Zuzendari Batzordeko bi kide berri
2023KO urtarrilaren 18an, iragarki berezi bat azaldu zen jw.org webgunean: Gage Fleegle eta Jeffrey Winder anaiak Jehobaren lekukoen Zuzendari Batzordeko kide izendatuak izan ziren. Bi anaia leial hauek denbora luzez zerbitzatu dute Jehoba.
Fleegle anaia Pennsylvania mendebaldean (AEB) hazi zen eta gurasoek egian hezi zuten. Nerabe zenean, familia osoa behar handiagoa zegoen herri txiki batera joan zen. Handik gutxira, 1988ko azaroaren 20an bataiatu zen.
Fleegle anaiaren gurasoek beti animatu zuten denbora osoz Jehoba zerbitzatzera. Eskualde arduradunak eta Betelen zerbitzatzen zuten anai-arrebak gonbidatzen zituzten askotan etxera. Horrela, anai-arreba hauek zein zoriontsu ziren ikusi ahal izan zuen Fleegle anaiak. Bataiatu eta gutxira, 1989ko irailaren 1ean, aitzindari erregular bezala zerbitzatzen hasi zen. Bi urte beranduago, 12 urterekin jarritako helburu bat bete ahal izan zuen: Betelen zerbitzatzea. 1991ko urrian, Brooklyn-eko Betelen zerbitzatzen hasi zen.
Betelen, Fleegle anaiak koadernaketa lantegian egin zuen lan zortzi urtez eta, ondoren, Zerbitzu Departamentura bidali zuten. Garai hartan, errusiera kongregazio batean zerbitzatu zuen hainbat urtez. 2006an, Nadiarekin ezkondu zen eta bera ere Betelen zerbitzatzen hasi zen. Elkarrekin, portuges eremuan zerbitzatu dute eta 10 urte baino gehiagoz, gaztelania eremuan. Zerbitzu Departamentuan urte askoz egon ondoren, Fleegle anaia Irakaskuntza Batzorde Bulegoan eta, beranduago, Zerbitzu Batzorde Bulegoan lan egin zuen. 2022ko martxoan, Zerbitzu Batzordeko laguntzaile izendatua izan zen.
Winder anaia Murrieta-n (Kalifornia, AEB) hazi zen. Gurasoek egian hezi zuten eta 1986ko martxoaren 29an bataiatu zen. Hurrengo hilabetean
bertan, aitzindari laguntzaile izatea erabaki zuen. Asko disfrutatu zuenez, jarraitzea erabaki zuen. Hainbat hilabetez aitzindari laguntzaile izan ondoren, 1986ko urriaren 1ean aitzindaritza erregularra hasi zuen.Adoleszentzia garaian, Winder anaiak momentu hartan Betelen zerbitzatzen zuten bere bi anaia nagusiak bisitatu zituen. Bisita honek aurrerago Betelen zerbitzatzeko desira piztu zion eta 1990eko maiatzean, Wallkill-eko Betelen zerbitzatzeko gonbidapena jaso zuen.
Winder anaiak hainbat departamentutan egin du lan Betelen; adibidez, Garbiketa Departamentuan, Wallkill-eko baserriko lanez arduratzen den departamentuan eta Beteleko Bulegoan. 1997an, Angelarekin ezkondu zen eta, horrez geroztik, Betelen elkarrekin zerbitzatzen jarraitu dute. 2014an, Warwick-era bidali zituzten. Bertan, Winder anaiak egoitza nagusiko eraikuntzan lagundu zuen. 2016an, Patterson-eko Watchtower Erakundearen Hezkuntza Gunera joan ziren zerbitzatzera. Winder anaiak bertako Audio Bideo Departamentuan lan egin zuen. Lau urte beranduago, Warwick-era itzuli ziren eta Winder anaia Pertsonal Batzorde Bulegoan hasi zen zerbitzatzen. 2022ko martxoan, Pertsonal Batzordeko laguntzaile izendatu zuten.
Otoitz egiten dugu anaia hauek Erreinuaren alde gogor lan egiten jarraitzen duten bitartean, Jehobak «opariak bezalako gizon» hauek bedeinkatu ditzan (Efe. 4:8, NWT).