Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ikasketarako ideia

Ikasketarako ideia

«Ikusi berriena» atala nola erabili

JW Library® aplikazioko eta jw.org webguneko «Ikusi berriena» atalean argitaratutako artikulu eta bideo berrienak agertzen dira. Nola erabili dezakezu atal hau azkeneko informazioa aurkitzeko?

JW Library

  • Artikulu berri bat argitaratzen denean, dagokion artikulu saila eguneratzeko eskatzen da. Beraz, artikulu sail hori «ikusi berriena» atalean agertzen denean, sail horren azken bertsioa deskargatu dezakezu. Artikulu berria zerrendaren hasieran egongo da. Zerrenda dataren arabera ordenatuta dago.

  • Argitalpen luzeagoak, aldizkariak adibidez, agian ezin dira txanpa bakar batean hasieratik bukaerara irakurri. Argitalpena gogokoak bezala markatzen baduzu, erraz aurkitu eta irakurtzen jarraitu ahal izango duzu. Argitalpen osoa irakurtzen amaitzean gogokoen zerrendatik kendu dezakezu.

JW.ORG

Eduki batzuk, berriak eta iragarkiak adibidez, jw.org webgunean bakarrik agertzen dira, ez JW Library-n. Gogoratu azken artikuluak ikusi ahal izateko webguneko «Ikusi berriena» atala sarri begiratzea.