Zer egin dezakezu zure ezkontideak pornografia ikusten badu?
-
«Nire senarrak behin eta berriro adulterio egin izan balu bezala sentitzen nintzen».
-
«Umiliatua sentitzen nintzen. Ez nintzela erakargarria eta ez nuela ezertarako balio sentitzen nuen».
-
«Ezin nuen inorekin honi buruz hitz egin. Isilpean sufritzen nuen».
-
«Jehoba nitaz arduratuko ez balitz bezala sentitzen nintzen».
Emazte batek bere senarrak pornografia ikusteko ohitura duenean zenbat sufritzen duen erakusten dute aurreko hitz hauek. Eta senarrak, agian hilabete edo urtetan zehar, hau ezkutuan egiten aritu bada, emazteak ezin duela berriro ere berarengan konfiantzarik izan sentitu dezake. Emazte batek honela azaldu zuen: «Nire senarra benetan nor den jakingo ez banu bezala sentitzen naiz. Beste gauza gehiago ezkutatzen ariko al dizkit?».
Artikulu hau pornografian erori den senarraren emaztearentzat prestatu da. a Aztertuko diren Biblia printzipioek helburu hau dute: kontsolamendua eman, emazteak Jehobaren laguntza duela ziurtatu, eta emozionalki eta espiritualki indarberritzen lagundu. b
ZER EGIN DEZAKE EZKONTIDE ERRUGABEAK?
Ezin duzu zure senarrak egiten duen guztia kontrolatu. Hala ere, larritasun gutxiago sentitzeko eta barne bake handiagoa izateko pausoak eman ditzakezu. Aztertu hurrengo pausoak.
Ez bota errua zeure buruari. Emazte batek bere senarrak pornografia ikustea nolabait bere errua dela sentitu dezake. Alicek c bere senarrarentzat emakume bezala ez zela nahikoa sentitzen zuen. Honakoa galdetzen zion bere buruari: «Zergatik nahiago du nire senarrak beste emakumeak begiratu, ni begiratu beharrean?». Emakume batzuek euren buruari errua botatzen diote erreakzionatzen duten moduagatik, egoera okertzen ari direla pentsatuz. Danielle-k dio: «Erresuminduta nengoen eta nire haserreagatik gure ezkon harremana zapuzten ari nintzela sentitzen nuen».
Zu ere antzera sentitzen bazara, jakin ezazu Jehobak ez zaituela zure senarraren ekintzen erantzule egiten. Santiago 1:14ak dio: «Nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen» (Erm 14:12; Flp 2:12). Jehobak ez dizu zuri errua botatzen eta zure senarrari erakusten diozun leialtasuna estimatzen du (2 Kro 16:9).
Honako hau ulertzea ere lagungarria izan daiteke: Senarrak pornografia ikusteak ez du esan nahi emaztea emakume bezala nahikoa ez denik. Gai honen inguruan adituek diotenaren arabera, pornografiak asegaitzak diren desio sexualak sortzen ditu, eta ez dago desio hauek asetu ditzakeen emakumerik.
Ez zaitez gehiegi kezkatu. Catherinek ezin zuen bere senarrak pornografia ikusten zuela burutik kendu. Frances izeneko beste emakume batek dio: «Asko larritzen naiz nire senarra non dagoen ez dakidanean, eta zeharo urduri egoten naiz egun osoan zehar». Beste emazte batzuek oso lotsatuta sentitzen direla diote bere senarraren arazoa agian ezagutu dezaketen anai-arreben aurrean daudenean. Beste batzuek, aldiz, oso isolatuta sentitzen direla onartzen dute, beraien egoera inork ulertzen ez duela pentsatzen dutelako.
Normala da horrela sentitzea. Baina, etengabe gauza hauetan pentsatzen aritzen bazara, oraindik larrituago sentituko zara. Horren ordez, saiatu arreta Jehobarekin duzun harremanean jartzen. Hau egiteak barne indarra izaten lagunduko dizu (Sal 62:3 [62:2, NWT]; Ef 6:10).
Biblian, arazoak izan zituzten emakume batzuk aipatzen dira. Hauek Jehobari otoitz egitean kontsolamendua jaso zuten. Agian, lagungarria izango zaizu pasarte hauek irakurri eta hauetan hausnartzea. Hau egitean, honetaz ohartuko zara: Jehobak barne bakea eman ziela, nahiz eta arazoa beti ez kendu. Ana, esaterako, «oso nahigabetua» egon zen bere egoeragatik. Baina, «luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari» eta, ondorioz, bakea sentitu zuen, etorkizunean zer gertatuko zen ez jakin arren (1 Sm 1:10, 12, 18; 2 Ko 1:3, 4).
Bilatu kongregazioko adindunen laguntza. Beraiek «haizetean babes» eta «ekaitzean aterpe» izan daitezke (Is 32:2). Adindunek arreba bat gomendatu ahal dizute berarekin zure barrua husteko eta kontsolamendua jasotzeko (Es 17:17).
LAGUNDU AHAL IZANGO DIOZU?
Pornografia ikusteko ohitura gainditzen lagundu ahal izango diozu zure senarrari? Bibliaren arabera, arazo bat konpontzeko edo aurkari boteretsu bat menderatzeko, «hobe, bi elkarrekin ari izatea bakarka baino» (Koh 4:9-12). Ikerketen arabera, bikotea elkarlanean aritzen denean, pornografiaren adikzioa gainditu eta elkarrenganako konfiantza berreskuratu daiteke askotan.
Noski, hau lortzeko, zure senarrak gogor lan egiteko prest egon eta pornografia ez ikusteko determinazioa izan behar du. Erregutu al dio Jehobari indarra emateko, eta eskatu al die laguntza adindunei? (2 Ko 4:7; St 5:14, 15). Pornografia ez ikusten lagunduko dioten pausoak eman al ditu, adibidez, gailu elektronikoen erabileran mugak ezarriz eta egoera arriskutsuak saihestuz? (Es 27:12). Zure laguntza onartzeko eta zurekin guztiz zintzoa izateko nahia duela erakutsi al du? Hala bada, agian lagundu ahalko diozu.
Baina, nola? Azter dezagun adibide bat. Feliciaren senarra, Ethan, pornografiaren menpe egon zen gaztetxoa zenean. Senarrak pornografia ikusteko desira duenean, Feliciak berarekin hitz egitea errazten dio. Ethanek dio: «Zintzotasunez hitz egiten diot nire emazteari. Berak maitasunez mugak jartzen laguntzen dit eta nola doakidan galdetzen dit erregularki. Gainera, Interneteko erabileran mugak jartzen laguntzen dit». Normala denez, Felicia minduta sentitzen da Ethan pornografiagatik erakarrita sentitzen delako. Baina, Feliciak dio: «Sentitzen dudan haserrea eta mina ez dira lagungarriak berak bizio hau saihesten jarraitzeko. Ethanekin bere arazoei buruz hitz egin ondoren, bera nik sentitzen dudan mina gainditzen laguntzeko prest dago».
Hau bezalako elkarrizketak senarrarentzat lagungarriak izan daitezke pornografia ikusten ez jarraitzeko; baina, baita emaztearentzat ere, senarrarengan zuen konfiantza berreskuratzeko. Azken finean, senarra bere ahuleziei buruz hitz egiteko prest dagoenean, baita nora joango den eta zer egingo duen kontatzen duenean ere, emaztearentzat errazagoa izango da berarengan konfiantza izatea, ez diolako ezer ezkutatzen.
Zure senarrari antzeko modu batean lagundu ahal diozula uste al duzu? Hala bada, zergatik ez duzue artikulu hau elkarrekin irakurri eta aztertzen? Senarrak helburu hauek izan behar ditu: pornografia uztea eta zure konfiantza irabazteko arrazoiak ematea. Senarra zuk arazo honi buruz hitz egin nahi izateagatik haserretu beharrean, arazo honek zuri nola sentiarazten dizun ulertzen saiatu beharko litzateke. Bestalde, zure helburuak hauek izan behar dira: bere esfortzuen alde egitea eta berarengan konfiantza berreskuratzeko aukera ematea. Azkenik, jendea pornografian erortzearen zergatia eta arazo hau nola gainditu daitekeen ikasi beharko duzue biok. d
Koh 7:8; 1 Ko 13:4, NWT).
Gai honi buruz hitz egiterakoan zuen onetik aterako zaretela uste baduzu, honakoa egin dezakezue: biok eroso sentitzen zareten adindun bati zuekin egoteko eskatu. Gogoan izan ezkontide batek pornografiaren adikzioa gainditu ondoren ere, agian denbora luzea beharko dela konfiantza berreskuratzeko. Beraz, ez amore eman eta zuen harremanean egiten dituzuen aurrerakuntza txikietan jarri arreta. Denbora eta pazientziarekin, zuen ezkon harremana berriro ere sendoa izatera iritsiko den esperantza izan (ETA PORNOGRAFIA IKUSTEN JARRAITZEN BADU?
Zure senarra berriro pornografian erori bada, esan nahi al du honek damutu ez dela edo zer eginik ez dagoela? Ez du zertan horrela izan. Bereziki pornografia ikusteko adikzioa badu, bere bizitza osoan zehar honen aurka borrokatu beharko du. Urtetan zehar pornografia ikusi gabe egon arren, berriro erori daiteke. Etorkizunean honelakoak saihesteko, muga sendoagoak jarri beharko dizkio bere buruari, eta muga hauek mantentzen jarraitu beharko du arazoa gainditu duela dirudienean ere (Es 28:14, NWT; Mt 5:29, NWT; 1 Ko 10:12). «Pentsaera» berri bat garatu, eta gaizki dagoena, hau da, pornografia eta masturbazioa bezalako beste edozein jokabide zikin, gorrotatzen ikasi behar du (Ef 4:23; Sal 97:10; Erm 12:9). Ahalegin hauek egiteko prest al dago? Hala bada, denborarekin, bere ohitura guztiz baztertu ahal izango du agian. e
Baina, zer gertatzen da senarrak ez badu bere arazoa gainditu nahi? Ulertzekoa da zu dezepzionatuta, haserretuta eta traizionatuta sentitzea. Bilatu barne bakea, gauzak Jehobaren eskuetan utziz. Jarraitu Jehobarengana hurbiltzen, Biblia aztertuz, otoitz eginez eta hausnartuz (1 P 5:7). Hau egin ahala, ziur egon zaitezke Bera ere zuregana gerturatzen ariko dela. Isaias 57:15ak dioen bezala, Bera «atsekabeturik eta lur jota daudenengandik» hurbil dago, eta poza berreskuratzen lagundu nahi die. Saiatu ahal duzun kristaurik onena izaten. Bilatu adindunen laguntza. Eta noizbait etorkizunean zure senarrak, agian, bihotzez aldatzeko nahia izango duen esperantza izan (Erm 2:4; 2 P 3:9).
a Artikulu honetan, pornografia ikusten duena senarra dela esango dugu. Hala ere, bertan aztertuko diren Biblia printzipio askok pornografian erori den emaztearen senarrari lagundu ahal diote.
c Izen batzuk aldatuak izan dira.
d JW.ORG webgunean eta gure argitalpenetan informazio lagungarria dago eskuragarri. Adibidez, ikusi «La pornografía puede destruir su matrimonio» («La pornographie peut briser votre couple») artikulua jw.org-n; «Usted puede vencer las tentaciones» («Vous pouvez résister à la tentation !») artikulua aldizkari honen 2014ko apirilaren 1eko alean, 10-12 or.; eta «Kaltegarria al da pornografia?» artikulua aldizkari honen 2013ko abuztuaren 1eko alean, 3-7 or.
e Pornografia ikusteak mendekotasun handia sortzen duenez, bikote batzuek adindunei laguntza espirituala eskatzeaz gain, laguntza profesionala bilatzea erabaki dute.