31:26, NWT g). Arreta jarri hitz egiten duten moduan. Abilezia hauek lantzen dituzun heinean, besteekin harreman hobeak izango dituzu.
13. Nola ikasi dezakezu etxe bateko zereginak antolatzen? (Ikusi irudia ere)
13 Ikasi etxe bateko zereginak antolatzen. Toki askotan, emakumeak dira etxeko zereginen gehiengoaz arduratzen direnak. Zure amak edo abila den beste arreba batek beharrezkoak diren abileziak ikasten lagundu ahal dizu. Cindy izeneko arreba batek dio: «Nire amarengandik ikasi nuen gauza hoberenetako bat gogor lan egiteak poztasuna dakarrela da. Kozinatu, garbitu, josi eta erosketak egitea bezalako abileziak ikasteak nire bizitza erraztu zuen. Gainera, Jehobaren zerbitzuan gehiago egiteko aukerak zabaldu zitzaizkidan. Amak hospitalarioa izaten ere irakatsi zidan. Honi esker, anai-arreba zoragarriak ezagutzeko aukera izan nuen eta beraien eredu ona imitatu ahal izan dut» (Esa. 31:15, 21, 22). Etxeko zereginak antolatzen ikasi duen arreba arduratsu eta hospitalarioa bere familia eta kongregazioarentzat eragin paregabea da (Esa. 31:13, 17, 27; Eg. 16:15).
14. Zer ikasten duzu Crystal-en bizipenetik, eta zertan egon beharko zenuke zentratuta?
14 Ikasi gauzak zeure kabuz egiten. Hau helburu inportante bat da kristau heldu guztientzat (Flp. 4:11). Hauxe dio Crystal izeneko arreba batek: «Gurasoek etorkizunerako lagungarriak izango zitzaizkidan asignaturak aukeratzera animatu ninduten. Aitak kontabilitatea aukeratzea gomendatu zidan. Honek asko lagundu ninduen». Beraz, lan bat lortzeko beharrezkoak diren abileziak ikasteaz gain, irabazten duzun dirua zentzuz erabiltzen ere ikasten saiatu. Horrela, ez duzu irabazten duzuna baino gehiago gastatuko (Esa. 31:16, 18). Beharrezkoak ez diren zorrak saihesten badituzu eta bizimodu sinplea edukitzeaz pozik bazaude, helburu espiritualetan zentratuta mantenduko zara (1 Tim. 6:8).
PRESTATU ETORKIZUNEKO EGINKIZUNETARAKO
15, 16. Zergatik dira arreba ezkongabeak hain baliotsuak kongregazioarentzat? (Markos 10:29, 30)
15 Ezaugarri espiritualak eta lagungarriak diren abileziak garatzen dituzunean, prestatuago egongo zara etorkizuneko eginkizunetarako. Azter ditzagun adibide batzuk.
16 Denbora batez ezkongabe egotea erabaki dezakezu. Jesusen hitzekin bat eginez, arreba batzuek ez ezkontzea erabakitzen dute, nahiz eta beraien kulturan hau gaizki ikusia egon (Mat. 19:10-12). Beste batzuek, aldiz, arrazoi desberdinengatik ezkongabe izaten jarraitzen dute. Nolanahi ere, ziur egon gaitezke Jehobak eta Jesusek ez dituztela kristau ezkongabeak gutxiesten. Munduan zehar, arreba ezkongabeak opari baliotsuak dira kongregazioarentzat. Besteei maitasuna eta interes zintzoa erakusten dietenez, ama eta arreba espiritualak izatera iristen dira askorentzat (Irakurri Markos 10:29, 30; 1 Tim. 5:2).
17. Zer plan egin ditzake arreba gazte batek denbora osoz zerbitzatzeko?
17 Denbora osoz zerbitzatzea aukeratu dezakezu. Emakume kristauek eragin ikaragarria dute mundu mailako predikazioan (Sal. 68:11, NWT). Egin al ditzakezu orain denbora osoz zerbitzatzeko planik? Beharbada, aitzindari edo eraikuntzako boluntario bezala zerbitzatu dezakezu, edo baita Betelen ere. Egin otoitz zure helburuaren inguruan. Denbora osoz zerbitzatzeko zer egin behar duzun jakiteko, hitz egin helburu hori lortu dutenekin. Ondoren, helburu hori lortzen lagunduko dizun plan bat prestatu. Denbora osoz zerbitzatzera iristen bazara, Jehobaren zerbitzuan aukera zirraragarriak irekiko zaizkizu.
18. Zergatik aukeratu behar du kontu handiz arreba batek bere senarra? (Ikusi irudia ere)
18 Ezkontzea aukeratu dezakezu. Emazte on bat izateko, aztertu ditugun ezaugarri eta abileziak lagungarriak izango zaizkizu. Ezkontzea pentsatzen ari bazara, zure ezkontidea kontu handiz aukeratu beharko zenuke. Zure bizitzan hartuko duzun erabakirik inportanteenetakoa da hau. Gogoan izan zurekin ezkontzeko aukeratu duzun gizonak aurrea hartuko duela eta bere erabakien alde egin beharko duzula (Erm. 7:2; Efe. 5:23, 33). Beraz, galdetu zeure buruari: «Kristau heldua al da? Bere bizitzan Jehoba gauza guztien aurretik jartzen ari al da? Erabaki zuhurrak hartzen al ditu? Bere akatsak onartzen al ditu? Emakumeak errespetatzen al ditu? Espiritualki, materialki eta emozionalki ni zaintzeko gai izango al da? Ondo betetzen al ditu bere ardurak? Adibidez, zer eginkizun ditu kongregazioan eta nola betetzen ditu hauek?» (Luk. 16:10; 1 Tim. 5:8). Noski, senar on bat aurkitu nahi baduzu, emazte on bat izan beharko duzu.
19. Zergatik da «laguntzaile» izatearen rola ohore bat?
19 Bibliak emazte on bat bere senarraren «laguntzaile» eta «bera osatuko duen[a]» dela dio (Has. 2:18, NWT). Gutxiesten al du emakumea deskribapen honek? Inola ere ez! Emaztearen rola laguntzaile bezala ohore bat da. Izan ere, Bibliak askotan deskribatzen du Jehoba «laguntzaile» bezala (Sal. 54:4, NWT; Heb. 13:6, NWT). Emazte bat benetako laguntzailea da senarraren alde egiten duenean. Adibidez, senarrak familiaren alde erabakiak hartzen dituenean, emazteak erabaki hauek ondo irten daitezen laguntzen dio senarrari. Eta Jehoba maite duenez, ahal duen guztia egiten du besteei bere senarraren ezaugarri onak ikusten laguntzeko (Esa. 31:11, 12; 1 Tim. 3:11). Zeure burua orain prestatu dezakezu emaztea izateko. Nola? Jehobari diozun maitasunean sakonduz, eta etxean eta kongregazioan besteei lagunduz.
20. Zer eragin izan dezake ama batek bere familian?
20 Ama izatera iritsi zaitezke. Ezkondu ondoren, zu eta zure senarrak beharbada seme-alabak izango dituzue (Sal. 127:3). Beraz, ama on bat izateko zer behar den aurretik pentsatzea komenigarria da. Artikulu honetan aztertutako ezaugarri eta abileziak lagungarriak izango zaizkizu emazte eta ama izatera iristen bazara. Maitasuna eta pazientzia erakusten badituzu eta atsegina bazara, seguruenik etxean giro goxoa izango duzue eta seme-alabak babestuak eta maitatuak sentituko dira (Esa. 24:3).
21. Nola ikusten dituzu arrebak, eta zergatik? (Ikusi azaleko irudia)
21 Arreba gazteok, asko maite zaituztegu Jehoba eta bere herriaren alde egiten duzuen guztiarengatik (Heb. 6:10). Gogor egiten duzue lan ezaugarri espiritualak garatzeko. Bestalde, eguneroko bizitzan zuen eta zuen ingurukoen onerako lagungarriak izan daitezkeen abileziak garatzen dituzue. Eta, gainera, etorkizunean izan ditzakezuen eginkizunetarako prestatzen saiatzen ari zarete. Oso baliotsuak zarete Jehobaren erakundearentzat!
sjj 137. KANTA Emakume leial eta baliotsuak
a Arreba gazteok, oso baliotsuak zarete kongregazioarentzat. Kristau heldutasunera iritsi zaitezkete Jainkoarentzat gustuko diren ezaugarriak landuz, eguneroko bizitzan lagungarriak izan daitezkeen abileziak garatuz eta etorkizunean izango dituzuen eginkizunetarako prestatuz. Horrela egiten baduzue, Jehobaren zerbitzuan hainbat eta hainbat bedeinkapenez gozatuko duzue.
b ZER ESAN NAHI DU?: Kristau heldua izatera iritsi denak Jainkoaren espirituaren gida jarraitzen du, eta ez munduko jakinduriarena. Gainera, Jesusen eredua imitatzen du, Jehobarekin harreman estua mantentzeko gogor saiatzen da eta berekoia ez den maitasuna erakusten die besteei.
e 1 Timoteori 2:9, 10, NWT: «Antzera, emakumeak arropa egokiz apaindu behar dira, modestiaz eta zentzu onez; ez trentza, urre, harribitxi edota jantzi oso garestiz, baizik eta ekintza onez, Jainkoari debozioa diotela esaten duten emakumeei dagokien bezala».
f Irakurtzen jakitea zein garrantzitsua den jakiteko, ikusi «¿Por qué es importante que los niños lean? | Parte 1: ¿Ver o leer?» («Pourquoi est-il important que les enfants lisent ? 1re partie : Lire un livre ou regarder un film ?») artikulua, jw.org webgunean.
g Esaera Zaharrak 31:26, NWT: «Jakinduriaz irekitzen du ahoa; atsegina izatearen legea dago bere mihian».