Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO IDEIA

Ideia nagusiak berrikusi

Ideia nagusiak berrikusi

Zaila egin al zaizu inoiz ikasi berri duzuna gogoratzea? Denoi gertatu izan zaigu. Orduan, zerk lagundu gaitzake? Ideia nagusiak berrikusteak.

Ikasten zoazen heinean, saiatu noizbehinka etenaldi bat egiten ikasi berri duzun horretan pentsatzeko. Paulo apostoluak horixe bera egitera animatu zituen anai-arrebak bere gutuna aztertzean. Honakoa esan zuen: «Beraz, ideia nagusia hau da» (Heb. 8:1, NWT). Hitz horiekin, hurrengoa egiten lagundu zien: bai berak esandakoa, baita esandako ideien arteko lotura zein zen ere ulertzea.

Ikasketa saioaren amaieran, hamar minutu inguru erabili ditzakezu ikasitako ideia nagusien inguruan hausnartzeko. Ez badituzu gogoratzen, azpitituluak edo paragrafo bakoitzeko lehen esaldia berriro irakurtzea lagungarria izan daiteke. Bestalde, berria den zerbait ikasi baduzu, saiatu zure hitzetan azaltzen. Ikasi berri duzuna berrikusten saiatzen zarenean, errazagoa izango zaizu gogoratzea. Gainera, hobeto ulertuko duzu ikasitakoa praktikan nola jarri.