Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Tratatzen al dituzu emakumeak Jehobak tratatzen dituen moduan?

Tratatzen al dituzu emakumeak Jehobak tratatzen dituen moduan?

EMAKUME fededun askorekin batera zerbitzatzeko ohorea dugu. Zenbat maite eta estimatzen dugun hauetako arreba leial eta langile bakoitza! a Beraz, anaiok, saiatu arrebak modu atseginean, justuan eta errespetuz tratatzen. Baina inperfektuak garenez, batzuetan hau lortzea zaila egin ahal zaigu. Gainera, anaia batzuek beste erronka bat ere badute.

Kultura batzuetan, gizon askok emakumeak balio gutxiago izango balute bezala tratatzen dituzte, eta anaia batzuk kultura hauetan hazi dira. Adibidez, Hans izeneko Boliviako eskualde arduradun batek honakoa dio: «Gizon batzuk matxismoa bultzatzen den kultura batean hazi dira eta, ondorioz, oso barneratuta dute gizonek emakumeen gainetik egon behar dutela». b Shengxian izeneko Taiwaneko adindun batek dio: «Bizi naizen tokian, emakumeek ez luketela beraien iritzia eman behar pentsatzen dute gizonek. Gizon batek emakumeren bati bere iritzia eskatzen badio, bere lagunek ahula dela pentsatu dezakete». Beste gizon batzuek emakumeen aurka dituzten aurreiritziak hain nabarmena ez den modu batean erakusten dituzte, adibidez, emakumeei errespetu falta erakusten dieten txisteak eginez.

Zorionez, inork ez du hezitua izan den kulturara betiko lotuta egon beharrik. Beraz, anaia batek gizonak eta emakumeak parekoak direla ikasi dezake (Efe. 4:22-24, NWT). Nola lortu ahal du hau? Jehobaren eredua imitatuz. Artikulu honetan honakoa aztertuko dugu: 1) Jehobak nola tratatzen dituen emakumeak, 2) anaiek nola ikasi dezaketen emakumeak Jehobak tratatzen dituen moduan tratatzen, eta 3) adindunek nola hartu dezaketen aurrea emakumeei errespetua erakustean.

NOLA TRATATZEN DITU JEHOBAK EMAKUMEAK?

Emakumeak tratatzerako orduan, Jehobak eredu perfektua ezartzen du. Gure Aita errukitsuak bere giza familia maite du (Joan 3:16). Eta berarengan fedea duten emakumeak, berarentzat, bere alaba kuttunak dira. Azter ditzagun Jehobak emakumeak duintasunez tratatzen dituen modu batzuk.

Inpartzialtasunez tratatzen ditu. Jehobak bere irudira sortu zituen bai gizonak, bai emakumeak (Has. 1:27). Berak ez zuen gizona emakumea baino adimen handiago edo abilezia gehiagorekin sortu. Eta ez ditu gizonak emakumeak baino gogokoago (2 Kro. 19:7). Jainkoak Bibliako egiak ulertzeko eta bere ezaugarri ederrak imitatzeko gaitasun mental berberarekin sortu zituen gizon eta emakumeak. Gainera, Jehobak berarengan fedea duten guztiak modu berean estimatzen ditu, bai gizonak, baita emakumeak ere. Izan ere, biei eman die lurrean betirako bizitzeko edo zeruan errege eta apaiz bezala zerbitzatzeko esperantza (2 Ped. 1:1, NWT, oharra). Beraz, argi dago Jehobak ez duela emakumeen aurkako aurreiritzirik.

Entzuten ditu. Jehoba emakumeen sentimendu eta kezkez arduratzen da. Esaterako, Rakel eta Anaren otoitzak entzun eta erantzun zituen (Has. 30:22; 1 Sam. 1:10, 11, 19, 20). Gainera, Jehobak Biblia idazleak inspiratu zituen emakumeek esandakoa entzun zuten gizonen pasarteak erregistratzeko. Adibidez, Abrahamek, Jehobaren jarraibideak segituz, bere emazte Sara entzun zuen (Has. 21:12-14). Bestalde, Dabid erregeak Abigail entzun zuen. Izan ere, Jehobak emakume hau berarekin hitz egiteko bidali zuela konturatu zen (1 Sam. 25:32-35). Eta Jesusek, bere Aitaren ezaugarriak modu perfektuan imitatu zituenak, bere ama Maria entzun zuen (Joan 2:3-10). Adibide hauek azpimarratzen duten arabera, Jehobak emakumeei errespetua erakusten dien modu bat beraiek entzunez da.

Beraiengan konfiantza du. Adibidez, Jehobak Ebari lur osoa zaintzen laguntzeko ardura eman zion (Has. 1:28). Horrela, Jehobak honakoa erakutsi zuen: Berarentzat Ebak ez zuela bere senarrak baino balio gutxiagorik. Kontrara, Adamen laguntzaile bezala ikusten zuen. Bestalde, Jehobak Debora eta Hulda profetesak erabili zituen bere herriari, epaile eta errege bati barne, aholku emateko (Ep. 4:4-9; 2 Err. 22:14-20). Gaur egun, Jehobak emakume kristauei bere lana burutzeko ardura eman die. Emakume leial hauek berriemaile, aitzindari eta misiolari bezala zerbitzatzen dute. Bilera areto eta sukurtsal instalazioen diseinu, eraikuntza eta mantenimenduan laguntzen dute. Hauetako batzuek Betelen zerbitzatzen dute, eta beste batzuek urruneko itzulpen bulegoetan. Arreba hauek Jehobak bere nahia burutzeko erabiltzen duen ejerzitu handi bat bezalakoak dira (Sal. 68:11, NWT). Dudarik gabe, Jehobak ez ditu emakumeak ahul edo gaitasunik gabekoak bezala ikusten.

NOLA IKASI DEZAKETE ANAIEK EMAKUMEAK JEHOBAK TRATATZEN DITUEN MODUAN TRATATZEN?

Anaiok, emakume kristauak Jehobak bezala tratatzen ditugun ala ez jakiteko, gure pentsatzeko eta jokatzeko modua zintzotasunez aztertu behar dugu. Jar dezagun adibide bat. Mediku batek X izpien makina erabili dezake norbaiten bihotza osasuntsu dagoen ala ez jakiteko. Era berean, lagun on batek eta Jainkoaren Hitzak gure barne sakonean emakumeenganako izan dezakegun edozein sentimendu negatibo identifikatzen lagundu ahal gaituzte. Zer egin dezakegu laguntza hori jasotzeko?

Galdetu lagun on bati (Esa. 18:17). Atsegina eta orekatsua den konfiantzazko lagun bati hauek bezalako galderak egin ahal dizkiozu: «Nola uste duzu tratatzen ditudala arrebak? Esan al dezakete beraiek errespetatzen ditudala? Ba al dago beraiek hobeto tratatzeko egin dezakedan zerbait?». Zure lagunak hobetu dezakezun zerbait aipatzen badizu, ez daukazu defentsiban jarri beharrik. Horren ordez, egon prest beharrezko aldaketak egiteko.

Aztertu Jainkoaren Hitza. Arrebak ondo tratatzen ari garela jakiteko modurik onena Jainkoaren Hitza aztertzea da. Honek gure jarrera eta jokabidea ezagutzen lagunduko digu (Heb. 4:12). Biblia aztertu ahala, emakumeak ondo eta gaizki tratatu zituzten gizonei buruz ikasi dezakegu, eta beraien ekintzak geureekin konparatu ditzakegu. Horretaz gain, gizonek emakumeei eman beharreko tratuari buruz hitz egiten duten Biblia bertsetak konparatzen baditugu, ez ditugu aipuak testuinguruz kanpo aterako. Adibidez, 1 Pedro 3:7 (NWT) aipuak honakoa dio emakumeek jaso beharreko tratuari buruz: «Ohoratu itzazue hauskorragoa den ontzia bezala». c Esan nahi al du honek emakumeak gizonak baino gutxiago direla? Hau da, ez direla gizonak bezain azkarrak edo gizonek baino gaitasun gutxiago dituztela? Inola ere ez! Konparatu ditzagun Pedroren hitzak Galaziarrei 3:26-29 aipuak dioenarekin. Bertan, Jehobak, zeruan Jesusekin batera agintzeko, gizon eta emakumeak aukeratu dituela azaltzen da. Jainkoaren Hitza aztertzen dugunean eta emakumeak nola tratatzen ditugun jakiteko lagun on bati bere iritzia eskatzen diogunean, gure arrebei merezi duten errespetua erakusten ikasi dezakegu.

NOLA ERAKUSTEN DIETE ADINDUNEK ERRESPETUA ARREBEI?

Kongregazioko anaiek ere, adindun maitekorren eredua jarraituz, arrebak errespetuz tratatzen ikasi dezakete. Nola hartzen dute adindunek aurrea arrebei errespetua erakusterako orduan? Azter ditzagun modu zehatz batzuk.

Arrebak goraipatzen dituzte. Paulo apostoluak eredu ona jarri zien adindunei. Erromako kongregazioari idatzitako gutunean, hainbat arreba goraipatu zituen (Erm. 16:12). Imajinatu al dezakezu zelako poztasuna sentituko zuten arreba horiek Pauloren gutuna kongregazioaren aurrean irakurri zenean? Antzera, adindunek eskuzabaltasunez goraipatzen dituzte arrebak beraien ezaugarri paregabeengatik, baita Jehobaren alde egiten duten lanarengatik ere. Honek kongregazioak zenbat errespetatu eta estimatzen dituen gogorarazten die arrebei. Adindun baten hitz animagarriak oso lagungarriak izan daitezke arreba batentzat Jehobaren zerbitzuan leialki zerbitzatzen jarraitzeko (Esa. 15:23).

Goraipatu

Arrebak goraipatzerako orduan, adindunek egiten dituzten komentarioak bihotzetik ateratakoak eta zehatzak izaten dira. Zergatik? Jessica izeneko arreba batek honakoa dio: «Oso atsegina da anaiek “lan bikaina!” esaten digutenean. Baina, are gehiago eskertzen dugu anaiek gauza zehatz bati buruz goraipatzea, besteak beste, gure haurrei bileretan txintxo-txintxo eserita egoten irakasteagatik edo Biblia ikastaro bat bileretara eramateko denbora hartzeagatik». Adindunek arrebak gauza zehatz batengatik goraipatzen dituztenean, arrebek kongregazioan estimatzen dituztela eta beharrezkoak direla sentitzen dute.

Arrebei entzuten diete. Apalak diren adindunek beraiek ez direla ideia onak dituzten bakarrak onartzen dute. Hauek bezalako adindunek arrebei euren iritzia eskatzen diete, eta arretaz entzuten diete hitz egiten dutenean. Hau egitea arrebentzat animagarria izateaz gain, adindunentzat ere probetxugarria da. Zer zentzutan? Betelen zerbitzatzen duen Gerardo izeneko adindun batek dio: «Arrebei beraien iritzia galdetzen diedanean, nire lana hobeto betetzen dudala konturatu naiz. Izan ere, askotan, arrebek anaia askok baino denbora luzeagoz egin dute lan hori». Bestalde, kongregazioetan arreba askok aitzindari bezala zerbitzatzen dutenez, ondo ezagutzen dituzte eremuan bizi diren pertsonak. Bryan izeneko adindun batek dio: «Gure arrebek erakundeak behar dituen ezaugarri eta abilezia asko dituzte. Beraz, atera probetxua arreben esperientziatik!».

Entzun

Adindun zuhurrek ez dituzte arreben proposamenak segituan baztertzen. Zergatik? «Anaia batentzat arreba baten iritzia eta esperientzia oso lagungarriak izan daitezke anaia horrek gai baten alderdi guztiak ikusi ditzan. Gainera, enpatia garatzen ere lagundu ahal dio», aipatzen du Edward izeneko adindun batek (Esa. 1:5). Nahiz eta adindunak arreba batek proposatutakoa aurrera ez eraman, eskerrak eman ahal dizkio aipatutakoagatik eta gai horren inguruan duen ulermenagatik.

Arrebak trebatzen dituzte. Adindun zuhurrek arrebak trebatzeko aukerak bilatzen dituzte. Adibidez, predikatzeko bilerak nola zuzentzen diren irakatsi ahal diete. Era horretara, prest egongo dira bataiatua dagoen anaia bat ez badago. Tresneriak eta makinak erabiltzeko trebatu ditzakete gure erakundeko eraikuntza eta mantenimendu proiektuetan laguntzeko. Betelen, arduradunek hainbat eginkizunetarako trebatu dituzte arrebak, besteak beste, mantenimendu, salerosketa, kontabilitate eta ordenagailuen programazioan. Adindunek arrebak trebatzen dituztenean, beraientzat arrebak kapazak eta fidagarriak direla erakusten dute.

Trebatu

Arreba askok adindunengandik jasotako trebakuntza besteak laguntzeko erabiltzen dute. Adibidez, arreba batzuek eraikuntza proiektuetan jasotako trebakuntzari esker, hondamendi naturalen ostean besteen etxeak berreraikitzen lagundu dute. Beste batzuek predikazio publikoan garatutako abileziak predikazioko arlo honetan arreba gehiago trebatzeko erabili dituzte. Nola ikusten dituzte arrebek trebakuntza eman dieten adindunak? Hauxe dio Jennifer izeneko arreba batek: «Bilera areto bateko eraikuntza proiektu batean lan egin nuenean, arduradun batek ni trebatzeko denbora hartu zuen. Nik egindako lanaz ohartu eta goraipatu ninduen. Asko gustatu zitzaidan berarekin lan egitea, estimatuta eta konfiantzazkoa nintzela sentitu nuelako».

ZER PROBETXU ATERAKO DUZU ARREBAK FAMILIA BEZALA TRATATZEAN?

Jehobak egiten duen moduan, guk ere gure arreba leialak maite ditugu! Familia bezala tratatzen ditugu (1 Tim. 5:1, 2). Oso harro gaude beraiekin batera zerbitzatzeaz; ohore bat da. Eta oso pozik sentitzen gara arrebek gure maitasuna eta laguntza sentitzen dutenean. Vanessa izeneko arreba batek dio: «Jehobaren erakundea ni biziki animatu nauten anaiez beteta dago. Zenbat eskertzen dudan hau!». Taiwaneko arreba batek dio: «Izugarri eskertuta sentitzen naiz Jehobak eta bere erakundeak bai emakumeok, baita gure sentimenduak ere, asko estimatzen dituztelako. Honek nire fedea sendotzen du. Gainera, Jehobaren erakundearen parte izatearen ohorea are gehiago estimatzen dut».

Anaia leialek Jehobak bezala tratatzen dituzte arrebak. Zein harro sentitu behar den Jehoba! (Esa. 27:11). «Gaur egun, munduan zehar gizon askok emakumeak erabat gutxiesten dituzte», dio Benjamin izeneko Eskoziako adindun batek. «Beraz, emakumeak bilera aretora joatean, gure artean maitatuak eta errespetatuak direla sentitzea nahi dugu». Hortaz, egin dezagun ahal dugun guztia Jehoba imitatzeko, gure arreba maiteei merezi duten maitasuna eta errespetua erakutsiz (Erm. 12:10, NWT).

a Artikulu honetan, «arreba» terminoa arreba kristauez hitz egiteko erabiltzen da, eta ez gure senide diren arrebez.

b «Matxismo» terminoak gizonaren gehiegizko harrokeria edo nagusikeria adierazten duten jarrerak deskribatzen ditu. Pertsona hauek gizonen pentsaera eta jokaera handiesten dute, eta emakumeak gutxiesten dituzte.

c «Hauskorragoa den ontzia» adierazpenari buruz detaile gehiago jakiteko, jo aldizkari honetako 2006​ko maiatzaren 15​eko «El valor de “un vaso más débil”» («La valeur d’“ un vase plus faible ”») eta 2005​eko martxoaren 1​eko «Consejos sabios para los casados» («De sages conseils pour les couples») artikuluetara.