Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Niniven sekulako eraikin eta monumentuak zeuden.

Ba al zenekien?

Ba al zenekien?

Zer gertatu zitzaion Niniveri Jonasen garaiaren ondoren?

KRISTO aurreko VII. menderako, Asiria munduko inperiorik handiena bihurtu zen. Britainiar museoko webguneak dio: «Mendebaldetik ekialdera, Zipretik Iranera, zabaltzen zen eta urte batzuetan Egipto ere honen parte zen». Bere hiriburua, Ninive, munduko hiririk handiena zen. Izugarrizko monumentuak, lorategi ederrak, luxuzko jauregiak eta liburutegi erraldoiak zituen. Antzinako Niniven, hormetan, inskripzioak aurkitu dira, eta bertan Asurbanipal erregea, beste Asiriako erregeek bezala, «munduko erregea» deitzen zion bere buruari. Garai hartan, Asiria eta Ninivek garaiezinak ziruditen.

Asiria munduko potentzia boteretsua garai hartako inperiorik handiena zen.

Hala ere, Asiria bere momenturik gorenera iritsi zenean, Jehobaren profeta zen Sofoniasek aurresan zuen: «[Jehobak] Asiria erabat galduko du eta Ninive hondamendi bihurtuko, basamortua bezain gorri». Honetaz gain, Jehobaren profeta zen Nahumek ere aurresan zuen: «Harrapa zilarra, harrapa urrea! [...] Dena larrutua, erraustua, porrokatua! [...] Ikusiko zaituzten guztiak aldendu egingo zaizkizu, esanez: “Xehatua gelditu da Ninive”» (So 2:13; Na 2:10, 11 [2:9, 10 NWT]; 3:7). Profezia horiek entzutean jendeak esango zuen: «Posible ote da Asiria boteretsua menperatua izatea?». Ezinezkoa zirudien!

Ninive basamortu bihurtu zen!

Hala ere, pentsaezina zirudiena gertatu zen. K.a. VII. mende amaierarako, babiloniarrek eta mediarrek Asiria menperatu zuten. Denborarekin abandonatua izan zen eta bere oroitzapenak denboraren poderioz desagertu egin ziren. New York-eko Metropolitar arte museoaren argitalpen baten arabera, «Erdi Arorako hiria lurperatuta izan zen eta Ninive Bibliagatik ezagutzen zen bakarrik». Bibliako arkeologia elkarteak dio: «XIX. mendearen hasierarako, inork ez zekien Asiriako hiriburu handia existitu ote zen» (Biblical Archaeology Society Online Archive). Baina 1845⁠ean, Austen Henry Layard arkeologoa hiriaren aztarnak lurpetik ateratzen hasi zen. Lur azpian aurkitutako aztarnek Ninive sekulako hiria izan zela erakusten dute.

Niniveri buruzko profeziak zehatz-mehatz bete izanak, gaur egungo sistema politikoaren amaierari buruzko Bibliako profeziak ere beteko direla ziurtatzen digu (Dn 2:44; Ap 19:15, 19-21).