Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

38. IKASKETARAKO ARTIKULUA

Gazteok, zer-nolako bizimodua izan nahi duzue?

Gazteok, zer-nolako bizimodua izan nahi duzue?

«Bereizmenak zainduko zaitu» (ES 2:11).

sjj 135. KANTA «Izan zuhur» seme-alabok

ZER AZTERTUKO DUGU? a

1. Zer egoera zailei aurre egin behar izan zieten Joax, Uzias eta Josiasek?

 IMAJINATU haur edo nerabe zarenean, Jainkoaren herriaren errege izatera iristen zarela. Nola erabiliko zenuke jasotako boterea eta autoritatea? Biblian, Judako errege izatera iritsi ziren hainbat gaztetxo aipatzen dira. Adibidez, Joaxek 7 urte besterik ez zituen, Uziasek 16 eta Josiasek 8. Zelako presioa sentituko zuten! Baina, erraza ez izan arren, Jehobaren eta besteen laguntzarekin, erronkak gainditu eta gauza on asko egin zituzten.

2. Zergatik aztertu beharko genituzke Joax, Uzias eta Josiasen ereduak?

2 Gu ez gara errege edo erreginak. Baina, asko ikasi dezakegu Bibliako hiru pertsonaia hauengandik. Beraiek erabaki onak hartu zituzten, baina baita txarrak ere. Beraien ereduak aztertzean, ondorengo gauzak zergatik egin behar ditugun aztertuko dugu: lagun onak aukeratu, apal mantendu eta Jehoba bilatzen jarraitu.

LAGUN ONAK AUKERATU

Gaur egun ere, Joaxen eredua jarraitu dezakegu lagun onen aholkuak entzunez (Ikusi 3 eta 7 paragrafoak) c

3. Nola lagundu zion Joiadak Joax erregeari erabaki onak hartzen?

3 Imitatu Joaxen erabaki onak. Gaztea zenean, Joax erregeak erabaki on bat hartu zuen. Bere aita hiltzean, Joiada apaiz nagusiak hezi zuen eta Jehobari buruz irakatsi zion. Joiadaren gida jarraituz, Joaxek Jehoba zerbitzatzea eta besteei gauza bera egiten laguntzea erabaki zuen. Gainera, Jehobaren tenplua konpondua izateaz ziurtatu zen (2 Kro 24:1, 2, 4, 13, 14).

4. Zer probetxua ateratzen dugu Jehobaren arauak maite eta obeditzen ditugunean? (Esaera Zaharrak 2:1, 10-12)

4 Agian zure gurasoek Jehoba maitatzen eta bere arauen arabera bizitzen irakasten ari dizute. Hala bada, opari oso baliotsua jaso duzu (Irakurri Esaera Zaharrak 2:1, 10-12). Gurasoek modu desberdinetan egin dezakete hau. Azter dezagun aita baten eredua. Berak bere alaba Katyari erabaki onak hartzen lagundu zion. Nola lortu zuen hau? Aitak, egunero, eskolara eramaten zuenean, eguneko aipua elkarrekin aztertzen zuten. Katyak dio: «Elkarrizketa horiek egunean zehar izaten nituen egoera zailei aurre egiten laguntzen zidaten». Baina, beharbada, zure gurasoek ematen dizuten Biblian oinarritutako gidak zure askatasuna murrizten duela uste duzu. Hala bada, zer egin dezakezu beraien gida onartzeko? Anastasia izeneko arreba baten gurasoek denbora hartzen zuten berari arau batzuk jartzearen arrazoia azaltzeko. Berak dio: «Honek, jartzen zizkidaten arauak ni kontrolatzeko ez zirela ulertzen lagundu zidan. Alderantziz, maite nindutenez, arau hauek ni babesteko jartzen zizkidatela ikusi nuen».

5. Zer eragin dute zure ekintzek zure gurasoengan eta Jehobarengan? (Esaera Zaharrak 22:6; 23:15, 24, 25)

5 Zure gurasoengandik jasotzen dituzun Biblian oinarritutako aholkuak jarraitzen badituzu, asko poztuko dituzu. Are garrantzitsuagoa, Jainkoa poztu eta berarekin duzun harremana sendotuko duzu (Irakurri Esaera Zaharrak 22:6; 23:15, 24, 25). Hauek arrazoi onak dira Joaxek gaztetan jarri zuen eredua imitatzeko.

6. Noren aholkuak entzuten hasi zen Joax, eta zer ondorio jaso zituen? (2 Kronikak 24:17, 18)

6 Ikasi Joaxen erabaki txarretatik. Joiada hil ondoren, Joaxek lagun txarrak aukeratu zituen (Irakurri 2 Kronikak 24:17, 18). Jehoba maite ez zuten Judako buruzagiei kasu egitea erabaki zuen. Joaxek hauengandik aldendu behar zuen, arazoak bakarrik ez zizkiotelako ekarriko (Es 1:10). Baina, horren ordez, beraien aholku txarrak entzun zituen. Are gehiago, bere lehengusua Zakarias bera zuzentzen saiatu zenean, Joaxek hiltzea agindu zuen (2 Kro 24:20, 21; Mt 23:35). Hau bai erabaki txarra. Penagarria benetan! Joaxek gauzak ondo egin zituen bere bizitzaren hasieran. Baina, tamalez, apostata eta hiltzailea izatera iritsi zen. Azkenean, bere zerbitzari propioek hil zuten (2 Kro 24:22-25). Jehoba eta bera maite dutenak entzuten jarraitu izan balu, bere bizitza zeharo desberdina izango zen. Zer ikasi dezakezu bere eredutik?

7. Zer-nolako lagunak aukeratu beharko zenituzke? (Ikusi irudia ere)

7 Honakoa ikasi dezakegu Joaxen erabaki txarretik: guregan eragin ona izango duten lagunak aukeratu behar ditugula, hau da, Jehoba maite eta bera poztu nahi duten lagunak. Gure lagunak ez dira gure adin berekoak izan beharrik. Gogoratu Joax bere lagun Joiada baino askoz gazteagoa zela. Zure lagunak aukeratzerako orduan, egin ondorengo galderak zeure buruari: «Laguntzen al didate Jehobarengan dudan fedea sendotzen? Jainkoaren arauen arabera bizitzera animatzen al naute? Jehobari eta Biblian ikasten dutenari buruz hitz egiten al dute? Jehobaren arauak errespetatzen dituztela erakusten al dute? Behar dudanean niri aholkua emateko ausardia al dute?» (Es 27:5, 6, 17). Egia esan, ez duzu Jehoba maite ez duten lagunik behar. Baina Jehoba maite duten lagunak badituzu, izan itzazu gertu, beti on egingo dizute eta! (Es 13:20).

8. Sare sozialak erabiltzen baditugu, zer izan behar dugu kontuan?

8 Sare sozialak oso lagungarriak izan daitezke familiarekin eta lagunekin harremanetan egoteko. Hala ere, batzuek komunikatzeko modu hauek besteak txunditzeko erabiltzen dituzte, egindako edo erositakoaren argazkiak edo bideoak argitaratuz. Sare sozialak erabiltzen badituzu, egin ondorengo galderak zeure buruari: «Besteak liluratzea al da nire intentzioa? Ona den zerbait partekatu ala nire burua goratu nahi dut? Besteen iritziek nire pentsatzeko eta hitz egiteko eran eta ekintzetan eragin negatiboa al dute?». Zuzendari Batzordeko kide izan zen Nathan Knorr anaiak honako aholkua eman zuen: «Ez saiatu besteak pozten, horrela ez duzu inor poztuko eta. Poztu Jehoba eta, horrela, Bera maite duten guztiak poztuko dituzu».

APAL MANTENDU

9. Zer egiten lagundu zion Jehobak Uziasi? (2 Kronikak 26:1-5)

9 Imitatu Uziasen erabaki onak. Gaztea zenean, Uzias erregea apala izan zen, «Jainkoari begirune izaten» ikasi zuen. Uzias 68 urte izan arte bizi izan zen eta ia bere bizitza osoan zehar, Jehobak bedeinkatu egin zuen (Irakurri 2 Kronikak 26:1-5). Uziasek Israelen etsai asko garaitu zituen eta Jerusalem ondo babestuta egoteaz ziurtatu zen (2 Kro 26:6-15). Ziur Uzias oso pozik jarri zela Jehobaren laguntzarekin egin zuen guztiagatik (Koh 3:12, 13).

10. Zer gertatu zitzaion Uziasi?

10 Ikasi Uziasen erabaki txarretatik. Uzias erregea besteek bere esana betetzera ohituta zegoen. Horregatik, agian, nahi zuena egiteko eskubidea zuela pentsatu zuen. Edonola ere, behin, Jehobaren tenpluan sartu zen eta, lotsagabekeriaz, aldarean intsentsua erretzen saiatu zen, nahiz eta erregeek hau egiteko eskubiderik ez izan (2 Kro 26:16-18). Azarias apaiz nagusia bera zuzentzen saiatu zenean, Uzias asko haserretu zen. Tamalez, Uzias ez zen leial mantendu eta Jehobak leprarekin zigortu zuen (2 Kro 26:19-21). Zein desberdina izango zen bere bizitza apal mantendu izan balitz!

Gure lorpenengatik harropuztu beharrean, Jehobari eman beharko genioke egiteko gai garen guztiaren meritua (Ikusi 11. paragrafoa) d

11. Zerk lagundu gaitzake apal mantentzen? (Ikusi irudia ere)

11 Boteretsu izatera iritsi zenean, Uziasek Jehobak bere alde egindako gauza on guztiak eskertzeari utzi zion. Zer ikasten dugu? Ez dugula inoiz ahaztu behar Jehoba dela gure bizitzan eta bere zerbitzuan gauza on guztiak ematen dizkiguna. Horregatik, gure lorpenengatik harropuztu beharrean, Jehobari eman beharko genioke egiteko gai garen guztiaren meritua b (1 Ko 4:7). Apaltasunez onartu behar dugu inperfektuak garela eta diziplina behar dugula. 60 urte inguruko anaia batek honakoa dio: «Besteak nire akatsez konturatzen direnean, minduta edo desanimatuta ez sentitzen ikasi dut. Batzuetan egiten ditudan akats tontoengatik diziplina jasotzen dudanean, hobetzen saiatzen naiz eta Jehobari nire onena ematen jarraitzen dut». Jehobari errespetu handia diogunean eta geure burua apalki ikusten dugunean, benetan bizitza zoriontsua dugu (Es 22:4).

JEHOBARENGANA HURBILTZEN JARRAITU

12. Zer egin zuen gaztea zenean Josiasek Jehobarengana hurbiltzeko? (2 Kronikak 34:1-3)

12 Imitatu Josiasen erabaki onak. Josiasek 16 urte zituen Jehobarengana hurbiltzen hasi zenean. Berari buruz ikasi eta bere nahia bete nahi zuen. Hala ere, errege gazte honen bizitza ez zen erraza izan. Garai hartan adorazio faltsua bor-borrean zegoenez, Josiasek ausardia erakutsi behar izan zuen adorazio garbiaren alde jartzeko. Eta benetan ausarta izan zen! Josiasek 20 urte bete aurretik, naziotik adorazio faltsua kentzen hasi zen (Irakurri 2 Kronikak 34:1-3).

13. Nola eragingo du zure bizitzan zeure burua Jehobari eskaintzeak?

13 Oso gaztea bazara ere, Josias imitatzeko erabakia hartu dezakezu, Jehobarengana hurbilduz eta bere ezaugarri zoragarriei buruz gehiago ikasiz. Hau egiten baduzu, zeure burua Jehobari eskaintzeko desioa izango duzu. Nola eragingo du honek zure eguneroko bizitzan? Ikus dezagun Luke izeneko anaia baten kasua. 14 urterekin bataiatu zen eta honakoa esan zuen bataio egunean: «Hemendik aurrera, Jehoba nire bizitzan lehen tokian jarriko dut eta bera pozten saiatuko naiz» (Mk 12:30). Zenbat bedeinkapen jasoko dituzun zuk ere gauza bera egiteko desioa baduzu!

14. Josias erregea imitatzen duten gazte batzuen adibideak eman.

14 Zer erronka izan ditzakete Jehobaren zerbitzari gazteek? Johan 12 urterekin bataiatu zen, eta bere klasekideek zigarro elektronikoak erabiltzeko, edo bapeatzeko, presionatzen dutela esaten du. Presio horri aurre egiteko, bapeatzeak bere osasuna eta Jehobarekin duen adiskidetasuna kaltetu dezakeela gogoratzen du Johanek. Bestalde, 14 urterekin bataiatu zen Rachel izeneko gazte batek eskolako erronkei aurre egiten zerk laguntzen dion azaltzen du: «Biblia eta Jehobari buruz pentsatzen laguntzen didaten gauzak bilatzen saiatzen naiz. Adibidez, historiako klase bat Bibliako pasarte edo profezia batekin lotzen dut. Edo klasekide batekin hitz egiten nagoenean, irakurri ahal diodan Biblia aipu batean pentsatzen saiatzen naiz». Segur aski, zure erronkak Josias erregeak izan zituenarekin konparatuta, desberdinak dira, baina bera bezain zuhurra eta leiala izan zaitezke. Erronka hauei gaztetan aurre egiten badiezu, errazagoa izango da etorkizuneko zailtasunen aurrean prest egotea.

15. Zerk lagundu zion Josiasi Jehoba leial zerbitzatzen? (2 Kronikak 34:14, 18-21)

15 Josias erregea tenplua berritzen hasi zen 26 urterekin. Orduan, «Jaunak Moisesi emaniko lege-liburua» aurkitu zuten. Hau irakurtzean, erregeak aldaketak egin zituen segituan, bertan idatzitakoa obedituz (Irakurri 2 Kronikak 34:14, 18-21). Gustatuko al litzaizuke Biblia erregularki irakurtzea? Agian, dagoeneko, Biblia egunero irakurtzen saiatzen ari zara. Nola doakizu? Pertsonalki lagundu ahal dizuten bertseten zerrenda bat al duzu? Aurretik aipatutako Lukek koaderno batean idazten ditu aurkitzen dituen ideia interesgarriak. Antzeko zerbait egiteak Biblia aipuak edo hauetatik ateratako irakaspenak gogoratzen lagundu ahal dizu. Biblia zenbat eta gehiago ezagutu eta maitatu, Jehoba zerbitzatzeko duzun desira orduan eta handiagoa izango da. Eta Jainkoaren Hitzak Josiasi ondo zegoena egiten lagundu zion bezala, zuri ere lagunduko dizu.

16. Zergatik egin zuen Josiasek akats larri bat, eta zer ikasten dugu?

16 Ikasi Josiasen erabaki txarretik. Josiasek akats bat egin zuen 39 urte zituenean eta, ondorioz, hil egin zen. Jehobaren gida bilatu beharrean, bere buruarengan jarri zuen konfiantza (2 Kro 35:20-25). Zer ikasten dugu? Zenbat urte ditugun edo Biblia aztertzen zenbat denbora daramagun axola gabe, Jehobarengana hurbiltzen jarraitu behar dugula. Nola lortu dezakegu hau? Erregularki bere gida otoitzean eskatuz, bere Hitza aztertuz eta kristau helduen aholkuetatik probetxua ateraz. Horrela, zailagoa izango da akats larri bat egitea eta errazagoa zoriontsu izatea (St 1:25).

GAZTEOK, ZORIONTSU IZAN ZAITEZKETE!

17. Zer ikasten dugu Judako hiru erregeen pasarteetatik?

17 Gaztea zarenean, gauza zirraragarri asko egin ditzakezu. Joax, Uzias eta Josiasen ereduek gazteek erabaki onak hartu ditzaketela eta Jehoba poztu dezaketela erakusten dute. Egia da errege hauek ondorio txarrak ekarri zizkien akatsak egin zituztela. Baina, beraiek hartu zituzten erabaki onak imitatzen eta egindako akatsak saihesten badituzu, zoriontsu izango zara. Gazte, bizitza zoriontsua izan dezakezu!

Dabid gazteak Jehobaren alde jartzea erabaki zuen. Jehobaren onespena jaso zuen eta zoriontsu izan zen (Ikusi 18. paragrafoa)

18. Bibliako zer ereduk erakusten dute bizitza zoriontsua izan dezakezula? (Ikusi irudia ere)

18 Bibliak Jehobarengana hurbildu zirenen beste gazte batzuen bizipenak aipatzen ditu. Hauek Jainkoaren onespena jaso zuten eta gauzak ondo joan zitzaizkien. Dabid hauetako bat izan zen. Gaztetan, Jehobaren alde jartzea erabaki zuen eta errege leial bat izatera iritsi zen. Egia da batzuetan akatsak egin zituela. Baina, orokorrean, Jehobaren onespena jaso zuen (1 Erg 3:6; 9:4, 5; 14:8). Dabiden bizitza aztertzeak Jehoba leialki zerbitzatzera animatu zaitzake. Edo, zergatik ez duzu Markos edo Timoteoren ereduak aztertzeko ikerketa proiektu bat egiten? Beraiek oso gaztetatik hasi ziren Jehoba zerbitzatzen eta hori egiten jarraitu zuten leialki. Beraien erabakiei esker, Jehoba poztu eta bizitza zoriontsuaz gozatu zuten.

19. Zer bizimodu izan dezakezu?

19 Orain egiten duzunak zure etorkizuneko bizitzan izango du eragina. Zeure buruarengan konfiantza jarri beharrean Jehobarengan jartzen baduzu, Berak erabaki onak hartzen lagunduko zaitu (Es 20:24). Gainera, bizitza zoriontsu eta zirraragarriaz gozatuko duzu. Ez ahaztu Jehobak bere alde egiten duzuna baloratzen duela. Gure zeruko Aita zerbitzatzea zure bizitza erabiltzeko modurik onena da. Ez dago ezer hoberik!

sjj 144. KANTA Eduki bistan saria

a Gazteok, Jehobak badaki batzuetan zaila izan daitekeela ondo dagoena egitea eta bere lagunak izaten jarraitzea. Nola hartu ditzakezu zure zeruko Aita poztuko dituen erabaki zuhurrak? Judako errege izatera iritsi ziren hiru gaztetxoren ereduak aztertuko ditugu. Ikus dezagun zer ikasi dezakegun hartu zituzten erabakietatik.

b Ikusi «Kontuz ibili apalkeriarekin» taula, jw.org webguneko «Garrantzitsua al da sare sozialetan ospea izatea?» artikuluan.

c IRUDIAREN AZALPENA: Arreba heldu batek aholku zuhurra ematen dio arreba gazte bati.

d IRUDIAREN AZALPENA: Biltzar batean elkarrizketatu duten arreba batek Jehobarengan jartzen du konfiantza eta Berari ematen dio meritua.