Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ikasketarako ideia

Ikasketarako ideia

Ikasketarako Ideia

Lehentasunak ezarri

Denon kasuan, ikasketa pertsonalerako dugun denbora mugatuta dago. Beraz, nola atera ahal diogu etekinik handiena? Hasteko, behar duzun denbora hartu. Informazio asko korrika eta presaka irakurri beharrean, lagungarriagoa izango zaizu informazio gutxi sakontasunez aztertzea.

Ondoren, lehentasunak ezarri (Ef 5:15, 16NWT). Hurrengo ideiak agian lagungarriak izango zaizkizu:

• Biblia egunero irakurri (Sal 1:2). Hasteko modu bikain bat aste barruko bilerako Biblia irakurketarako programa izan daiteke.

Talaiaren ikasketarako artikulua eta aste barruko bilera prestatu. Komentarioak egiteko prest egon (Sal 22:23 [22:22, NWT]).

• Denbora izan ahala, saiatu beste elikagai espiritualarekin egunean egoten; esaterako, aldizkari publikoekin, bideoekin eta jw.org-n argitaratzen denarekin.

• Ikerketa proiektu bat egin. Honakoa ikertu dezakezu: duzun arazo bati nola aurre egin, azaldu zaizun galdera bat edo hobetu ulertu nahi duzun Bibliako gai bat. Ideiak izateko, berrikusi jw.org-ko «Actividades para estudiar la Biblia» edo «Explore la Bible !» atala.