Erregularki ikasteko laguntza
Zaila egiten al zaizu zure Bibliako ikasketa pertsonala erregularki egitea eta honetaz disfrutatzea? Guztioi gertatzen zaigu noizean behin. Baina pentsatu erregularki egiten ditugun beste gauza batzuetan, adibidez, bainu bat hartzea. Bainatzeak denbora eta esfortzua eskatzen du, baina ondoren askoz hobeto sentitzen gara. Era berean, Biblia ikastea ondo sentiarazten gaituen bainu bat hartzearekin konparatu daiteke (Efe. 5:26, NWT). Aztertu ditzagun lagungarriak izan daitezkeen ideia batzuk:
Ordutegi bat prestatu. Bibliako ikasketa pertsonala, kristauok egin behar ditugun gauza garrantzitsuenen artean dago (Flp. 1:10, NWT). Zure ordutegia betetzen laguntzeko, zergatik ez duzu hau paper batean idazten eta erraz ikusi daitekeen leku batean jartzen, adibidez, hozkailuko atean? Edo zergatik ez duzu mugikorrean alarma bat jartzen ikasketa ordua baino pixka bat lehentxeago?
Zure beharretara egokitu. Zer da zuretzat errazagoa, denbora luzez ikastea edo hainbat denbora tarte laburragoetan ikastea? Zuk dakizu zer den zuretzat hoberena. Beraz, ikasteko ordutegia prestatu hau kontuan izanda. Ikasteko ordua iristen denean gogo handirik ez baduzu, zergatik ez zara hamar minutuz ikasten saiatzen? Hamar minutuz ikastea, ezer ez ikastea baino hobea da. Eta agian, hamar minutuak pasa ondoren, gehiago ikasi nahiko duzu (Flp. 2:13).
Gaiak aldez aurretik aukeratu. Ikasten hasten zaren momentuan zer ikasi pentsatzen hasten bazara, ez duzu denbora ahalik eta ondoen aprobetxatuko (Efe. 5:16, NWT). Zergatik ez duzu ikastea gustatuko litzaizukeen artikulu edo gaien zerrenda bat egiten? Adibidez, guztiz ulertzen ez duzun zerbaiti buruz galdera bat duzunean, zerrenda horretan idatzi dezakezu. Eta ikasten amaitzean, ikastea gustatuko litzaizukeen beste gai batzuk apuntatu ditzakezu.
Moldakorra izan. Ikasteko denbora tartea eta aukeratzen dituzun gaiak moldatzeko prest egon. Inportanteena ez da noiz, zenbat edo zer ikasten duzun, baizik eta erregularki egitea.
Erregularki ikastea oso aberasgarria da. Izan ere, Jehobarengana gerturatzen gaitu, zentzuz jokatzen ikasten dugu eta indarberritu egiten gaitu (Jos. 1:8).