Ikasketarako ideia
Etekina ateratzen ari al zara Jehobaren lekukoen ikasketarako gida argitalpenean agertzen diren Biblia aipuen azalpenei?
Bertako azalpenek Jainkoaren Hitzean gehiago sakontzen lagundu ahal dizute. Adibidez, Biblia bertset baten garaiko egoera historikoa zein zen, zergatik idatzi zen, nori zuzendua izan zen, edo hitz eta esaldi zehatzen esanahiak zeintzuk diren jakin dezakezu.
Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA™ eta JW Library® tresnen bidez, Biblia aipu batetik zuzenean Ikasketarako gidako erreferentzietara sar zaitezke. Erreferentzia hauek eskuragarri dagoen edozein Biblia itzulpeneko azterketa panelean aurkitu ditzakezu.
Erreferentzia hauek erabiltzean, izan kontuan artikuluak agertzen diren ordena. Berrienak goiko aldean azaltzen dira. Zerrendan beherago dauden artikulu zaharragoek, agian, ulermen berria izan dute.
Ikasketarako gida argitalpeneko erreferentziak Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA atalean daude eskuragarri.
JW Library aplikazioan, Biblia aipuen erreferentziak eskuragarri izateko, Ikasketarako gida instalatu eta eguneraketak daudenean, hauek jaitsi. Hau lortzeko, Bibliako edozein kapituluko azterketa panelean agertzen den goiko botoia erabili dezakezu.