Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Gogoratzen al duzu?

Gogoratzen al duzu?

Irakurri al dituzu aurtengo Talaiaren aleak adi-adi? Hala bada, ea galdera hauek erantzun ditzakezun:

Zer egin behar dugu gure pentsaera aldatzeko? (Erm. 12:2)

Gure bizitza ekintza on gutxi batzuekin apaindu baino gehiago egin behar dugu. Barruan garena aztertu eta beharrezko aldaketak egin behar ditugu gure bizitza Jehobaren arauetara ahalik eta gehien moldatzeko. [w23.01, 8-9 orr.]

Nola erakusten dugu orekatsuak garela munduko gertakarietan arreta jartzean?

Logikoa da gaur egungo gertakarietan interesa edukitzea eta Bibliako profeziak nola betetzen ari diren jakin nahi izatea. Baina espekulatu beharrean, ondo egiten dugu gure elkarrizketak Jehobaren erakundeak argitaratutako azkeneko informazioan oinarritzen ditugunean. Era horretara, ez dugu kongregazioko elkartasuna hautsiko (1 Ko. 1:10). [w23.02, 16 or.]

Zertan dira desberdinak Jesusen bataioa eta bere jarraitzaileena?

Jainkoari eskainitako nazio batean jaio zenez, Jesusek ez zion Jehobari bere burua guk bezala eskaini behar. Jesus gizon perfektua eta bekaturik gabea zen. Beraz, ez zuen bere bekatuez damutu behar. [w23.03, 5 or.]

Zer egin dezakegu besteei bileretan komentatzen laguntzeko?

Saia gaitezen iruzkin laburrak egiten besteei ere komentatzeko aukera emateko. Gainera, ez aipatu ideia gehiegi. Horrela, besteek komentatu ditzaketen gauza gehiago egongo dira. [w23.04, 23 or.]

Zer esan nahi du Isaias 35:8an aipatzen den «Bide santu[ak]»?

Galtzada figuratibo honek juduek Babiloniatik euren etxeetara egin zuten bideari egin zion erreferentzia hasiera batean. Zer esan nahi du gaur egun? 1919. urtearen aurreko mendeetan, prestaketa lanak egin ziren, adibidez, Biblien itzulpena eta inprimaketa. Paradisu espiritualean dauden Jainkoaren adoratzaileak «Bide santu» honetatik bidaiatzen daude eta Erreinuko bedeinkapenak jasoko dituzte. [w23.05, 15-19 orr.]

Zer bi emakumek irudikatzen dute Esaera Zaharrak 9. kapituluko aholkuak?

Esaera Zaharrak liburuak emakume ergel bat aipatzen du. Bere gonbidapenak «Hildakoen Egoitza[ra]» darama. Bestalde, benetako jakinduria emakume baten ereduarekin irudikatzen da. Bere gonbidapenak «zentzuzko bide[ra]» eta bizira darama (Esa. 9:1, 6, 13, 18). [w23.06, 22-24 orr.]

Nola erakutsi zuen Jainkoak Lotekin jokatu zuen moduarekin apala eta arrazoitsua dela?

Jehobak Loti Sodomatik ihes egiteko eta mendietara joateko agindu zion. Baina Lotek Zoarrera joateko eskatu zuenean, Jehobak bere eskaera onartu zuen. [w23.07, 21 or.]

Zer egin dezake emazte batek bere senarrak pornografia ikusten badu?

Ez dio errua bere buruari bota behar. Arreta Jehobarekin duen harremanean jartzen saiatu behar du. Biblian, arazoak izan zituzten emakumeen pasarteak aipatzen dira. Beraien ereduetan hausnartzea lagungarria izan daiteke. Emakume hauek Jehobari otoitz egitean kontsolamendua jaso zuten. Azkenik, bere senarrari egoera arriskutsuak saihesten lagundu ahal dio. [w23.08, 14-17 orr.]

Norbaitek gure sinesmenei buruz eztabaidatu nahi duenean, nola laguntzen digu agerian ez dagoenaz konturatzeak lasaiak izaten?

Egindako galdera pertsona horrentzat garrantzitsua zer den ulertzeko aukera bat bezala ikusi dezakegu. Horrela, modu lasaian erantzuteko prestatuago egongo gara. [w23.09, 17 or.]

Zer ikasi dezakegu Mariaren eredutik indarra jasotzeari buruz?

Mesiasen ama izango zela jakin ondoren, Mariak besteen laguntza jaso zuen. Gabriel aingeruak eta Elisabetek, Biblia erabiliz sendotu zuten Maria. Guk ere anai-arreba maiteengandik indarra jaso dezakegu. [w23.10, 15 or.]

Nola erantzun ditzake Jehobak gure otoitzak?

Gure otoitzak entzuten dituela promesten digu. Gainera, gure otoitzek bere helburuarekin zer lotura duten kontuan hartzen du (Jer. 29:12). Antzeko eskaerak modu desberdinetan erantzun ditzake, baina beti lagunduko gaitu. [w23.11, 21-22 orr.]

Erromatarrei 5:2ak «itxaropen[a]» aipatzen badu, zergatik aztertzen da berriro ere 4. bertsetean?

Berri onak entzutean, norbaitek lurreko paradisu batean bizitzaz gozatzeko itxaropenean sinetsi dezake. Baina zailtasunen aurrean irautean eta Jainkoaren onespena igartzean, bere esperantza sendoagoa eta pertsonalagoa izatera iristen da. [w23.12, 12-13 orr.]