Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

IKASKETARAKO IDEIA

Marrazkiak egin ikasitakoa gogoratzeko

Marrazkiak egin ikasitakoa gogoratzeko

Ez da beti erraza izaten ikasitakoa gogoratzea. Jesusek irakatsitakoa, aldiz, erraz gogoratzen dugu. Zergatik? Askotan, konparaketak erabili zituelako. Jesusek esandakoa imajinatuz, errazagoa da berak irakatsitakoa gogoratzea. Era berean, irakurri duzuna imajinatzen saiatzen bazara, errazagoa izango zaizu ikasitakoa gogoratzea. Nola lortu dezakezu hori? Ikasten ari zaren bitartean marrazkiak eginez.

Marrazkiak egiten dituztenei askotan errazagoa egiten zaie ikasten dituzten gauza berriak gogoratzea. Teknika horri esker, hitzak hobeto ulertzen dituzte, baita ideia abstraktuak ere. Noski, beraien marrazkiak ez dira artelanak; eskema edo zirriborro sinpleak dira, besterik ez. Gainera, marrazkiak egitea adinekoentzat bereziki lagungarria dela ikusi da.

Zerbait ikasten duzun hurrengoan, saiatu ikasitakoaren marrazki bat egiten. Ikusiko duzu zenbat gogoratuko duzun!